Sustatu.com > musika

Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa

© cc-by-sa  Ibilaldia Elkartea  ¦  2011-12-11 ¦ 09:46 ¦  musika

2012ko Ibilaldia errealitate bat da dagoeneko Itxaropena Ikastolako kideentzat. Maiatza urrun dagoela dirudien arren, egitekoak errepasatzean data gero eta gertuago ikusten da. Ez da abestirik gabeko Ibilaldirik, ezin ahaztu Abusuk egin zuen "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil..." hura, 1996.urtean Trapagako lehen Ibilaldiaren abestiak "barne barnetik euskara, barne barnetik mea, barne barnetik hizkuntza gure Ibilaldian" esaten zuen, eta nola ez iaz Ondarrun guztiok Bogan jarri gintuen "Boga Boga Ibilaldia itsasoko haize berria bezala...". 2012.urteko Ibipuntuzero Ibilaldiko abestia sortzeko lehiaketa jarri dugu abian Itxaropena Ikastola eta Ibilaldia Elkartea osatzen dugunok.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Xabi Strubellen lan berria, 'Lur gorrian barrena' disko-liburua, kalean da

© cc-by-sa  Maluta argitaletxea  ¦  2011-12-05 ¦ 16:10 ¦  musika

Maluta argitaletxeak Durangoko Azokan hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu aurten: batetik, Xabi Strubell musikariaren Lur gorrian barrena disko-liburua, eta bestetik, Eneko Haritzak idatzitako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra liburuxkak. Guztiak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat dira, ipuinak entzun, irakurri, marraztu eta abestu dezaten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Banden Lehia 2011 abian da, banda amateur onenak aukeratzeko lehiaketa

© cc-by-sa  AZKUE Fundazioa  ¦  2011-11-13 ¦ 08:28 ¦  musika

Aste honetan martxan jarri da Banden Lehiaren hirugarren edizioa. Txapelketa honek euskeraz kantatzen duten banda amateur onenak saritzen ditu. Talde finalistak aukeratzeko internet bidez bozkatzeko sistema ezarri da eta finala zuzeneko emanaldia izango da, lau taldeen arteko lehia. Lehiaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak antolatzen du eta lehiaketaren finala Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzeko antolatzen diren ekitaldien barne dago. Aurtengo edizioko sariak askoz interesgarriagoak dira: BBKLive jaialdian jotzeko aukera, 2.000 eurotako diru-txekea eta iPod Touch-ak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nigerreko Bombino gitarra-jole handia Sustraiez Blai jaialdian

© cc-by-sa  SUSTRAIEZ BLAI KULTUR ELKARTEA  ¦  2011-11-10 ¦ 13:21 ¦  musika

Larunbatez, azaroaren 12an, ospatuko da munduko musiken gaineko Sustraiez Blai Jaialdiaren hamaikagarren edizioa Ordizian. Oraingoan ere, iaz bezalaxe, musika-emanaldiak bi leku ezberdinetan izango dira: alde batetik, Garagartza plazan eta bestetik, merkatuko plaza estalian. Aipatu beharreko aurtengo berrikuntza da egun osoan zehar, goizetik hasita, artisautza-azoka izango dela herriko alde zaharrean, egun-pasa egin nahi duenari aukera ederra eskainiz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Azken hamar urteotako euskal kanturik gustukoena

© cc-by-sa  Aitor Oiarbide  ¦  2011-11-05 ¦ 10:26 ¦  musika

Leire Lopezek emandako hizpidearekin jarraituz, Gaztezulo aldizkariak ekimen interesgarria plazaratu du bere web gunean; bertan azken 10 urteotako kantuak bozkatzen ditu jendeak: 2000-2010 hamarkadako euskal kanturik gustuena

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Euskal poparen aro loriatsua irekiko da?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-03 ¦ 11:10 ¦  musika

Leire Lopez Ziluagaren artikulua gaur Berrian:

Euskal pop taldeen urritasuna gatazka politikoarekin edo erresistentziarekin lotzea argudio sinplea iruditu zait beti, edo, sinplea baino gehiago, resultoia. Argudio sendoagoak iruditzen zaizkit tradizio falta edo gure jendartean popak izan duen irudi eskasa.(...)
Badakit gatazka ez dela bukatu, baina sasoi profetikootan, nik ere egin gura dut aldarri: «euskal poparen aro loriatsua iritsiko da!». Euskal Rock Erradikalaren jardueraren behin betiko amaitzea bezainbeste desiratzen dut.

