Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-12-19 ¦ 08:18 ¦ politikaIpar Koreako buruzagia, Kim Jong-Il, hil egin da 69 urte zituela. Haren osasuna beti izan da misterio bat, baina aurten, duela ez asko, Errusiara ere bidaia egin zuen eta ez zirudien hain oker zegoenik. Baieztatu gabe dago nork ordezkatuko duen, baina KCNA agentzia ofizialak haren seme Kim Jong-Un-i oinordeko handia deitu izan diola irakurri dugu. Guk, dena den, holakorik ez dugu aurkitu KCNA-ren ingelesezko zerbitzuan.
Hona Kim Jong-Il heriotzaren iragarpena Ipar Koreako estatu-telebistan: Goiko irudia, Tumblr zoragarri batetik atera dugu: Kim Jong-Il looking at things; Kim Jong-Il gauzei begira. KCNA-k etengabe ematen ditu halako irudiak, eta benetan bitxia da. Adibide gehiago hemen:
Erantzunak#1. Re: Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoaMr. Trololo ¦ 2011-12-19 ¦ 15:08Gaur iraultzaren etsai den troll batek beste tumblr bat sortu du, Things Kim Jong Il no longer looks at, Kim Jong Il-ek gehiago begiratuko ez dituen gauzak Zorionez gure Lider Maitatu berriak ere afizio berdina du eta dagoeneko sortu dute dagokion tumblr-a, Kim Jong-Un looking at things, Kim Jong-Un gauzei begira #2. Re: Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoaJosseba ¦ 2011-12-19 ¦ 15:10Bueno, Europa zibilizatuan ere, horrelakoak gertatzen dira. #3. Re: Kim Jong-Il hil daSustatu ¦ 2011-12-19 ¦ 15:39Bideo honetan agertzen dena zera da, diotenez, Pyongyang hiriko biztanleak negarrez eta saminez, Kim Jong-Il hil delako. #4. Golf jokalari handia galdu duguGari Araolaza ¦ 2011-12-20 ¦ 09:29Ipar Koreako propaganda makinariari esker jakin dugu Kim Jong-Il-ak nolako merituak egin zituen bizitzan. Besteak beste, izugarrizko golf jokalari ona zen, bere karguaz hain lanpetuta egon ez balitz Augustako Masterra irabazteko moduko jokalaria. Lehenengo aldiz jokatzera joan zenean, golf zelaiko errekorra egin omen zuen: #5. Re: Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoaMr. Trololo ¦ 2011-12-20 ¦ 18:30Kim Jong-Il-ek hilda gero ere ematen du zeresana, oraingoan eskelak direla eta ez direla. Alde batetik, Garan bere eskela agertu delako, Euskal Herriko Korean Friendship Association-ek jarrita. Elkarte hau kataluniar batek sortu zuen eta lehen ere eman zuen zeresana Facebook-en Kim Jong-Il bere urtebetetzean zoriontzeagatik Bestetik, Ciclos Iturgaiz Bizkaiako musika taldeko partaideak Diario Vasco-n Kim Jong-Il-en eskela bat jartzen saiatu direlako. Taldeko abeslariak adierazi duenez Diario Vasco-ko zuzendariak jakinarazi die ez dituztela diktadoreen eskelak argitaratzen. Guztiok dakigun bezala hori gezurra da, urtero argitaratzen baitute Franco-ren eskela azaroaren 20an. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|