Literatura

Literatura Terminoen Hiztegia

Literatura Terminoen Hiztegia euskal literaturako terminoen hiztegiaren lehen edizioa eta saioa da eta hauxe du xede nagusia: literaturaren teoria, historia, eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea.

Hiztegi hau Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak 17 urteetan egin duen lanaren emaitza da.

Zuzenean:

Arduradunak:

Auspoa

Auspoa bilduma Antonio Zavala (1928-2009) euskaltzain osoak sortu eta gidaturiko liburu-bilduma da. Hasieran, izen bera zuten argitaletxeak eta bildumak. Baina 1994tik 2003ra Sendoak hartu zuen Auspoa bildumako liburuak argitaratzeko ardura eta, azken data horretatik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Zuzenean:

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

Literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak elkarrekin egin duten lan oparoaren berri ematen da.

BBKk eta Euskaltzaindiak 1958tik aitzina ekin zioten elkarlanari eta horren fruitu dira kaleratu diren ehun argitalpen baino gehiago. atari honetan lan horiek zerrendatu, deskribatu eta zenbait kasutan, bertsio digitalean ere eskaintzen dira.

Honetaz gain, gure katalogoan indarrean dauden argitalpenak eskuratzeko aukerak eskaintzen dira

bbk logotipoa