Azkue Bibliotekaren Katalogoaren kontsulta
Euskaltzaindiaren web orriko Azkue Biblioteka sailean dago nahi duen ororentzat.
Erreferentzia zerbitzua
Euskaltzaindiaren web orriaren bitartez galderak egin daitezke. Azkue Biblioteka erantzuten saiatuko da bere ahalbideen neurrian.
Mailegua
Mailegu zerbitzua euskaltzainentzat eta Euskaltzaindiko batzordekideentzat da. Liburuak, aldizkariak edo bestelakoak Azkue Bibliotekan bertan kontsulta daitezke.
Artxiboa
Artxiboaren gida Azkue Bibliotekan bertan kontsultatu behar da, edo galdera bat eginez Euskaltzaindiaren web orriaren bitartez.
Artxiboko dokumentuak kontsultatzeko idatzizko eskari bat egin behar da.
Euskal Herriko Hizkuntz Atlasaren soinuzko artxiboaren kontsulta
EHHAren soinuzko materialen gida Azkue Bibliotekan bertan kontsultatu behar da, edo galdera bat eginez Euskaltzaindiaren web orriaren bitartez. Materialak entzuteko idatzizko eskari bat egin behar da.
Kopia zerbitzua
Edozein materialen edozein kopia edozein formatutan egiteko idatzizko eskaera bat egin behar da, kasuan kasuari dagokiona. Azkue Bibliotekak eskaerari baiezkoa edo ezezkoa erantzungo dio, bere ahalbideen arabera eta materialen izaera eta egoera kontuan hartuz. Eskaerak posta arruntez zein elektronikoz egin daitezke.
Tarifak
- Liburu edo aldizkarien fotokopia: 0,10 euro bakoitza. Posta gastuak: 3 euro.
- Mikrofitxen fotokopia: 0,20 euro. bakoitza. Posta gastuak: 3 euro
- Liburu, aldizkari, argazki edo irudien digitalizazioa: 0,20 euro bakoitza. Posta gastuak: 3 euro.
- Tarifa osagarriak: Euskarri digitala erabiliz gero: 2 euro CDa. Posta arruntez igorriz gero, 3 euro. Irudia posta elektronikoz igortzen bada ez da ezer kobratzen, irudiei dagokien tarifa salbu.
- Argazki edo bideo bidezko erreprodukzioa: Azkue Bibliotekak berak kudeatzen du laborategia edota bestelako lanak, eta ondorioz 18 euro kobratzen da, kudeaketa-gastu gisa, laborategiaren kostuaz gain.
- Filmazio edo argazkia egitea bertan: eskatzaileak berak bere kontura egiten ditu bertan, eta ondorioz, ez da ezer kobratzen.
- Bilaketa bibliografiko bereziak: 40 euro orduko.
- Azkue Bibliotekak zaindutako irudiak telebistan erabiltzea: bideo zinta bakoitzeko 90 euro (programa bakar batean gehienez hiru aldiz ematea eta hamar bat minutuko iraupenez).
- Soinuzko materiala kopiatzea: 3 euro unitatea.