Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Plazaberri

Euskaltzaindiak Agosti Chaho omendu du, haren jaiotzaren bigarren urteurrenean

Joan den ostiralean, abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egin zuen Baionan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira. IKER zentroan burutu zen jardunaldia Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu zen. "Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian" izan zuen goiburu nagusia eta hauek izan ziren hizlariak: Beñat Oihartzabal, "Chaho eta euskal gramatika"; Txomin Peillen, "Euskararen iturriak Chahoren hiztegiaren hitzaurrean"; eta Ana Toledo, "Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian".

Arratsaldean, ageriko bilkura egin zuen Euskaltzaindiak. Xabier Kintana idazkariak sarrera-hitzak esan zituen, eta ondoren Jean Haritschelharrek -"Euskal Herria Chahoren begietan"- eta Patri Urkizuk -"Agosti Chahoren obraz eta bere eraginaz"- hitzaldi bana eman zuten.

thumb_Argazkiak_Chaho_2011-12-16_025

 

Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako leku-izenak euskaraz

Europako toponimia aski xehe arautu ondoren, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia nagusia lantzeari ekin dio Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak. Lan horren lehen emaitza dira 160. eta 161. arauak: bietan argitaratu ditu Euskaltzaindiak Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako toponimia eta alfabetoetako euskararako transkripzio-irizpideak.

thumb_160_161exon

 

Agosti Chahoren omenez, Euskaltzaindia Baionan da gaur

Euskaltzaindia Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egiten ari da gaur, abenduaren 16an, Baionan, IKER zentroan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira. Literatura Ikerketa batzordeak antolatu duen jardunaldi hori goizean burutu da,  "Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian" izenburupean. Hauek izan dira hizlari: Beñat Oihartzabal, "Chaho eta euskal gramatika"; Txomin Peillen, "Euskararen iturriak Chahoren hiztegiaren hitzaurrean"; eta Ana Toledo, "Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian".

thumb_Chaho_002
thumb_Chaho_003
thumb_Chaho_004

Arratsaldean, ageriko bilkura egingo du Akademiak, leku berean. Hau izango da egitaraua:

  • 17:00: Xabier Kintanaren Euskaltzaindiko idazkariaren sarrera-hitzak
  • 17:15: Jean Haritschelhar, "Euskal Herria Chahoren begietan"
  • 18:00: Patri Urkizu, "Agosti Chahoren obraz eta bere eraginaz"