Arlo honen barruan Onomastika batzordea eta Exonomastika batzordea daude. Onomastika batzordeak ponte-izenak, deiturak eta leku-izenak aztertzen ditu; alegia, izendegi ororekiko finkatze, gainbegiratze, irizpen eta ziurtagiri-emate edota aholkularitza lanetan dihardu.
Exonomastika batzordeak exonimo edo atzerriko izenak aztertzen ditu eta araugintza, irizpen eta aholkularitza lanetan dihardu. Gai honek zenbait esparrutan duen garrantzia ikusita, bereziki irakaskuntza eta komunikabideak dira hartzaile nagusiak, eguneroko jardunean dituzten premiak kontuan izanda.
Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoa
Onomastika-lekukotza dokumental guztiak datutegi bakar batean biltzeko egitasmoa da, arlo honetan hartu beharreko erabakietarako oinarri izan dadin, Onomastika batzordearen ahalmena eta lanen kalitatea hobetzeko asmoz.
Gasteizko Toponimia egitasmoa
Gasteizko udalerriko toponimo guztiak sistematikoki jasotzea da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua, hala nola, galdurik edota desitxuratuta dauden toponimo ugariak berreskuratzea.