Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

© cc-by-sa  L. I. Bilbo ¦ 2011-03-28 ¦ 08:49 ¦ hizkuntza

Travel Club txartela baduzu, irakurri arretaz. Travel Club-en euskararen aldeko politika nabaria ez bada ere, badu euskaraz informaziorik jasotzeko aukera (Travel Club-en Espainia aldeko enpresa ugarik parte hartzen du).

Eguneratua: Artikulugileak irudiak bidali dizkigu eskakizuna ilustratzeko.

Publizitatea

Oso garrantzitsua da euskaldunok Travel Club-i informazioa euskaraz jaso nahi dugula eskatzea. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago hartuko dute kontuan!!

Travel Club-en azken aldizkaria 2011ko apiril artekoa zen. Beraz, kanpaina bat abiarazi dugu, ahalik eta aldizkari gehien eska dezagun euskaraz (posible bada, apirila bukatu aurretik).

Zer egin behar duzu? Internet bidez zure kontuan sartu. "gestiona tu cuenta" eta ondoren "Consultar y modificar tus datos personales"+ "guardar". Hortxe duzu euskara aukera. Irudi hauek lagunduko dizute.

Eskertuko genuke, aldatzen duzunean, albiste honetan zure izena (edo ezizena/erreferentzia) jartzea (iruzkinetan). Baita jada euskaratu baduzu ere.

INOIZ BAINO GARRANTZITSUAGOA DA ENPRESEI EUSKALDUNOK GURE HIZKUNTZA ALDARRIKATZEA!! ALDAKETA BETIRAKO IZANGO DA, EZ AHAZTU!

Horra aldizkariaren ale euskaldun bat:


Argazkiak.org | Travel txartelaren aldizkaria euskaraz © cc-by-sa: sustatu

TravelNon.png 42KB (43854 byte)

Erantzunak

#1. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

toamxa ¦ 2011-03-27 ¦ 17:19

egina

#2. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Trabel ¦ 2011-03-27 ¦ 19:33

Egina

#3. Re: Aitorri erantzuna (Facebook)

L. I. Bilbo ¦ 2011-03-27 ¦ 19:56

Zoritxarrez ez, hain zuzen, erabiltzaile gutxiegik eskatzen omen dugulako. Orain arte, jeje!!!!! ENPRESA HORIEK DANAK GURE PRESENTZIAZ OHARTARAZIKO DITUGU!!

#4. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

maria ¦ 2011-03-28 ¦ 12:57

Egina

#5. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

ikaslea. Irun. ¦ 2011-03-28 ¦ 16:21

Ni ikasten dut euskera, baina oraindik ez dakit ondo. Baina, travel jarri dut. aber ulertuko dudan! saiatuko naiz ulertzea hiztegiarekin. ezkerrik asko!

#6. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

imanol mercero ¦ 2011-03-28 ¦ 17:09

Egina

#7. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Txarles ¦ 2011-03-28 ¦ 17:43

Geuk ere egin dugu.

#8. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Leo ¦ 2011-03-28 ¦ 17:56

Beti bezalaitxura gordetzearekin konformatzen gara.

#9. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Leorentzat ¦ 2011-03-28 ¦ 20:50

Ez gara honekin bakarrik konformatzen, noski. Baino hau itxura baino asko gehiago da, batez ere oraingo EJak Hizkuntza Eskubideen Dekretua (enpresa pribatuei dagokiona) bete nahi EZ duenean. Enpresek euskarari garrantzia emango diote, hiztunok emoten diogunean. Ta, gehixenetan, errazagoa da horrelako keinuak eitea (enpresen datu baseetan euskaldun bezala agertuz), hitz egitea baino.


Nik aldaketa egin nuen aspaldi, baina kanpaina hau guztiz egokia iruditzen zait.

#10. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

BATEYA ¦ 2011-03-28 ¦ 22:37

GUK JARRIA GENUEN BAINA 50 MEZUETATIK BAKARRA BIDALI DIGUTE EUSKERAZ BAINA ANIMO DENEI...TANTAKA TANTAKA BAINA LORTUKO DEGU ITXASOA BETETZEN.

#11. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

iratxe ¦ 2011-03-28 ¦ 22:48

Badago.

#12. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

joseba barandiaran ¦ 2011-03-28 ¦ 23:03

Leo, itxura gorde diozu?

enpresek bai jaso eta prozesatzen dituztela euren bezeroen eskakizun eta lehentasunak. ez euskara axola zaielako, noski, baizik eta geuk adierazi behar dugulako hizkuntza axola zaigula eta kezkatzen gaituela.

demagun Telefonicak faktura euskaraz eskaintzen duela eta inortxok ere ez duela eskatzen. zer pentsatuko du? bada euskaraz saiatzeak ere ez duela merezi.zer pentsatuko du bere bezeroen %100ak euskaraz bidaltzea eskatzen badio? itxura ? ala eraginkortasuna?

horregatik, euskaraz publizitatea egiten duten enpresei jaramon egiteak euskararen erabilera sustatuko du. hortan neuk behintzat ez dut inongo zalantzarik.

Eroskiren eta Travel Club beraren aldizkariak hasieratik eskatu nituen nik behintzat euskaraz. eta hala jarraituko dut, bai noski.

#13. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

urko ¦ 2011-03-29 ¦ 06:06

Lixtooo!!

#14. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Zubi ¦ 2011-03-29 ¦ 08:20

Listo! Eginda :)

#15. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

aulesti ¦ 2011-03-29 ¦ 08:51

egina

#16. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

maite ¦ 2011-03-29 ¦ 10:15

egina!!!

#17. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Idoia ¦ 2011-03-29 ¦ 11:51

Egina

#18. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Iker ¦ 2011-03-29 ¦ 12:19

Listo, Evaristo!!!

#19. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

jon ¦ 2011-03-29 ¦ 12:48

jon

#20. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Izaskun ¦ 2011-03-29 ¦ 20:23

Oin bai!

#21. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

katxan ¦ 2011-03-29 ¦ 21:23

egin ba det, baño jaramonik egin dezatela ezdet uste

#22. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Lekeitio ¦ 2011-03-29 ¦ 21:56

aspaldi egin nuen nire irakasleak eskatuta. Urtean bi aldizkari bidaltzen dute. Hasieran pentsatzen nuen ez nuela ulertuko baina ez da hain gatxa.

#23. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Lander ¦ 2011-03-29 ¦ 22:16

Eginda! Eta badago modurik jakiteko orain arte zenbatek eskatu dugun euskaraz?

#24. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Ibon Lizundia  ¦ 2011-03-29 ¦ 22:47

Egina. Gure hizkuntz eskubideak baliatu behar ditugu, eta betetzen ez badira, Hizkuntz Eskubideen Behatokia erabili, kexa jartzeko. Nik adibidez, Iberdrola eta udalean ere, harremanetarako hizkuntza lez, Euskeraren aldeko hautua egina dut.

#25. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

olatz ¦ 2011-03-29 ¦ 22:52

Aldatuta

#26. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

harrigorrixta ¦ 2011-03-30 ¦ 09:35

nik ere egin dut

#27. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Etor ¦ 2011-03-30 ¦ 10:16

Nik bebai egin dut.

#28. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Bixente  ¦ 2011-03-30 ¦ 10:48

Egina

#29. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Dorleta ¦ 2011-03-30 ¦ 12:04

Listo!!

#30. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Lore ¦ 2011-03-30 ¦ 16:04

Kitto!Egina.

#31. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Aran ¦ 2011-03-30 ¦ 16:34

Nik ere.

#32. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Kepa ¦ 2011-03-30 ¦ 19:24

Aspaldi egin naban eskaera. Hauxe da bidea!

#33. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

joxe ¦ 2011-03-30 ¦ 22:34

egina

#34. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Arrate Saez de Zaitegi ¦ 2011-03-31 ¦ 11:10

Nik aspaldi neukan euskarazko aukera hartuta, baina interneten nire eremuan sartzen naizen guztietan (nire datuak jarrita) erdara hutsean topatzen dut dena. Agian egongo da, baina ez dut ikusten euskarara pasatzeko aukera.
Ondo segi!

#35. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Gontzal ¦ 2011-03-31 ¦ 11:14

Egina.

#36. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Amagoia ¦ 2011-03-31 ¦ 11:27

Egina

#37. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Toto ¦ 2011-03-31 ¦ 12:31

Egin dugu, bai. Baina konfirmazio mezua gazteleraz bidali didate.

Hau da, hau.

#38. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

leire narbaiza ¦ 2011-03-31 ¦ 13:08

Kanpainaren berri izan nuenean euskaraz jasotzen nuela informazioa iruditu zitzaidan. Hala ere, ziurtatu egin dut ea horrela den.
Baina benetan harritzen nauena zera da: euskaldunok beti kanpainen zain egon behar izatea. Ez litzateke eraginkorrago aukera dugunean euskara lehenestea? Beti atzetik ibili behar zaizkigu "aizu, jar ezazu euskaraz"? Bada garaia geure kabuz zerbait egiteko, ezta?

#39. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Arantza Iriondo ¦ 2011-03-31 ¦ 14:50

Neuk ere egin dut. Eskerrik asko informazioagatik.

#40. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

GORA ¦ 2011-03-31 ¦ 15:55

Primeran!Badago!!

#41. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Miriam ¦ 2011-03-31 ¦ 22:07

Egina dago!

#42. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Bego ¦ 2011-03-31 ¦ 22:16

Eskatuta neukan dagoeneko. Dena den, mila esker informazioarengatik. Hurrengora arte.

#43. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Eneko  ¦ 2011-04-01 ¦ 16:54

Eginda

#44. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

agurtzane ¦ 2011-04-02 ¦ 14:07

eginda

#45. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Enrike Letona ¦ 2011-04-03 ¦ 12:11

Ez nekien aukera hori zegoenik eta garu bertan aldatu dut hizkuntza. Egina dago.

#46. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Nerea ¦ 2011-04-04 ¦ 08:42

Egina

#47. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Nerrea ¦ 2011-04-04 ¦ 09:02

Egina

#48. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

eli ¦ 2011-04-04 ¦ 10:32

Egina

#49. Arrate Saez de Zaitegi-rentzat

L.I. Bilbo ¦ 2011-04-04 ¦ 11:34

Irudi berriak dituzu Sustatu-n, aldaketa nola egin azalduz. Antza denez, pertsona asko ez dira ondo aklaratu. Espero dugu irudi berriek laguntzea!

#50. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

eneko ¦ 2011-04-04 ¦ 13:43

Nik ere egin det baina saiatu gintezke pixkat areago joaten ezta? zergatik ez, denok batera, euskarazko webgunearen eskaera? inor animatzen al da email bat prestatu eta posta elektroniko bat lortzera eskaera egiteko?

#51. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Aitor ¦ 2011-04-06 ¦ 17:48

Eginda!

#52. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Antton ¦ 2011-04-06 ¦ 22:01

Nik ere aldatuta neukan, eta azkenengo txostena euskaraz jaso nuen. Ea horrenbeste eskarirekin webgunea ere euskaraz jartzen duten.

#53. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Itziar G. de Vicuña Etxabarri ¦ 2011-04-08 ¦ 21:19

1. perfila bat ikasten ari naiz. aih ama ulertuko dut??

#54. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

sonia ¦ 2011-04-10 ¦ 12:05

Azkenean, lortu dut.

#55. Travelekoa

Silvia N. Irakaslea. ¦ 2011-04-10 ¦ 22:24

Egin dut eta primeran.

#56. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Luis (Bilbo) ¦ 2011-04-16 ¦ 22:36

Azkenean lortu dugu! Kontua sortu behar izan dugu... zelako rolloa! Arazo asko eman digu! Ez zuen onartzen gure korreo kontua, horregatik berri bat sortu dugu. Bueno, baina azkenean 50 puntu oparitu digute. Zaila da makinak ulertzea.

#57. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Kmtx ¦ 2011-04-19 ¦ 20:11

nik ere egin dut eta nire inguruan zabaltzen ari naiz

#58. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

MAITE LOPETEGI ¦ 2011-04-20 ¦ 10:28

Egina

#59. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

eneko ¦ 2011-04-20 ¦ 12:15

Tira aurrekoan proposatu nuen baina inork ez dio amuari tira egin beraz hortxe nire ekarpentxoa. Webgunean arakatzen ibili ta gero soilik e-mail helbide bat topatu ahal izan dut: modificaciondatos@travelclub.es (datuak aldatu ahal izateko)

Dirudienez ez dute gustuko beraiekin "harremanetan" jartzea ez bada telefonoa ordainduta beraz proposamena ondoko testua denok bidaltzea izango litzateke, nik egin dut dagoeneko:

Egun on,

mezu honen bitartez zuekin harremanetan jarri nahi dut Travelclub elkartearen kide naizen heinean. Berriki zuekin harremanetan jartzeko hizkuntza bezala euskara hautatu nuen zuen webgunean eskaintzen duzuen kontua kudeatzeko atalean. Hala ere, zuen webgunea oraindik ere gazteleraz soilik kontsultatu ahal dut, bai orokorra eta baita nire kontua ere. Gainera duela gutxi bidali zenidaten posta elektroniko bat gaztelera hutsez bidali zenidaten, baita azken gutuna ere.

Hau guztia kontuan izanik, nire eskaera, hau da harreman guztiak euskaraz izatea, betetzeko eskatzen dizuet eta aurrerantzean bidaltzen didazuen komunikazio oro euskaraz jaso nahi dudala adierazten dizuet. Gainera, zuen webgunea euskaraz kontsultatzeko aukera izatea nahiko nuke.

Mila esker guztiagatik


Noski bakoitzak molda dezala bere gustura eta ea 60 mezu jasotzeak zeozertarako balio dien!

#60. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Jordi ¦ 2011-04-20 ¦ 15:49

Egina! :-)

#61. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

MaikelMeri ¦ 2011-04-25 ¦ 17:11


Egina dago. Bigarren perfila prestatzeko baliagarria izango da!

Gutxienez, zera esan dit irakaslea :-)!!

#62. Enekori erantzunez

L.I. Bilbo ¦ 2011-04-25 ¦ 18:32

Primerakoa da zure ekimena! Nik neuk, zuk idatzitakoa jarraitu eta bidali dut. Baina, zu ta ni izango gara bakarrak.

60 pertsona mobilizatzea ez duzu lortuko Sustatu-n portadan ez dagoen mezutxo bat jarriz. Horrek ez du oihartzunik, zoritxarrez. Agian, ordea, Travel-ekoak hemengo 70 erantzunak ikusita euskararekiko sentsibilizazioa dagoela konturatuko dira.

Baina, enpresak ez dute hizkuntza politika aldatzen hain pertsona gutxirengandik (are gehiago portzentaje txikia bada euren negozioetan). Edonola ere, denok kontzientziatu behar dugu enpresen aurrean euskaraz aritu behar dugula. Modu honetan, haiek euskaldunak kontratatzeko beharra sentituko dute.

#63. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

xmgp ¦ 2011-04-26 ¦ 12:54

Nik ere egin dut, eta beste datu batzuk eguneratzeko aprobetxatu.

#64. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Begoña Martinez de Larrea ¦ 2011-04-26 ¦ 18:11

nire senarrak ez daki euskera, baina nire seme-alabek bai.

#65. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Amaia ¦ 2011-04-30 ¦ 19:07

Txalotzekoa da zure ekimena. Nik ez nekien ezer honi buruz, alegia, travel club aldizkaria euskaraz eskuratu dezakegula. Nire ekarpena, berandu baina egin dut. Hala ere, esan beharra daukat denok elkartuz gauzak egiteko gai baldin bagara bide onean goazela. Jarraitu dezagun euskararen alde beti dago zerbait egiteko eta.

