Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoa

Onomastika-lekukotza dokumental guztiak datutegi bakar batean biltzeko egitasmoa da, arlo honetan hartu beharreko erabakietarako oinarri izan dadin, Onomastika batzordearen ahalmena eta lanen kalitatea hobetzeko asmoz. Corpusak lau atal nagusi ditu: ponteizenak, deiturak, toponimoak eta exotoponimoak. Datu base handi honen iturri nagusiak lan dokumentalak, historikoak, etnografikoak, kartografikoak eta zientifikoak izaten ari dira.

Batzordeak planteatutako Euskal Corpus Onomastiko proiektua (ECO) da egiteko nagusietako bat. Bere xedea ahalik eta datu-base osoena sortzea da, izen bakoitzaren fitxarik osatuena eginez. Datu-base hau Batzordearen lan tresna garrantzitsua izatea espero da, Batzordearen lan propioetarako, etengabe iristen zaizkion kontsultei erantzuteko eta gobernu-diputazioudalekin egiten ahal den toponimia zerbitzu sarea antolatu eta zerbitzu hori eskaini ahal izateko. Datu-base horren elikagai diren toponimia lan lokal sakonak bultzatzen eta laguntza eskaintzen (modu zuzenean, ikastaroen bidez...) segituko du Batzordeak, eguneroko eskari eta kontsultei erantzuteaz gain.