Gaindegia testu logoa
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
NOR GAREN  Aurkezpen triptikoa jaitsi (pdf)

Gaindegiak jatorri eta izaera desberdinetako eragileak bildu nahi ditu. Profesionalak, enpresariak, unibertsitarioak, sindikalgintzakoak, hedabideetakoak eta herrigintzako beste sektore batzuetakoak elkartu gara proiektu hau abian jartzeko.

ZERTARAKO SORTU GAREN  Gaindegiaren aldizkari korporatiboa (pdf)

Gure xede nagusia honela zehaztu dugu: Errealitate sozio ekonomiko nazionala abiapuntu, Euskal Herriko sozio ekonomia esparru zabala bizitzea eta biziberritzea, eraketarako zein garapenerako ildo nagusiak aztertuz eta aurrera urratsak egitea ahalbidetuz.

Atlas
 

 
bloga
Euskal Herriak eremu ekonomiko eta sozial berezi gisa garatu behar duela uste dugunok beste ikuspegi batetik begiratzen diogu ekimenari. Bilakaera sozio-ekonomikoak dakartzan erronkei eraginkortasunez erantzun eta euskal herriaren biziraupena ziurtatzen duten lankidetza tresnak behar ditugu. Horrexegatik, hain zuzen, ekimen hau edo beste batzuetatik eskatzen duguna euskaldunen arteko lankidetza sustatu eta babestea da. Balio izan beza, gutxienez, Euskal lurraldeen arteko lankidetzan zein mugaz gaindiko harremanetan ezarria dugun ataka zabaltzeko. Hortik begira diogu ekimen instituzional hau ez dela erabat baikorra. Irakurri Xabier Isasi eta Imanol Esnaola, Gaindegiako Lehendari eta Idazkariaren iritzi artikulua.
albistea
Galdera erraza; erantzunak baditu bere zailtasunak. Ekonomia fikzioa dakar Joseba Barandiaran ekonomialariak bere analisian. Oharra: Analisia GAINDEGIAk urtero kaleratzen duen Gaindegia Txosteneko edukien parte da aztergai diren beste gai batzurekin batera (www.gaindegia.org).
albistea
Ikertzaileen nazioarteko talde batek metodo berri bat sortu du, iragartzeko Europako zer herrialdek dituzten bat egiteko ala elkarrengandik bereizteko aukera gehiago. Horretarako, irizpide demografikoak eta ekonomikoak baliatu dituzte, eta, berritasun moduan, baita irizpide kultural eta genetikoak ere. Ikertzaileek egindako iragarpenetako bat da zer erregiok duten pizgarri gehiago beren egungo nazioetatik bereizteko. “Ez gara esaten ari banantzea edo bereiztea onuragarria denik erregio horientzat, baina bai Euskal Herriak eta Eskoziak dituztela, termino erlatiboetan, horretarako pizgarri gehien”. Hauek dira Espainiako Karlos III Unibertsitate Publikoko ikerketaren ondorioetako batzuk. Ikus txostena. Jada txostena gaztelaniaz zintzilikatuta
albistea
...Esandakotik eratortzen da Euskadi, Europar Batasuneko estatu kideek duten dependentzia-independentzia maila bera izanik, guztiz bideragarria dela herrialde gisa, eta, nire iritziz, gomendagarria ere bai. Izan ere, argi eta garbi hitz egin dezagun, Europak gaur duen egituraren barruan euskal nortasuna defendatzea, gure ekonomia, gure seme-alaben ongizatea defendatzea da, mundu globalizatu honetan zilegia den nazio-proiektua defendatzea baino areago. Azken batean, nahitaezkoa da euskal nortasuna defendatzea euskal herriaren «Giza Garapen Iraunkorrean» aurrera egin nahi badugu. Irakurri Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia eta Ekonomialaria eta EHUko Doktorearen iritzi artikulua BERRIA egunkarian.

gehiago

Iparraldeko argazki eguneratuaAzken Dosierra

Denak ikusi
pays-basque.eu GAINDEGIA. 943 30 43 65 Tel./Fax. - Posta-e.
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain