Bildumak

Iker

IKER bildumaren lehen zenbakia 1981ean argitaratu zen, paper formatuan. Orain, aldiz, gaur egun arte bilduma honetan argitaratutako dokumentazioa antolatu, digitalizatu eta Interneten eskuragarri egon dadin prestatu du Euskaltzaindiak.

Item bakoitzean agertzen da, oinarrizko datu batzuez gain, artikuluaren PDF bertsioa eta horri dagokion fitxa bibliografikoa. Halaber, Azkue Bibliotekaren katalogoan erreferentzia osoagoak aurki daitezke. Lana aldian-aldian berritzen da.

Euskaltzaindiak eskertuko dizu edozein zuzenketa-proposamen edo iradokizun.

Jagon

Bilduma honetan Euskaltzaindiko Jagon Saileko lan bereziak argitaratzen dira. 2007an bilduma eraberritu egin zen.

Euskararen lekukoak

Bilduma honetan idazle euskaldunen edizio kritikoak biltzen dira. Euskara eta euskal literaturaren historia ikertzen laguntzeko oinarrizko testuen bilketa.

Mendaur

Euskaltzaindiak bilduma honetan, Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ikerketa lan jasotzen dira.

Euskaltzainak

Bilduma honetan, euskaltzain izan direnen eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak biltzen dira. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratzen dira.