Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Plazaberri

Ur Apalategi eta Miren Agur Meabe, Euskadi Literatura Sariak

Ur Apalategi eta Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleek sari bana jasoko dute Euskadi Literatura Sarietako 2011ko edizioan: Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin bildumak euskarazko narratibako saria jasoko du; Miren Agur Meabe, aldiz, euskarazko haur eta gazte literaturaren atalean saritu dute, Errepidea lanagatik.

Fizkioaren izterrak liburua Susa argitaletxeak kaleratu zuen. Epaimahaikideen iritziz, "maisutasunez erakusten ditu Apalategik giza harremanen argi-ilunak -botere nahiak, arrakastaren obsesioa, amodio kontu gatazkatsuak, hizkuntz konplexuak- euskal literaturaren munduan, baita gure identitatearen iraupenerako funtsezko diren beste zenbait arlotan ere".

Errepidea liburua Erein argitaletxeak eman zuen argitara. Epaimahaiak hauxe azpimarratu du: "Road-movie baten antzera egituratua, idazkera poetikoaren eta gordinaren arteko oreka erakargarrian, betiere sujerentzia indartuz eta pertsonaiei itxaropena kendu gabe, 12 urtetik aurrerako irakurleentzako idazlan paregabe hau nabarmendu nahi dugu".

thumb_ur_apalategi
thumb_meabe_agur

Bestalde, Joseba Sarrionandiak ere irabazi du 2011ko Euskadi Literatura Saria, euskarazko saiakera alorrean, Moroak gara behelaino artean? liburuagatik.

 

Euskaltzaindiaren argitalpenak "Unelibros" aldizkarian

Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udazkenean kaleratu duen zenbaki berrian.

Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:

Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.

thumb_unelibros_azala

 

Euskaltzaindiaren webguneak 53.332 bisita izan zituen irailean

Euskaltzaindiaren webguneak 53.332 bisita izan zituen irailean. Bestalde, webguneko orriek 338.610 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 53.332
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 16.632
Hiztegi Batua 49.541
Euskaltzaindiaren Arauak 10.646
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 41.201
JAGONET zerbitzua 5.630
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 101.574
Argitalpenen Katalogoa 7.642
Beste guztiak 105.744
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 338.610

thumb_estatistikak_irailako