Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ze herri kaxko da hau?© cc-by-sa GureGipuzkoa.net lantaldea ¦ 2011-12-19 ¦ 15:36 ¦ argazkiaGureGipuzkoa.net atariko Indalecio Ojanguren bildumako argazki baten inguruan erabiltzaile batek oharra bidali digu: Zeberio dela aipatzen da bainan ez omen da horrela ta berak ere ez omen daki zein herri den.
Indalecio Ojanguren ibili zen leku eta kokapen guztiak ezagutzea ezinezkoa zaigu GureGipuzkoa.net ataria kudeatzen dugun lankideoi, zentzu horretan, herri kaxko hau identifikatzen laguntza behar dugu eta Sustatuzaleengana jotzen dugu. Laguntzerik? Erantzunak#1. Re: Ze herri kaxko da hau?GureGipuzkoa.net lantaldea ¦ 2011-12-19 ¦ 22:23Sustatu.com eta ZuZeu.com albistegietara duela egun pare bat laguntza ohar hau bidali genuelarik, atzoko egunean ZuZeun erantzuna jaso genuen: Zeanuriko Elizondo auzoa da bertan agertzen den ingurunea. Erabiltzaileek jakinarazten dizkiguten GureGipuzkoako kokapenen akatsak aztertzerakoan, sarritan kokapen zuzenak ezartzerakoan ezinean ibiltzen gara eta Sustatuk eta ZuZeuk bezalako albistegiek eskaintzen diguten aukera ezinbestekoa zaigu ikerketa lanean. GureGipuzkoako edukiak mapa batean txertatzerakoan geokokapen irizpideak argi ditugu, bainan Indalecio ibilitako inguru guztiak ezagutzea ezinezkoa zaigu. Panoramion ere Zeanuriko argazki horren oso parekoa agertzen da. #2. Re: Ze herri kaxko da hau?Uribe ¦ 2011-12-20 ¦ 10:30Ba nik neuk be zalantza handiak izan ditut, Zeberioko edo Zeanuriko eliza dan esateko, Zeanurikoa bada Andra Mari Eliza da. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoargazkia gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|