Egitasmo honen helburua ahoz transmitituriko edukiak gorde, sailkatu, era selektiboz transkribatu eta ondoko ikerkuntzetarako oinarritzat eskaintzea da. Hizkuntz Atlaseko ondarea hitzetan dago oinarritua gehienbat, gramatikan ere bai neurri batean, edo esparru tematikoetan. Horregatik, Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa egitasmoan bestelako edukiak bilduko dira, hala nola lanbideak, ohiturak, ipuinak, pasadizoak, oroitzapen zaharrak, sineskerak, esaerak, jokoak, kantuak, e.a.
- Zuzendaria: Arejita, Adolfo
- Teknikaria: Abaroa, Aritz
Helburua hirukoitza da: 1) Bilketa lana bultzatu, euskal hizkera guztietan, inkesta ondo taiutuen bidez. 2) Jasoriko corpusaren sailketa eroso eta praktikoa egin, kontsultabide erraza izan dezan. 3) Euskaltzaindiak hartu beharreko erabakietarako erreferentzia puntu bihurtzea ahozkotasunaren corpusa ere, idatzizkoaren osagarri.