#66. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

euskaldun erdi bat. ¦ 2011-06-09 ¦ 14:16

Nahiz eta oso berandu egin badago eginda.

#67. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Maider ¦ 2011-06-15 ¦ 13:15

Azkenean egin dut. Ikaragarria iruditzen zait zu bezalako jendea egotea, hain kontzientziatua euskararekin. Izugarri pozten nau. Zorionak Lander!!!!

#68. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Natxo ¦ 2011-06-27 ¦ 21:11

Egina!

#69. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

A. S. (Leioa) ¦ 2011-07-11 ¦ 18:07

Nik ere egin dut. Nire mutilak euskara gehiago daki, zalantzaren bat badu galdetuko diot X )

#70. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Iñaki (Algorta) ¦ 2011-08-03 ¦ 17:19

Kaixo guztioi, nire kontuan sartu naiz datu batzuk aldatzeko.Lortu dut euskera eskatzea. Hori bai, Travel txartelarik ez daukat, izan ere, nire bikotekidearenA da. Hala ere, kark ez daki euskera. Horregatik, aldizkaria ulertzeko niri galdetu behar izango dit.

#71. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Maria ¦ 2011-08-09 ¦ 09:32

Primeran!!

#72. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Esther B. (Sestao) ¦ 2011-09-06 ¦ 14:06

Nik neuk, pentsatzen dut proposamen interesgarria dela. Onuragarria izango litzateke jasotzea aldizkari hau euskaraz arrazoi ezberdinengatik. Adibidez, erabilgarria izan daiteke euskararen ikas-prozesuan, katalogoan agertzen diren tramankuluen izenak ezagutzeko.

#73. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Tatz ¦ 2011-10-11 ¦ 22:17

LISTO!! Einde!! jejeje mx

#74. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Joseba ¦ 2011-10-20 ¦ 14:45

Travel Cluba gure datuekin negozioa egiten du.... baja emon !

#75. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Maria ¦ 2011-10-26 ¦ 15:37

Ados nago Josebagaz.. Kontuz zure datuak ematearekin!!!

#76. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Naia ¦ 2011-11-04 ¦ 09:27

Eginda, fitxatuta gaude, baina orain euskeraz

#77. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

verónica ¦ 2011-11-04 ¦ 12:27

Kostatu zitzaidan euskeraz ipintzea, baina azkenean lortu nuen, eta orain trabel club aldizkaria nire etxera helduko da euskeraz, Ze ondo !!! Oso pozik nago, orain irakurtzean, seguru ez dut ezer ulertuko, ja,ja,ja.

#78. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

J. Mari (Bilbo) ¦ 2011-11-18 ¦ 11:09

Aldatu dut baina konfirmazioa gaztelaniaz jaso dut.

#79. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

jasone ¦ 2011-11-22 ¦ 13:37

egin dut!!

#80. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Carmen (Galdakaokoa) ¦ 2011-12-05 ¦ 20:40

Ni Badajozekoa naiz (orain Galdakaon bizi naiz), baina ez daukat problemarik ulertzeko.

#81. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

julia ¦ 2011-12-07 ¦ 10:06

eginda

#82. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Unai Fernandez Betoñukoa ¦ 2011-12-08 ¦ 21:35

Eginda!!! Berandu, baina garaiz!!

#83. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Juncal Alonso Ibarra ¦ 2011-12-17 ¦ 17:06

Azkenean, pasa-hitza berreskuratu eta gero, egin dut! Ea orain gai naizen bidaltzen dizkidaten mezuak ulertzen.... :-)

#84. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

MARI CARMEN ¦ 2011-12-21 ¦ 16:56

Lortu dut

#85. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Carol ¦ 2011-12-22 ¦ 10:52

kaixo Lander! aldatu dut nire travel!! espero dut orain alhal duzuela nire iruzkin ikusi.

#86. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Josu ¦ 2011-12-25 ¦ 12:46

Aupa Lander! Nik be in dot.

#87. Re: Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

Busturiatarrak ¦ 2011-12-25 ¦ 18:27

Guk ere, eginde! Julen ta Kontxi.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz