Lexikoaren Behatokia

Lexikoaren Behatokia egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko IXA taldearekin garatzen ari da Euskaltzaindia. Lexikoaren Behatokiak, ikerketarako testu-corpus etiketatu eta linguistikoki anotatu bat prestatzea du helburu. Euskaltzaindiak prosa arruntezko corpusa prestatu nahi du egitasmo honen bidez, bai lexikoaren erabileraren azterketak egiteko, bai eta lexikoari dagozkion arauak eta gomendioak dokumentatzeko ere. Corpus hori osatzeko hainbat hornitzaile aurreikusi dira, hedabideak bereziki, eta horien artean, besteak beste, interes orokorreko komunikabideak.

  • Zuzendaria: Iker sailburua (Sagarna, Andoni)
  • Teknikariak: Hitzarmena (UZEI, Elhuyar, Ixa)

Gaur egun, hizkuntza bati buruzko ikerketak hizkuntza horren erabileran oinarritzen dira. Erabilera ezagutzeko, hizkuntza horretan idatzitako testu masa handiak biltzen dira —corpusak— eta dauzkaten hitzak, esapideak eta abar haiek dituzten ezaugarri linguistikoez markatzen dira. Lexikoaren Behatokia gaur egungo euskara nolakoa den eta nola aldatzen ari den ezagutzea ahalbidetuko digun corpusa da. Bereziki komunikabideetako eta prosa arrunteko erabilera edukiko du.