Argibideak

Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik aurrera argitaratzen da, bi etenekin:

1938-1952 eta 1954-1955. Akademiaren lan eta agiriak jasotzen ditu eta, orobat, hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak.

Bertsio digital honetako hemerotekan bi bilaketa-sistema dituzu : bat orokorra (egilea, izenburua edo urtea) eta bestea berezia, Euskaltzaindiaren egituraren araberako bilaketa espezifiko batzuk ahalbidetzen dituena (biltzarrak, batzordeak, jardunaldiak, adierazpenak...). Orobat, Akademiaren batzar-agiri guztiak atzeman daitezke.

Item bakoitzean agertzen dira, oinarrizko datu batzuez gain, artikuluaren PDF bertsioa eta horri dagokion fitxa bibliografikoa. Halaber, Azkue Bibliotekaren katalogoan erreferentzia osoagoak aurki daitezke. Lana aldian-aldian berritzen da.

Hemeroteka bilaketaz gain, testu osoko bilaketak egiteko aukera ere badago, ondoko ezaugarriak dituena:

  • 1919-1979: soilik metadatuetan (egilea, izenburua, ...) bilatzen du.
  • 1980-2003: metadatuetan bilatzeaz gain, prozedura automatiko baten bidez (OCR) sortutako testuetan bilatzen du. Ondorioz, bilaketak ez dira exhaustiboak eta akatsik gabeak, baina bai aberatsak.
  • 2004tik aurrera: metadatuetan eta testuetan bilatzen du. Bilaketak exhaustiboak dira.

Euskaltzaindiak eskertuko dizu edozein zuzenketa-proposamen edo iradokizun.

 

Bilatu Euskera agerkaria

Hemeroteka:

Urtea