1999. urtean eratu zen Sustapen batzordea, Jagon sailaren barruan, euskararen estatusa babesteko helburuarekin.
Euskararen estatusaren defentsarako Euskaltzaindiak mezuren bat gizarteratu nahi izan duenean, Sustapen batzordearen lana izan da adierazpenak prestatzea. 2006. urtera bitarteko adierazpenak liburu batean argitaratu ditu Sustapen batzordeak: Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2006).
Euskararen estatusari buruzko gogoeta eta azterketa lanak egiteko Jagon Jardunaldiak baliatu ditu, besteak beste, Sustapen batzordeak.