Euskaltzaindiak lan eremuen artean izan zuen literatura hasieratik, 1920an onartutako barne arautegian Akademiaren helburuen artean aipatzen baita literatura sustatzea. Eta helburu horrekin sortu zuten urte berean, beste lau batzordeekin batera, sariketa saila.
1958an, Txomin Agirre eleberri saria eta Toribio Altzaga antzerki saria abian jarri zituen Euskaltzaindiak. 1959an, poesia saria antolatu zuen lehen aldiz, eta 1979an, Mikel Zarate hil ondoren, saiakera saria egiteari ekin zion.
Bi batzorde daude arlo honetan: Literatura Ikerketa eta Herri Literatura batzordeak.
Herri Literaturaren Corpusa egitasmoa
Herri Literaturaren datutegia sortzea du helburu, hots, euskaraz herri literaturaz idatzitako testu-masa handiak biltzea eta ezaugarri linguistikoaz markatzea.