Atal honetako zerrenda oparoan lehengo eta oraingo euskal ponte-izenak eskaintzen dira, izen bakoitzari dagokion zenbait argibide laburrekin.
Helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, gurasoei laguntza eskaintzea haur jaio berriei izen egokia jartzeko, eta, bestetik, beren izena aldatu edota idazkera zuzenera egokitu nahi duten guztiei, behar duten informazio argigarria eskuratzea.
Izenak proposatzean kontuan izan dira hizkuntzarekiko egokitasuna, izen-eramaileari zor zaion duintasuna eta beharrezkoa den sexu bereizketa. Baldintza hauetatik azken biak espresuki adierazten ditu indarrean dagoen Espainiako legeriak. Halaber, aintzat hartu da legeak gurasoei –edota, dagokienean, adinez nagusiei– izena hautatzeko ematen dien askatasuna. Hortaz, hautaketa egin aurretik, izen desegokiak saihestu ahal izateko informazioa eskaintzea ere lortu nahi izan da izendegi honekin.