Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Plazaberri

Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak

Datorren ostiralean, abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo du Baionan, IKER zentroan. Jardunaldia goizean izango da, eta Literatura Ikerketa batzordearen ekimenez antolatu da. Bestalde, arratsaldean ageriko bilkura burutuko du Akademiak. Jean Haritschelhar eta Txomin Peillen euskaltzainek horren guztiaren berri eman zuten, abenduaren 9an, Baionan egindako prentsaurrekoan.

Hauxe izango da egun horretako egitaraua:

Jardunaldia: "AGOSTI CHAHO ETA ERROMANTIZISMOA EUSKAL HERRIAN"

  • 10:00: Beñat Oihartzabal, "Chaho eta euskal gramatika"
  • 10:45: Txomin Peillen, "Euskararen iturriak Chahoren hiztegiaren hitzaurrean"
  • 11:30: Ana Toledo, "Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian"

Ageriko bilkura:

  • 17:00: Xabier Kintanaren Euskaltzaindiko idazkariaren sarrera-hitzak
  • 17:15: Jean Haritschelhar, "Euskal Herria Chahoren begietan"
  • 18:00: Patri Urkizu, "Agosti Chahoren obraz eta bere eraginaz"

thumb_Prentsaurrekoa_-_Chaho_005

 

Euskaltzaindiaren 2011ko argitalpenak (II)

Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Besteren artean, Euskal Gramatika. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia, “Euskal Gramatika. Lehen Urratsak” izeneko bildumari amaiera ematen diona argitara eman da. Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria, bosgarrena, aste honetan bertan plazaratu da, eta baita Euskera agerkariaren azken emaitza, eta Narrazioak eta olerkiak 2010 ere.

Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.

Argitalpen horiekin guztiekin, urtero bezala, aurten ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izango da Euskaltzaindia. Abenduaren 4tik 8ra bitartean izango den Azokan, saltokia jarriko du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. Aurten gainera, Real Academia Galegaren argitalpen batzuk Akademiaren erakustoki berean egongo dira. Izan ere, Galiziako kultura izango da aurtengo Azokaren gonbidatu nagusia. Beste ekitaldi batzuen artean, abenduaren 5ean, 13:00etan, Dario Xohan idazle eta Real Academia Galegako kidea eta Pako Aristi idazle euskalduna "Galegoz eta euskaraz, Galiziaz eta Euskal Herriaz" gaiaz mintzatuko dira.

thumb_Portada_Euskera_2010_3
thumb_ikas_azala
thumb_eglu_vii
thumb_azkue_azala thumb_erlea_al_5
 

"Linguae Vasconum Primitiae" liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak

Gaur, abenduaren 2an, Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean. Jatorrizko testuaz gain, oraingo ortografiarako egokitutako euskarazko bertsioa ere badu edizio berriak, baita gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak ere. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak argitara eman dute eta erakunde bion arteko elkarlanaren emaitza da.

Gaurko aurkezpenenean bi erakundeotako ordezkariak izan dira: Legebiltzarraren Mahaia osatzen duten kideak, Arantza Quiroga presidentea buru zutela, batetik, eta Andres Urrutia eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren euskaltzainburua eta idazkaria, bestetik. Kintana liburuaren koordinatzailea eta edizioaren arduraduna izan da. Liburuak Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentearen eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzaurrez gain, Kintanaren testu bat ere badu, Etxepareren bizitza eta obraren jakingarri batzuk eransten dituena.

thumb_Linguae_Vasconum_Primitiae_15_1