Akademiak Euskaltzaindia eta Araba liburuxka kaleratu berri du. Joan den ostiralean, azaroaren 11n, aurkeztu zuen Gasteizen, XVI. Jagon Jardunaldien barruan. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkariak egin zuten aurkezpena.
Euskaltzaindia eta Araba liburuxkak Akademiak Araban egin eta egiten dituen ekitaldien berri ematen du eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Honako atalak ditu:
- Harreman instituzionalak: Araba Euskaltzaindiaren sortzaile; Euskaltzaindiaren ofizialtasun juridikoa; Euskaltzaindiak Araban dituen hitzarmenak.
- Ordezkaritzaren bulegoak eta ordezkariak
- Batzordeak eta egitasmoak
- Euskaltzaindiaren biltzarrak eta ekitaldiak Araban
- Euskaltzainak Araban
- Argitalpenak: Arabarekin lotura duten argitalpenen berri ematen da.
-
"Araba eta euskara", 1990eko azaroaren 8an, Arabako euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleek Euskaltzaindiaren Jagon sailarekin egin zuten adierazpena ere liburuxkan jaso da.
"Euskaltzaindia eta Araba" euskaraz 152,72 Kb
"Euskaltzaindia eta Araba" gazteleraz 129,70 Kb