Erref.: Euskal poparen aro loriatsua irekiko da? (paperekoa.berria.info)
# ¦ 12 erantzun

Arnaldo Otegiren aldeko kontzertua, web bidez ere bai

© cc-by-sa  Arnaldo Askatu Herri Ekimena  ¦  2011-10-25 ¦ 09:44 ¦  musika

Bateragune epaiketaren auzia gaitzesteko eta Arnaldori herritarron bultzada emateko Elgoibarko Arnaldo Askatu Herri Ekimenak Kontzertu Akustikoa antolatu du Urriak 27an ostegunean arratsaldeko 19:30tan Elgoibarko Herriko Antzokian. Kartel izugarri bikaina osatu da lehen mailako 11 euskal musikariren partehartzeaz: Oreka TX, Napoka Iria, Asier Serrano, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Ion Gurrutxaga, Kerobia, Zea Mays, Ken 7, Esne Beltza eta Gose!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sopranoa eta pianista baserriko dolarean

© cc-by-sa  Igartubeiti  ¦  2011-09-29 ¦ 16:53 ¦  musika

Elena Barbé sopranoak eta Gerardo Rifón pianistak kontzertua eskainiko dute Igartubeitiko dolarean, Zumarragako Antioko XXVIII. Musikaldiaren barne, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Duela hogei urte, Nirvana, Nevermind eta Smells like teen spirit

© cc-by-sa  Luistxo  ¦  2011-09-26 ¦ 09:41 ¦  musika

Larunbat goiza zen eta MTVn ikusi nuen bideo batek seko harritu ninduen, irudiak eta musikaren indarrak ere bai, justo eguerdian kalera irten aurretik. Albertorekin topo egin nuen Katukale izeneko tabernan, Eibarren, eta bideoa aipatu nion. Hitz batekin erantzun zidan: "Nirvana!" Asteburu honetan (irailaren 24an) bete dira 20 urte Nevermind kaleratu zutela, klip honetako kantuarekin hasten den diskoa.

Erref.: Duela hogei urte, Nirvana, Nevermind eta Smells like teen spirit (grooveshark.com)
# ¦ 3 erantzun

Askoa Etxebarrieta 'La Pulga': "Hemendik 10 urtera flamenkito pila bat egongo da Euskal Herrian"

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2011-09-13 ¦ 11:35 ¦  musika

Gasteizko lokal okupatu batean ezagutu zuen flamenkoa. Maletak hartu eta Andaluziara jo zuen gehiago ikasi nahian; hamar urte egin zituen bertan. Jaioterrira itzuli denean gaztetxeetan tailerrak ematen hasi da. Eta emanaldiak tabernetan, antzokietan, kalean... Sekulako sua eta joa dauzka taulatu gainean, eta pixkanaka flamenkoa ezagutarazi nahi luke inguru hauetan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Mursego, powerpointgile aparta

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-04 ¦ 10:07 ¦  musika

Maite Arroitajauregi Mursego musikari berritzailea izateaz gain, powerpoint-gile apartekoa gisa azaldu zen Pecha Kucha Donostia topaketaren azkenengoan, duela aste batzuk. Agerpen horren bideoa igo dute sarera. Pecha Kucha formatuan, aurkezpeneko diapoak denbora-tarte finkoetan igarotzen dira, eta hitzezko jarduna ondo pentsatua eta sinkronizatua behar duzu.

Erref.: Mursego, powerpointgile aparta (www.youtube.com)
# ¦ Komentatu

iPad eta musika-sorkuntza irakaskuntzan

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2011-08-31 ¦ 08:56 ¦  musika

iPad ez da izango PCaren ordezko, baizik eta beste irtenbide erabat bestelakoa, eta definituko du informatikaren hurrengo belaunaldia. Horrela mintzo da Jonny Evans kazetaria Computerworld aldizkarian. Hori hobeto ulertzeko, ikusi bideo hau. Bertan 24 ikasle agertzen dira Britainia Handiko musika-eskola batean, iPad bana dutela eta goi mailako grabazio original bat egiten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Grooveshark, musika doan entzuteko zerbitzu bat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-30 ¦ 10:25 ¦  musika

Spotify-ren ordainketa edo publizitate ereduarekin ez bazaude oso konforme, musika entzuteko beste plataforma batzuk ere badaude. Adibidez, Grooveshark.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aingeru eta bere zaindariak, disko berriaren aurkezpena

© cc-by-sa  Aingeru Gorrotxategi  ¦  2011-08-23 ¦ 09:04 ¦  musika

Aingeru Gorrotxategi naiz, musikaria, eta nire bigarren diskoa argitaratu berri dela jakinarazi nahi dizut.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Punkrock 77-80: Kortatu eta beste diskografia batzuk deskargatzeko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-16 ¦ 11:42 ¦  musika

Kristoren musika deskargatzeko blog bat da Punkrock77-vomito. Kortaturen diskografia, besteak beste. Ehundaka diskografia deskargatzeko aukera dago bertan.

Erref.: Punkrock 77-80: Kortatu eta beste diskografia batzuk deskargatzeko (punkrock77-vomito.blogspot.com)
# ¦ Komentatu

'Independent Music Award' sarietako bat Berri Txarrak taldearentzat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-30 ¦ 09:32 ¦  musika

Independent Music Awards lehiaketan Vox Populi saria jaso du Berri Txarrak taldeak, punk abesti onenaren atalean, Payola diskoko Folklore kantuarekin. Mundu osoko 57.000 pertsona inguruk hartu dute parte bozketetan.

Erref.: 'Independent Music Award' sarietako bat Berri Txarrak taldearentzat (www.euskalkultura.com)
# ¦ Komentatu

Ibaimusic deskargen webgunea berritu egin da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-27 ¦ 08:10 ¦  musika

Euskal musikaren deskargak saltzen dituen Ibaimusic zerbitzuak bere webgunearen berriztapena aurkeztu zuen atzo. 2010eko otsailean ireki zen Ibaimusic, baina nonbait atzokoan, zerbitzu berritzat hartu zuten hedabideek berriro.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Amy Winehouse, 27en klubean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-24 ¦ 10:03 ¦  musika

Club 27 edo euskarazko Wikipediak dioen bezala, 27en kluba, 27 urterekin hil diren rock musikaren izarren taldea da. Talentu handiak, bizitza esajeratuak, gazteegi hil zirenak. Haiei batu zitzaien atzo Amy Winehouse Londresen agertu baitzen hila. Winehouseren degradazioa erakutsi baino, hobe haren zuzeneko bat, Back to black zuzenean.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Donostiako jaietan, Melocos eta La Mala-ren ordez, Berri Txarrak eta Su Ta Gar

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-13 ¦ 08:37 ¦  musika

Donostiako Aste Nagusiko ekitaldietan, Saguesen izaten diren doako kontzertuetan programa aldatu du Donostiako udalak "euskal kulturaren presentzia indartzearren, eta aurkeztu ziren talde batzuen kontratuak sinaturik gabe zirenez, (...) egitarauan bi talde euskaldun sartzeko aukera ikusi du" Udaleko kultura delegatu Nerea Txapartegik. Melocos eta La Mala Rodríguez taldeen ordez, Berri Txarrak eta Su Ta Gar izango dira abuztuan Donostian.

Erref.: Donostiako jaietan, Melocos eta La Mala-ren ordez, Berri Txarrak eta Su Ta Gar (www.donostiakultura.com)
# ¦ 2 erantzun

"Panamericano" kantuarekin egindako bertsioa: "Ga, Gari, Garitano!"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-12 ¦ 12:28 ¦  musika

Federico Jimenez Losantos eta konpainiak Grupo Risa saioan Panamericano kantuaren bertsioa eskaini diote Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari. Papanamericano beharrean, Ga, Gari, Garitano! dio. Garako irakurle batek eskertu egin die kantua sortu izana aurtengo udarako. Hau omen da aurtengo udako abestia:

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Artikulu zaharragoak »»