Sustatu.com > kultura

Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?

© cc-by-sa  Patxi Gaztelumendi  ¦  2011-12-22 ¦ 13:11 ¦  kultura

Eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako: EZtaBAIdarako apunteak. Ziztada eske ari zaizkigu hemendik eta handik. Hiru egoeraren berri izan dugu oso denbora gutxian.

  • Berria taldearena
  • Nabarra aldizkaria
  • UEU

...eta honek guztiak, gogoeta egitera narama. Hala beharrez. Patxi Gaztelumendiren gogoeta hau bere blogean argitaratu da, eta hona ekarri dugu bere Copyleft lizentziari esker.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan, abenduaren 6an

© cc-by-sa  UEU  ¦  2011-11-25 ¦ 08:43 ¦  kultura

Euskal Wikipediak abenduaren 6an hamar urte egingo ditu. Urteurrena aitzakia hartuta, edizio-maratoia antolatu du UEUk Gerediaga Elkartearekin, Euskal Wikipediarekin eta IXA taldearekin batera. Etorri abenduaren 6an, 10:30etik 19:30era bitartean, Durangoko Azokara, zure jakintza arloko artikulu eta edukiak sortu eta/edo eguneratzea da, modu gidatu batean!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bittor Kapanaga zenaren hitzaldia Interneten entzungai

© cc-by-sa  Badihardugu Euskara Elkartea  ¦  2011-11-16 ¦ 08:04 ¦  kultura

Bittor Kapanaga euskalari, filosofo eta kulturgizon ezaguna duela 4 hilabete hil zen Gasteizen, uztailaren 14an. Urteetan zehar euskararen alde lan ugari egindakoa izan zen Kapanaga. 1995. urtean Bergaran eman zuen hitzaldi bat sarean jarri dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nafarroako Kultur Kudeaketaren II. Kongresua

© cc-by-sa  Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkartea  ¦  2011-11-14 ¦ 11:39 ¦  kultura

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NAKKPE) heldu den azaroaren 22 eta 23rako Nafarroako Kultur Kudeaketaren II. Kongresua antolatu du Atarrabiako Kultur etxean. GAIA: Kultur sektorearen erronkak egungo testuinguruan: plangintza, publikoak eta profesionalak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Udagoieneko Ostera, hamabigarrenez

© cc-by-sa  TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa  ¦  2011-11-07 ¦ 15:36 ¦  kultura

Udagoieneko Osteraren hamabigarren edizioa azaroaren 10ean abiatuko da, Katamalok Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Ostera Topaguneak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, eta urtero-urtero euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute. Adi ibiliz gero, doako sarrerak lortzeko aukera izango duzue egunotan!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

David Bravoren hitzaldia Donostiako EHUko Enpresa Eskolan

© cc-by-sa  Eduardo Malagón. Donostiako UPV/EHUko Enpresa Ikasketen UnibertsitateEskola  ¦  2011-10-19 ¦ 16:42 ¦  kultura

Bihar, urriak 20, ostegunarekin, David Bravo abokatuak deskarga ilegalen inguruko hitzaldia emango du EHUko Gipuzkoako kanpusean, Enpresa Eskolako Grado Aretoan (12.00etan). Bertan kanon digitalaz, deskargen aurkako borrokaz, Sinde legeaz eta komunikabideek informatzeko orduan jokatutako paperaz ere hitz egingo da.

Erref.: David Bravoren hitzaldia Donostiako EHUko Enpresa Eskolan (www.filmica.com)
# ¦ Komentatu

Eusko Ikaskuntzaren Hedatuz liburutegi digitalera Europeana bidez sar daiteke

© cc-by-sa  Euskomedia Fundazioa  ¦  2011-10-08 ¦ 08:55 ¦  kultura

Hedatuz liburutegi digitalera Europeanatik sar daiteke jada. Europeana, kontinente guztiko 1.500 erakunde ingururen hamabost mila objektu digital baino gehiago (liburuak, eskuizkribuak, bideoak, etab) dituen europar dokumentu base handia da. 7.500 artikulu baino gehiagorekin, europar liburutegi digital handiaren baitan, HEDATUZ euskal edukia duen biltokirik handiena da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Ahoa bete hots" jardunaldietan izena emateko epea zabalik

© cc-by-sa  Mintzola Fundazioa  ¦  2011-10-07 ¦ 13:15 ¦  kultura

Azaroaren 2an, 3an eta 4an Ahoa bete hots jardunaldiak izango dira, bigarren urtez, Mintzola ahozko fabrikaren Villabonako egoitzan. Jardunaldiak Mintzolak berak antolatu ditu, lau elkarteren laguntzaz: Euskal Herriko Bertsolazale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea. Ahozkoa eta idatzizkoa bereiztea dute helburu jardunaldiek.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Itsasturiak" erakusketa marinelgoaren lekuko

© cc-by-sa  Jakes LARRE | Euskal kultur erakundea  ¦  2011-09-26 ¦ 11:49 ¦  kultura

Euskal kultur erakundeak ekoiztu duen Itsasturiak erakusketa ibiltari berria Donibane Lohizunen ikusgai izango da urriaren 16a arte. Lapurdi hegoaldeko marinelen memoria zabaltzeko asmoarekin, itsas gizonen eta emazteen lekukotasun hunkigarriak oinarritzat hartuz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Per Denez, bretoieraren erraldoia, hil da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-05 ¦ 11:58 ¦  kultura

Uztail amaieran hil zen, 90 urte zituela Bretainiako letren eta hizkuntzaren borrokaren heroia, Per Denez. Berandu dakarkigu hona, nekrologiko honengatik jakin dugulako. Agian ez gaitu harrituko jakiteak ama hizkuntza frantsesa zuela, eta nerabezaroan ikasi zuela bretoiera...

Erref.: Per Denez, bretoieraren erraldoia, hil da (br.wikipedia.org)
# ¦ 3 erantzun

Debako hitzaldi zikloa, irailaren 8tik aurrera

© cc-by-sa  Debako Udaleko Euskara Batzordea  ¦  2011-09-02 ¦ 10:25 ¦  kultura

Debako Udaleko Euskara Batzordeak herriko agenteekin gogoeta egitea izan zuen xede joan den urtean antolatutako hitzaldi zikloarekin. Iazko jardunari jarraipena emanez, aurten ere, gizarte bizitzaren inguruko gaiak jorratu nahi ditugu, musikara ekarriz gogoeta horiek. Irailaren 8an, Ken Zazpi-ko Eñaut Elorrieta eta Mondragon Unibertsitateko Iñaki Urruzola. 16an, hainbat proiektutan ibilitako Josu Zabala; eta 23an Josu Larrinaga soziologoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Etika ta Askatasuna

© cc-by-sa  Roberto Manjon, hizkuntza-normalizazioko teknikaria  ¦  2011-08-20 ¦ 12:43 ¦  kultura

Barkamena behar ote dugu euskal matxinook? Noren barkamena? Errudunak ote gara? Mende askotako eztabaida da, kristauek errua ekarri ziguten geroztik. Haien jainko autoritarioak —botere tirano baten mozorroak— arau estuak eman zituen gainean zibilizazio hau eraikitzeko. Abade kristauek hautamen askea (“libre albedrío”) asmatu zuten, hots, erabakitzeko askatasuna, herritarrok errudun bihurtuta errazago kontrolatzeko: askatasunak bihurtzen zaitu bekatari.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eusko Jaurlaritzako Kulturklik salatu nahi dut

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-08-17 ¦ 09:51 ¦  kultura

Harpidetuta nago Eusko Jaurlaritzak sarean argitaratzen duen KULTURKLIK Kultur Agenda edo horretara. Berdin dio zu euskaraz harpidetuta egotea edo espainolez, zuk informazioa euskaraz eskatzea edo espainolez, AGENDA kudeatzen dutenek batere lotsarik gabe ematen dute produktu asko eta askoren berri eta propaganda soilik espainolez, hizkuntza inposaketa lotsagarrian.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Xabier Leteren omenezko kantaldiak Arantzazun eta Hondarribian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-31 ¦ 10:36 ¦  kultura

