Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-12-19 ¦ 08:18 ¦ politika

Ipar Koreako buruzagia, Kim Jong-Il, hil egin da 69 urte zituela. Haren osasuna beti izan da misterio bat, baina aurten, duela ez asko, Errusiara ere bidaia egin zuen eta ez zirudien hain oker zegoenik. Baieztatu gabe dago nork ordezkatuko duen, baina KCNA agentzia ofizialak haren seme Kim Jong-Un-i oinordeko handia deitu izan diola irakurri dugu. Guk, dena den, holakorik ez dugu aurkitu KCNA-ren ingelesezko zerbitzuan.


Kim Jong-Il gaztari begira.

Publizitatea

Hona Kim Jong-Il heriotzaren iragarpena Ipar Koreako estatu-telebistan:

Goiko irudia, Tumblr zoragarri batetik atera dugu: Kim Jong-Il looking at things; Kim Jong-Il gauzei begira. KCNA-k etengabe ematen ditu halako irudiak, eta benetan bitxia da. Adibide gehiago hemen:


Kim Jong-Il jertse bati begira


Kim Jong-Il errusiarren ongi-etorriko ogiari begira, aurten egindako bidaia batean.


Kim Jong-Il fruitu-arbola bati begira


Kim Jong-Il freskagarri bati begira.


Kim Jong-Il emakumezko soldadu batzuei begira.

Erantzunak

#1. Re: Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoa

Mr. Trololo ¦ 2011-12-19 ¦ 15:08

Gaur iraultzaren etsai den troll batek beste tumblr bat sortu du, Things Kim Jong Il no longer looks at, Kim Jong Il-ek gehiago begiratuko ez dituen gauzak

Zorionez gure Lider Maitatu berriak ere afizio berdina du eta dagoeneko sortu dute dagokion tumblr-a, Kim Jong-Un looking at things, Kim Jong-Un gauzei begira

#2. Re: Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoa

Josseba ¦ 2011-12-19 ¦ 15:10

Bueno, Europa zibilizatuan ere, horrelakoak gertatzen dira.
Adibidez, Juan Xcarlos II hildakoan, Felipe VI(?) seme oinordeko handiak (luzeragatik batez ere)hartuko du kargua.

#3. Re: Kim Jong-Il hil da

Sustatu ¦ 2011-12-19 ¦ 15:39

Bideo honetan agertzen dena zera da, diotenez, Pyongyang hiriko biztanleak negarrez eta saminez, Kim Jong-Il hil delako.

#4. Golf jokalari handia galdu dugu

Gari Araolaza ¦ 2011-12-20 ¦ 09:29

Ipar Koreako propaganda makinariari esker jakin dugu Kim Jong-Il-ak nolako merituak egin zituen bizitzan. Besteak beste, izugarrizko golf jokalari ona zen, bere karguaz hain lanpetuta egon ez balitz Augustako Masterra irabazteko moduko jokalaria. Lehenengo aldiz jokatzera joan zenean, golf zelaiko errekorra egin omen zuen:

Muere Kim Jong-Il el mejor jugador de la historia

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz