Iker egitasmoak

Euskaltzaindiak sorreratik du Iker Saila, bere helburuetan hizkuntzaren corpus-az arduratzea ezarria duelako. Akademiak goi-mailako ikerketa bultzatzea du xede, hizkuntzaren arau, gomendio eta abarren oinarri izan behar duena.

Hiztegigintza

Euskaltzaindiak lehentasuna eman dio, sorreratik, hiztegigintzari. Amaituta dagoen Orotariko Euskal Hiztegiaz gain, Euskaltzaindiak beste bi proiektu garrantzizko ditu eskuartean: Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Hiztegi Batua.

Ikusi gehiago Hiztegigintzari buruz

Egitasmoak:

Gramatika

Gramatika batzordea 1980an eratu zen eta harrezkero ari da euskal gramatikari buruzko gaiak aztertzen. 1982an ekin zion mende laurden baino gehiago iraun duen lan sistematikoari: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (EGLU) izeneko egitasmo erraldoia.

Ikusi gehiago Gramatikari buruz

Dialektologia

Dialektologia batzordea 1980ean eratu zen, hizkuntza atlasa egitea helburua hartuta. 1984an prestatze lanak egiten hasi ziren, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. 1987an hasi zen Euskaltzaindia inkestak egiten eta 1992an amaitu.

Ikusi gehiago Dialektologiari buruz

Egitasmoak:

Onomastika

Arlo honen barruan Onomastika batzordea eta Exonomastika batzordea daude. Onomastika batzordeak ponte-izenak, deiturak eta leku-izenak aztertzen ditu. Exonomastika batzordeak exonimo edo atzerriko izenak ditu aztergai.

Ikusi gehiago Onomastikari buruz

Egitasmoak:

Literatura

Euskaltzaindiak lan eremuen artean izan zuen literatura hasieratik, 1920an onartutako barne arautegian Akademiaren helburuen artean aipatzen baita literatura sustatzea. Eta helburu horrexekin sortu zuten urte berean, beste lau batzordeekin batera, sariketa saila.

1958an, Txomin Agirre eleberri saria eta Toribio Altzaga antzerki saria abian jarri zituen Euskaltzaindiak. 1959an, poesia saria antolatu zuen lehen aldiz, eta 1979an, Mikel Zarate hil ondoren, saiakera saria egiteari ekin zion.

Bi batzorde daude arlo honetan: Literatura Ikerketa eta Herri Literatura batzordeak.

Ikusi gehiago Literaturari buruz

Egitasmoak:

Fonetika eta Fonologia

Arlo honetan arian-arian Akademiari aurkezten zaizkion premiei erantzutea da lantalde suntsikor honen zeregina.

Ikusi gehiago Fonetika eta Fonologiari buruz