Kasu Aurreratuak

Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzun nahi zaio 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez.

Ezagutzaren Klusterrak (gaur egun Innobasque) egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu ditugu. Beraz, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez, euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertzen dira hemen.

KASUAK

Proiektuak urtero bi Kasu argitaratu ditu, 10-15 orrialdeko narrazioa eginez bakoitzean. Kasuen kontaketa hiru hizkuntzetan egin da: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Hemen daude eskuragarri 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011n landutako Kasuak:

 

Goizper (2010-2011)

Elkargi (2010-2011)

 

Txingudi Ikastola (2009-2010)

Lizarra Ikastola (2009-2010)

 

IMH Makina Erremintaren Institutua (2008-2009)

Bergarako Udala (2008-2009)

 

ELAY Taldea (2007-2008)

EIKA Koop. E. (2007-2008)

HELBURUAK

Proiektuaren egiteko nagusia euskara planekin abiatu diren erakundeen esperientzia eta ezagutza bildu eta zabaltzea da. Euskararen normalizazioan baliagarriak diren ikuspegi eta praktikak hedatu nahi dira enpresa, hezkuntza eta administrazio arloan. Horretarako, erakunde eredugarriak aukeratu, beraiek lortutako arrakastaren gakoak aztertu eta hauen berri emateko argitalpen dibulgatibo hauek idazten ditugu. Kasuek, azken batean, ikasketa bultzatu nahi dute, esperientzia eta hausnarketaren bidez.

LANTALDEA

Aldiro lantzen dugun Kasuko erakundearen ezinbesteko lankidetzaz gain, ondoko pertsonek parte hartu dute orain arteko Normalizazio Kasu Aurreratuen proiektuan:

  • Zuzendariak: Karmele Perez eta Joxpi Irastortza (Mondragon Unibertsitatea - HUHEZI)
  • Idazleak: Zihara Aranbarri, Oihane Enbeita, Maider Etxaniz eta Oihana Lujanbio
  • Koordinatzaileak: Oihana Lujanbio eta Denis Elortza (Soziolinguistika Klusterra)
  • Aholkularia: Javier Zarrabeitia (Innobasque)

 

Erakunde parte hartzaileak:

Babesleak: