Sustatu.com > bweb

Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2012-05-28 ¦ 16:05 ¦  bweb

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Elearazi.org, itzulpengintzaren inguruko webgune berria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-03-22 ¦ 10:09 ¦  bweb

"Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas" izenburupean, webgune berria daukagu urtarrilaz geroztik euskaldunon Interneteko panorama zabalean. Elearazi.org da, itzulpengintzaren inguruko webgune berria. Itzulpena, hausnarketa eta sorkuntza izango omen ditu ardatz nagusi. Garazi eta Danele daude egitasmo berriaren atzean, itzulpengintzaz hausnartzeko eta gogoeta egiteko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Uztarria.com berria, euskarazko atari lokal beteranoa, 'socialmedia' gisa eraldaturik

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez, CodeSyntax  ¦  2012-02-07 ¦ 08:26 ¦  bweb

Uztarria.com Azpeitiko Interneteko atari lokalak aro berriari ekin dio asteburuan. Webguneak hamar urte bete berri dituenean (2002ko urtarrilean sortu zen), Uztarria Komunikazio Taldeak CodeSyntax-ekin berritu du Uztarria.com eta larunbatean aurkeztu zen jendaurrean. Ezaugarri sozialez indartuta dator Uztarria berria, hedabide arruntetik haratago socialmedia kategoriara hurbilduz.

http://irudiak.argazkiak.org/ea0ac1065cbcae4ba76bc44f1fba3515_c.jpg

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aditzak jokatzeko webgunea; adibidez: genkizkiakeen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-24 ¦ 15:30 ¦  bweb

Euskal aditz laguntzailea jokatzeko tresna bat da Aditzak.com. Adizki egokia aurkitzeko modurik errazena. Interfazeko ezkerretik eskuinerako aukeretan, hautatu modua, denbora, eta aditz mota, eta hortxe agertuko zaizu. Gure adibidean, genkizkiakeen / genkizkinakeen. Garikoitz Knörr filologoak sortu du, Ideateca enpresaren laguntzarekin.


Argazkiak.org | Aditzak.com © cc-by-sa: sustatu

Erref.: Aditzak jokatzeko webgunea; adibidez: genkizkiakeen (Aditzak.com)
# ¦ 3 erantzun

YouTube euskaraz dago jada

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-30 ¦ 10:30 ¦  bweb

Googleren bideoen zerbitzua, YouTube, euskaraz dago. Lagun bat atzo konturatu zen, ez dakigu atzodanik edo lehenagotik den. Lehen begiratuan ez baduzu euskaraz ikusten, aukera duzu interfazean, behean, aukera zehazteko. Baina, onena, nabigatzailea euskaraz konfiguratzea horrela euskaraz agertzen baita.

Erref.: YouTube euskaraz dago jada (www.youtube.com)
# ¦ Komentatu

Aurkezpenak.net abian jarri da

© cc-by-sa  Mikoleta Elkartea  ¦  2011-09-15 ¦ 11:52 ¦  bweb

Interneten aukera berri bat dugu gure MS Power Point, Open Office Presentation, PDFz edo antzeko programatan egindako aurkezpenak konpartitzeko: Aukezpenak.net. Beraren bidez sarritan jasotzen ditugun edo norberak egiten dituenak eskegi ditzake leku honetan, ahalik eta zabalkunde handiena lortzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Pull and Bear eta Bershka frankizien sareko dendak, euskaraz

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-15 ¦ 08:07 ¦  bweb

Zara frankiziaren webgunearekin egin zuten bezala, Inditex konpainiak arropa saltzeko bere beste bi frankiziaren webguneak ere euskaraz dituela jakin dugu: Pull and Bear eta Bershka. Galizian sortutako enpresa da Inditex, eta haren jabea, Amancio Ortega, Espainiako gizonik aberatsena.

Erref.: Pull and Bear eta Bershka frankizien sareko dendak, euskaraz (eu.wikipedia.org)
# ¦ 6 erantzun

Badator EITB.com berria

© cc-by-sa  Gari Araolaza, CodeSyntax  ¦  2011-08-29 ¦ 15:13 ¦  bweb

Pasa den astean betatesting saio batean egoteko aukera izan genuen EITB-ren egoitzan. Helburua EITB.com berriari azken errepasoa ematea zen.


Argazkiak.org | Eitb.com 2011 preview (zatia) © cc-by-sa: garaolaza

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Eitb Txio, Tourra jarraitzeko tresna berria, Twitterren oinarritua

© cc-by-sa  CodeSyntax  ¦  2011-07-02 ¦ 08:53 ¦  bweb

Eitb.com webguneak tresna berri bat jarri du erabiltzaileen esku: Txio, Twitter jario aurreratu bat, CodeSyntax-en Umap egitasmoan oinarritua, bi hizkuntzatan kasu honetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Beta fasean ireki da, Tourraren jarraipena egiteko, hain zuzen.


Argazkiak.org | Txio, lehen eguna © cc-by-sa: codesyntax

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko Itsas Aldizkaria sarean jarri du Albaola Itsas Kultur Erakundeak

© cc-by-sa  Albaola Itsas Kultur Erakundea  ¦  2011-06-24 ¦ 08:07 ¦  bweb

Albaola Itsas Kultur Erakundeak Euskal Herriko Itsas Aldizkaria sortu du sarean, Itsasotik begira izenekoa. Honekin batera Albaola.com web orri berria jarri du abian. Euskal Herrian itsas kulturaren normalizazioan eta jendarteratzean arraunkada bat gehiago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hizkuntza-teknologiako berrikuntzak guztion eskura BerbaTek proiektuaren webgunean

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-06-13 ¦ 08:21 ¦  bweb

BerbaTek proiektuko bost eragileek (Elhuyar Fundazioa, EHUko IXA eta Aholab taldeak eta VicomTech eta Robotiker zentro-teknologikoak), Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura Sailen laguntzarekin, proiektuaren webgunea plazaratu berri dute, hizkuntza-teknologietan egiten ari diren azken ikerketen emaitzak gizarteratzeko asmoz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Tulankide.com: Mondragon taldearen komunikazio kanal berria

© cc-by-sa  Arteman Komunikazioa  ¦  2011-05-09 ¦ 12:16 ¦  bweb

Maiatzean jarri da martxan TUlankide aldizkariaren bertsio digitala, www.tulankide.com, Mondragon taldea osatzen duten kooperatiba ezberdinen zerbitzurako. Aldizkariak berak duen filosofiari jarraituko dio: Mondragon taldeko kooperatiben berri eman eta kooperatibismoaren balioak bultzatu. Interneteko ataria izanik, albistegi jarraitua izango du eta kooperatiben inguruko azken albisteen berri emango du.

Tulankide.com-en hasierako orria

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zara dendak, euskaraz sarean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-14 ¦ 09:24 ¦  bweb

Munduko arropa denda kate handienetako batek, Zarak, euskaratu egin du bere webgunea. Ez dakigu zehatz noiz, baina uste dugu nahiko berria dela hau. Sarbide orria, zara.com, nazioartekoa du, baina Espainian klikatuz gero, nabigatzailea euskaraz izanda, dagoeneko euskarazko edukira zoaz. Zara dendak Inditex enpresaren produktu bat dira. Galiziako enpresa da Inditex, eta haren jabea, Amancio Ortega, munduko gizonik aberatsenetakoa da.

Erref.: Zara dendak, euskaraz sarean (www.zara.com)
# ¦ 6 erantzun

Europeanaren interfazea euskaraz; aurkezpena gaur goizean

© cc-by-sa  GFAko Kultura eta Euskara Departamentua.  ¦  2011-03-31 ¦ 19:18 ¦  bweb

Gipuzkoa 2.0 programaren baitan, Europeanarekin elkarlanean aritu da Gipuzkoako Foru Aldundia, interfazea euskaraz garatu eta edukiak partekatzeko. Ekimen honen barruan, Europeanako Marketin eta Komunikazio zuzendariak, Anne Marie van Gerwenek hitzaldia emango du, Europenaren esperientzia, helburuak eta erronkak azalduz. Hitzordua da Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, gaur ostirala apirilak 1, 10:00etatik 11:30etara.


Argazkiak.org | Europeana Euskarazko interfazearekin. © cc-by-sa: GipuzkoaKultura

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sareko Euskal Gramatika aurkeztu dute

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-31 ¦ 14:55 ¦  bweb

Gaur aurkeztu du EHUko Euskara Institutuak Sareko Euskal Gramatika. Wiki baten itxura dauka, adibideekin eta irudiekin ilustratua (irudietan, aurkikuntza bitxiak ere bai, bide batez). Kontsultarako, bi helbidetatik abiatzea onena:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kaixo.com-ek euskal 60 herrietako Interneteko atariak sortu ditu

© cc-by-sa  Aitor Lopez de Aberasturi  ¦  2011-03-24 ¦ 10:10 ¦  bweb

Kaixo! (http://www.kaixo.com) 1997ko udaberrian Interneteko lehenengo euskarazko bilatzaile bezala jaio zen, laster 14 urte beteko ditu. Kaixoren helburua beti izan da euskaldunei doako zerbitzuak eta edukiak eskaintzea eta Kaixo! berriak filosofia horretan darrai.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Aritu.eu euskaraz aritu nahi duenarentzako webgunea

© cc-by-sa  Artez Euskara Zerbitzua  ¦  2011-03-20 ¦ 10:35 ¦  bweb

aritu.eu web orri honetan hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko zaizkizu. Sarri askotan, euskaldunok euskara ez den beste hizkuntza bat aukeratzen dugu, gure hizkuntzari uko eginez eta norberarengan frustrazioa sortuz. Errealitatea, hala ere, erabat desberdina izan daiteke, eta norberarengan dago errealitate hori hein handi batean aldatzeko giltza. Zuk duzu giltza

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gipuzkoan solidaritatea bultzatzeko webgunea egin dute Kutxak eta Gipuzkoa Aurrerak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-19 ¦ 09:55 ¦  bweb

Gipuzkoako "solidaritatearen erreferentzia puntu" izan nahi du Gipuzkoa Solidarioa ekimenak. Parte-hartzea eta boluntariotza sustatzeko sortu dute webgunea: informazioa eskaintzeaz gain bitartekaritza eta koordinazio lanak burutzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Ingumak Laborategian" bloga martxan

© cc-by-sa  UEU  ¦  2011-02-19 ¦ 07:51 ¦  bweb

Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basearen bloga dagoeneko sarean dago: Ingumak Laborategian. Datu-baseko edukien eguneraketa berriak ezagutarazi, dokumentazio lanari buruz hitz egin, alor honetan lagungarri diren baliabide informatikoak aztertu eta zientzia euskaraz eta sarean partitzea izango da bere egitekoa.

Erref.: "Ingumak Laborategian" bloga martxan (www.unibertsitatea.net)
# ¦ Komentatu

Astindu zure irudimena!

© cc-by-sa  Jakes Larre | Euskal kultur erakundea  ¦  2011-02-16 ¦ 10:22 ¦  bweb

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" lehiaketa antolatzen dute apirilaren 8a arte. Lehiaketa horren helburua euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea da, bereziki gazteen artean. EKE-k hasi berria duen "Hogei'ta" kultur egitarauaren barnean kokatzen da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

BWEB

BWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat.