Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bertsoak DVD bikoitzean jaso ditu Bertsozale Elkarteak eta gabon jaietan salgai izango da kioskoetan. Salneurria 12 eurokoa da eta Berria egunkariarekin batera erosi ahal izango da.
Final-laurden, finalaurreko eta finaleko bertsoen hautaketa batzen du DVD bikoitzak.

Gabon oporretan, errege ostera arte, Berriaren eskutik banatuko da DVD bikoitza. Urtarriletik aurrera, berriz, Lanku Bertso Zerbitzuak bere ekoizpen lanak banatzeko Euskal Herrian zehar dituen liburudendetan. Dena dela, www.lanku.com webgunean ere eskariak jasoko dira.
“Bertso ezkutua” lehiaketako irabazleak
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean banatu genuen aldizkarian “bertso ezkutua” lehiaketatxoa atondu genuen. Bertsoa falta zitzaizkion bokalak jarrita osotu behar zen eta nork botatakoa zen asmatu.
Bertsoa honako hau zen:
Eskerrik asko bertsozaleok
goxoki eta apalki
nahiz ta txapela ta sari hauek
beti zerbait erabaki
bertsolaritzak denok nahi dugun
bidea badaramaki
hemen falta den Amurizak behin
esan zuen hain ederki:
“Herri bat ez da sekula hiltzen
kantatzen baldin badaki”.
Bertso hau Jokin Sorozabalek 1989ko txapelketan botatakoa da, finalean, lehenengoz parte hartu zutenen artean lehen sailkatuari emandako saria jasotzean.
Bertsoa asmatu dutenen artean zozketa egin eta hona hemen etxean Txapelketa Nagusiko DVD bikoitza jasoko dutenen zerrenda: