Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Euskaltzaindia Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan

Urtero bezala, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izan da Euskaltzaindia. Abenduaren 4tik 8ra bitartean egin den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak izan ditu salgai. Aurten, Real Academia Galegaren argitalpen batzuk Akademiaren erakustoki berean egon dira. Izan ere, Azokaren 46. edizioaren gonbidatu nagusia Galiziako kultura izan da, eta aukera hori aprobetxatuz, Euskararen Akademiak lekua egin dio Galiziako Akademiari bere mahaian.

Besteren artean, argitaratu berri diren Euskal Gramatika. Lehen Urratsak - VII (Perpaus jokatugabeak) eta Erlea aldizkariaren 5. zenbakiak oso harrera ona izan dute Azokan. Jende asko hurbildu da Euskaltzaindiaren argitalpenak ikustera, galdera eta iradokizun ugari ere egin dituztelarik.

thumb_SANY0954

 

Iruzkin bat idatzi


Segurtasun kodea
Freskatu