Datorren asteotan Xabier Lete gogoratzeko kantaldiak egingo dituzte Arantzazun eta Hondarribian: datorren larunbatean lehenengoa, eta hurrengo asteko ostegunean bigarrena; abuztuaren 6an eta 11an, hurrenez hurren. 2010eko abenduan hil zen Xabier Lete idazle, poeta eta kantari ezaguna.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bittor Kapanaga hil da

© cc-by-sa  Juan Martin Elexpuru  ¦  2011-07-15 ¦ 13:39 ¦  kultura

Atzo hil zen Gasteizko eritegi batean Bittor Kapanaga, Otxandioko filosofo handi bezain apala. 85 urte zituen. Zenbaitek jakingo du Gontzal Mendibilek famatu egin zuen Araban bagare, Gipuzkun bagera... kantuaren letrak Bittorrenak direla, eta Erro eta Gara (1978) liburua ere bai. Lan honek begiak zabaldu zizkion askori; euskararen izaerari eta iraganari begiratzeko beste modu bat erakutsi zuen. Baina argitaratutako gauzak baino askoz handiagoa da utzi digun herentzia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hub Gipuzkoa ekimena abian, elkartzea ostegunean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-12 ¦ 11:08 ¦  kultura

Hub proiektuak dira zenbait hiritan sortzen ari diren ekintzailetza eta sormenerako elkargune batzuk, dagoeneko 26 hiritan martxan jarri direnak. Donostian halako Hub bat sortzeko intentzioa dago, hiria baino esparru zabalagoarekin izatez: Hub Gipuzkoa. Lehen bilerak burutu dituzte, eta dokumenturen batzuk sortu ere bai wiki batean (nagusiki gaztelaniaz). Hurrengo bilera uztailaren 14an da, ostegunez, Le Bukowski tabernan, Donostian, goizeko 9.00etan hasita.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal emakumea XIX. mendeko irudigileen begietan

© cc-by-sa  Zumalakarregi Museoa  ¦  2011-07-07 ¦ 14:12 ¦  kultura

Zumalakarregi Museoak usadio eta ohitura desberdinen adierazpenak jaso nahi izan ditu irudi bilduma honetan, XIX. mendeko euskal gizartearen ikuspegi berezi bat eskainiz. Bilduma honetan, xix.mendeko emakumea eguneroko bizitzako alderdi desberdinetan ezagutzeko aukera ematen digute grabatuek. Hala nola, lanean, gatazka edota borrokan, merkatuetan, elizaren bidean edota festetan.

Erref.: Euskal emakumea XIX. mendeko irudigileen begietan (www.zumalakarregimuseoa.net)
# ¦ Komentatu

Ekintza xehetuak, aurrekontuekin, Donostia 2016 egitarauan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-29 ¦ 13:00 ¦  kultura

Donostia 2016 hautagaitzak aurkeztutako egitasmotik, laburpena egin dugu. Elkarbizitzarako Kultura izeneko programa bat osatu dute 2016rako, 62 ekintzarekin, eta haien zerrenda, azalpen orokorra eta aurrekontua ekarri dugu hona.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburu

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-28 ¦ 17:23 ¦  kultura

Prozesu luze baten ondoren, Donostiak lortu du Europako Kultur Hiriburu izatea 2016an. Saiakera gogorra egin du Donostiak eta azken faseraino iritsi ondoren, eta lortu ere lortu du.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Gure egiak

© cc-by-sa  Roberto Manjon  ¦  2011-06-27 ¦ 08:20 ¦  kultura

“Ez dago egitaterik, interpretazioak baizik, eta hau ere interpretazio bat da” (F.Nietzsche). Jainkoa hil denetik, mundutik kanpo ez dago ezer, ez begirale pribilegiaturik, ez mundu objektiborik. Wittgeinsteinek zioenez (Tractatus), mundua nire mundua da; nire lengoaiaren mugak nire munduaren mugak dira; hortik kanpo ez dut ezer ulertzen, eta ez naute ulertzen; hortik kanpokoa metafisika da.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»