Hiztegiak eta Corpusak

Bilatu

Hiztegi Batua

Hiztegi Batua hitz zerrenda bat da, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna jasotzen duena.

Hiztegi Batua bi alditan egiten ari da Euskaltzaindia. Lehen itzulia 2000. urtean amaitu zen. Bertan, forma erabilienak edota hedatuenak jaso ziren. Orotara, 22.736 hitz onartu ziren eta liburu bakarrean argitaratu. Lehen itzulia amaitu bezain laster, bigarrenari ekin zion Euskaltzaindiak. Bigarren itzuli horretan, erabilera urriagoko hitzak jasotzen ari dira.

XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

XX. mendeko euskara jasotzen duen corpus estatistikoa da, 4.658.036 testu-hitzez osatua. Erabili izan den eta erabiltzen den euskararen lekuko eta erakusgarri izatea du egiteko nagusi eta ia bakarra, eta ez ereduzko hizkuntza proposatzea. Corpus estatistikoaren oinarria, XX. mendeko euskal argitalpenen inbentario osoa da.

Bilatu

Orotariko Euskal Hiztegia

Orotariko Euskal Hiztegia obra deskriptiboa da, eta ez arauemailea, ez normatiboa. Haren xedea garai, toki eta mota guztietako euskal hitz-ondarea biltzea da. Menderik mende eta euskalkietan zehar euskaldunak nolako hizkuntzaz baliatu diren ahalik eta osokien eta zehatzen azaltzeko helburua du hiztegi honek. Hamasei liburukik osatzen dute.

Literatura Terminoen Hiztegia

Literatura Terminoen Hiztegia euskal literaturako terminoen hiztegiaren lehen edizioa eta saioa da eta hauxe du xede nagusia: literaturaren teoria, historia, eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea.

Hiztegi hau Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak 17 urteetan egin duen lanaren emaitza da.

Zuzenean:

Arduradunak:

Lexikoaren Behatokiaren Corpusa

Lexikoaren Behatokia egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko IXA taldearekin garatzen ari da Euskaltzaindia. Hedabideek erabiltzen duten materialarekin corpus monitore bat eraikitzea da helburua, hau da, hizkuntzaren erabilera hurbiletik jarraitzea ahalbidetuko duen corpus bat elikatzen eta automatikoki lematizatzen eta etiketatzen joatea. Corpus hori osatzeko hainbat eremu jorratu ditu Euskaltzaindiak, batez ere hedabideak.

Bilatu

Zuzenean: