Bilboko Udalak Xabier Gereño omendu zuen, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan

Abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, Bilboko Udalak Xabier Gereño zena omendu zuen. Omenaldi horren bitartez, idazle eta ohorezko euskaltzainak euskararen alde egindako lana goraipatu nahi izan zuen Udalak, eta honela adierazi zuen: "Gereño euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, batez ere erabileraren aldetik. Idazlea zen neurrian, euskarazko eleberri-egile eta antzerkigilerik oparoenetakoa izan zen, ehun liburu baino gehiago argitaratu baitzituen. Bere garaiko euskarazko agerkari guztietan idatzi zituen artikuluak, bai eta hiztegiak, euskara ikasteko metodoak eta gai askotako eleberri ugari, antzerki-lanak eta mundu osoko pertsona ospetsuen biografiak ere".

Xabier Gereñoren seme-alabek jaso zuten oroigarri plaka, Iñaki Azkuna alkatearen eskutik. Euskaltzaindiaren izenean, Xabier Kintana idazkaria eta Jose Luis Lizundia diruzaina izan ziren.

Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina izan zena apirilaren 8an hil zen, Bilbon, 86 urte zituela.

thumb_2011-12-2_Euskararen_Eguna_Bilboko_Udalak_Gereno_omendu

 

Iruzkin bat idatzi


Segurtasun kodea
Freskatu