Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak.

Orotariko Euskal Hiztegia (1987-2005) amaitu ondoren, Euskaltzaindiak euskara-euskara hiztegia egitea erabaki zuen, Hiztegi Batuan argitaratutako hitzekin eta formekin, bakoitzaren adieraren azalpenarekin eta adibideekin hornituta. Euskaltzaindiaren hiztegia. Adierak eta adibideak da egitasmoaren izena.

  • Zuzendaria: Ibon Sarasola
  • Teknikariak: Hitzarmena (Hitzerean, SL)

Batzordeak

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak

Jakina denez, hizkuntza guztien estandarizazioan hiztegi kontuek dute axola batez ere. Alde horretatik erronka handia du Euskaltzaindiak maila eta alor guztietako egungo hitzen forma eta edukia erabakitzen, eta hitz bakoitzaren adiera eta erabilmoldeak moldatzen, eta orobat euskal hitz altxorrean zaharkituak gertatu diren hitz eta adierak markatzen. Gainera, edozein hizkuntzako hitz altxorra etengabe aldatzen den eta biziberritzen den gauza bat denez gero, inoiz bukatzen ez den lan bati ekin behar dio Euskaltzaindiak alor horretan.