Euskal Hiztegi Historiko eta Etimologikoa egitasmoa

Euskal Hiztegi Historiko eta Etimologikoa egiten hasteko egitasmoa onartu zuen Euskaltzaindiak 2009ko Barne Jardunaldietan, eta lan taldea osatu. Euskal hitzen orain arteko ikerketa historiko eta etimologikoetatik abiatuta, eta Orotariko Euskal Hiztegian bildutako informazioa baliatuta, euskal hitzen jatorria eta historia modu sistematikoan aztertzea da asmoa, Euskal Hiztegi Historikoa nahiz Hiztegi Etimologikoa egitea ipartzat hartuta. Lehen fasean, lehenengo hiru urteetan, hitzen hautaketarako eta sarreren egiturarako irizpideak finkatuko dituzte, eta mila hitz inguruko prototipoa osatuko.

  • Zuzendaria: Lakarra, Joseba
  • Teknikariak:
    • Segurola, Iñaki
    • Manterola, Julen

Helburua hiztegi historikoan zein etimologikoan hiru bat urtean hizkuntzaren lexiko-altxorraren muina ordezka lezakeen 1.000 bat hitzetako prototipoa osatzea litzateke, horiek osatzean honelako lan batek dituen arazo nagusiak (ikertutako hitzak hautatzeko irizpideak eta sarreren egituraren alderdi ezberdinak) garatuz.