Sustatu.com > bestelakoak

Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, da goizean Santutxun hil duten gizona

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-14 ¦ 17:04 ¦  bestelakoak

Ero batek labainarekin Bilboko Santutxuko auzoan jendeari eraso egin dio gaur goizean. Taberna batean bularrean sastakatu duen 65 urteko gizona hil egin du, eta beste sei pertsona zaurituak daude, hiru oso larri. Hildakoa Kepa Mallea da, Santutxuko Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, duela gutxi erretiratutako gizona.

Erref.: Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, da goizean Santutxun hil duten gizona (berria.info)
# ¦ 4 erantzun

Publizitatea

Norvegiako hilketen egilearen Interneteko mezua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-24 ¦ 19:26 ¦  bestelakoak

Eguneraketa, igandea: ETAri eta PSE-EEri eta burujabetasun mugimenduei erreferentzian egiten dien manifestu bat ere jarri zuen Interneten Breivikek.

Norvegiako atzoko atentatu bikoitzak pertsona bakar baten ekintza dirudi, Anders Behring Breivik-ek (32 urte) aste honetan bertan ireki zuen Twitterreko bere profila, eta mezu hau utzi zuen bertan:

Sinesmena duen pertsona batek, interesak dituzten 100.000 lagunek adina indar du.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

"Gizon batek kosk egin zion txakur bati Ordizian"

© cc-by-sa  OrdiziakoAhotsa.net  ¦  2011-06-14 ¦ 17:03 ¦  bestelakoak

Ezaguna da kazetaritzako ikasleen artean esaldi hura esaten duena ez dela notizia txakurrak pertsona bati kosk egitea, bai ordea, pertsonak txakurrari egitea. Eta hain zuzen ere, notizia da zail delako halakorik gertatzea. Antzeko zerbait gertatzen da honako notizia honekin "Ertzain bat jotzeagatik urte erdiko espetxe zigorra ezarri diote herritar bati".

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskararen erabilera Interneten, Eusko Jaurlaritzaren txostenaren arabera

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-14 ¦ 09:44 ¦  bestelakoak

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak euskararen 10 urteko bilakaeraren datuak jasotzen dituen txosten bat aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. EITBren albistearen arabera, datu baikorrak eman zituen teknologiaren alorrean. Adibidez, 10 urtetan bikoiztu egin da euskaraz nabigatzen dutenen kopurua bikoiztu egin dela 100.000tik 200.000ra. Txosteneko grafikoari begiratuta, ikusten da baietz, baina era berean, are gehiago hazi da gaztelaniaren erabilera Interneten, begiz jota, 400.000 erabiltzailetik milioi batera.


Argazkiak.org | Internet, euskaldunen bilakaera © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Bokazioak lantzen: nola egin erakargarri ikasleentzat zientzia eta teknologia, mintegia

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-06-11 ¦ 22:47 ¦  bestelakoak

Ekainaren 27an eta 28an, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zientzia- eta teknologia-arloko irakasleei zuzendutako mintegia egingo du Elhuyar Fundazioak , GARATU Programaren barruan. Izen-ematea doakoa da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jaio da XEREDAZAREN ARTXIBOA!!!!!!!!!!

© cc-by-sa  Xerezade  ¦  2011-06-11 ¦ 16:51 ¦  bestelakoak

Ez esan ez daukazula astirik irakurtzeko, begiak nekatuta dituzula ordenagailuan hainbeste ibiltzeaz, edo presbiziak ez duelako inor barkatzen... Orain ez daukazu aitzakiarik! Xerezadek irakurriko dizkizu belarrira munduko istoriorik onenak, eta denak ere euskaraz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Telefono mugikorren erabilera kafearen eta talko hautsen maila berean dago lotuta minbizi-arriskuarekin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-02 ¦ 14:07 ¦  bestelakoak

Munduko Osasun Erakundearen Minbizi Ikerketaren Nazioarteko Agentziak telefono mugikorraren ustezko arriskuak hedabide guztietara eraman zituen asteazkenean. 2B mailan jarri zuten eremu elektromagnetikoaren arriskua: talko hautsaren, kafearen edo inplante kirurgiko polimeriko eta metaliko batzuen maila berean. maila berean

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Espainiako Gobernuak espetxe berria egin nahi du Leioan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-31 ¦ 13:37 ¦  bestelakoak

idazteko

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nola kalkulatzen dute futbol jokalari batek zenbat km egiten dituen partida batean?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-31 ¦ 13:34 ¦  bestelakoak

IDAZTEKONola kalkulatzen dute Xavi dela, beti, partiduetan km gehien egiten dituen jokalaria?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ertzaintza: "Atxilotuak afrikarrak dira, halako delituetan ohikoa den bezala"

Unai  ¦  2011-02-21 ¦ 13:19 ¦  bestelakoak

Ertzaintzaren ohar ofizial bat irakurri dut eta harrituta geratu naiz esaten dituen gauza batzuekin. Batetik gaizkileen jatorria aipatzen du "bi gizonezko afrikar atxilotu dituzte gaur". Eta bestetik, albistearen amaieran: "24 eta 29 urteko atxilotuak afrikarrak dira, halako delituetan ohikoa den bezala". Ez ditut ohar gehiago irakurri, beraz ez dakit normalean horrelako datuak ematen dituzten.

Erref.: Ertzaintza: "Atxilotuak afrikarrak dira, halako delituetan ohikoa den bezala" (datos.interior.euskadi.net)
# ¦ 4 erantzun

"Tristea da, baina espetxean zerbait lortzeko gose greba bat egin behar duzu"

© cc-by-sa  Apurtu.org  ¦  2010-11-30 ¦ 16:26 ¦  aldarrikapenak

Edurne Kanpionek, Mikel Almandoz Atarrabiako euskal preso politikoaren bikoteak Tarasconen duten egoera salatu du. Mikel Almandoz eta Jon Gonzalez-ek 14 egun bete dute gose greban komunikazio eskubidea aldarrikatuz. Datorren larunbataen Euskal Herritik iritsiko zaie elkartasuna antolatu den martxa baten bidez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Lehendakariaren Txinako bidaia zenbat kostatu zen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-11-24 ¦ 08:29 ¦  bestelakoak

Patxi Lopez lehendakariak, talde handi batez lagunduta, bidaia egin zuen Txinara irail amaieran. Haren gastuei buruz galdetu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean, eta erantzuna jaso ere bai. Guztira, ia milioi bat euro.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Patxi Lopez lehendakariaren beste Twiterrelkarrizketa bat: ea euskarazko galderak iristen zaizkion

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-10-25 ¦ 07:58 ¦  bestelakoak

Bihar asteartea, urriak 26, 18:00etatik 18:30etara, Patxi Lopez EAEko lehendakariak herritarren galderei erantzungo die berriz ere, Twitterelkarrizketa batean, eta Irekia informazio zerbitzuaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Galderak egiteko txanda zabalik dago jada, eta Twitter bidez #patxilopez berba gakoa edo hashtaga eginez bidal daitezke. Formulatzen diren galderak hemen ikusi ahal izango dira:

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Txileko meatzarien erreskatea Coveritlive bidez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-10-13 ¦ 08:35 ¦  bestelakoak

Zenbait hedabide eta ekimen ari dira jarraitzen gaur goizaldean hasitako Txileko meatzarien irteera, Coveritlive erabiliz, Sustatun komentatu eta erabili izan dugun tresna bat. Hemengo honetan jendearen iruzkinekin, baina behean estekaturikoan partaidetzarik gabe, nahiz eta irudi eta informazio gehigarriak dauden.

Erref.: Txileko meatzarien erreskatea Coveritlive bidez (www.elmorrocotudo.cl)
# ¦ Komentatu

Eugenio Mujikaren ordez, Iñaki Uribe izendatuko dute HABEko zuzendari

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-10-05 ¦ 11:02 ¦  bestelakoak

Egunkari batek gaur argitaratu duenez, Eugenio Mujika ordezkatu egingo dute HABEren zuzendaritzan. Albiste berak dio Eusko Jaurlaritzako gaurko kontseilu bileran gauzatuko dela ordezkapena, eta zuzendari berria Iñaki Uribe Burgoa itzultzailea izango da, PSE-EEko zinegotzia Villabonan. Ez da aurten Hizkuntza Politikako Sailburuordetzan gertatutako azken aldaketa...

Erref.: Eugenio Mujikaren ordez, Iñaki Uribe izendatuko dute HABEko zuzendari (www.elcorreo.com)
# ¦ 2 erantzun

Garabiekin igo duten Hego Koreako untzia torpedoak jota hondoratu zela diote

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-04-25 ¦ 09:36 ¦  bestelakoak

Joan den martxoaren 26an Hego Koreako itsasarmadaren untzi bat Cheonan delakoa, hondoratu egin zen Ipar Koreatik gertu. Bi zatitan joan zen urpera, baina brankako erdia, garabi erraldoiekin igotzea lortu zuten atzo. Untzia gertutik ikusita Hego Koreako agintariek jakinarazi dute uste dutela torpedo batek jota hondoratu zela untzia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Moskuko metroan bi leherketa eta dozenaka hildako

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-03-29 ¦ 07:59 ¦  bestelakoak

Moskuko metroan gaur goizean izandako bi leherketatan 40 lagun baino gehiago hil direla uste dute. Laneguna hastearekin batera, Lubianka geltoki zentralean izan da lehen leherketa. Bigarrena 40 minutu beranduago gertatu da, Park Kulturi geltokian, nonbait geltoki Lubiankarekin lotzen duen tren lerro berean.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

UEUko Informatika eta Teknologia Berrien inguruko ikastaroak hasteko prest

© cc-by-sa  UEU (Udako Euskal Unibertsitatea)  ¦  2010-03-26 ¦ 08:52 ¦  bestelakoak

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Informatika eta Teknologia Berriak ataleko bi ikastaro interesgarri aurkeztu ditu udaberriko eskaintzan eta oraindik izena emateko aukera dago. Bat "Ordenagailua eta Internet euskaraz eta bestea Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kamerariak traban Ruper Ordorikaren kontzertuan

© cc-by-sa  ibon  ¦  2010-03-08 ¦ 08:33 ¦  bestelakoak

Mezu hari hau beste kate luze honen amaieran sortu zen, baina hona ekarri dugu lehen mezua, eta hark eragindako erantzunak, berezko mamia izan dezakeelakoan. "Oso emanaldi txukuna Ruperrek eta Mugalariek atzo Bilboko kafe antzokian egindakoa", hasten zen Ibonen mezua. Baina... "Argazkilarien errespetu falta. Momentu askotan lau (lau!!!!!) argazkilari (tira, baten bat argazkilari ez, kamara edo zela uste dut) tranpaldoan, musikari beste, lau martziano eszenatokian. Lotsagarria (...)". Larunbat goizean idatzia da originala, hortaz, "atzokoa" ostiralekoa da; atzo, igandez, beste kontzertu bat eman zuen Ruper Ordorikak Luhuson.

Guztia irakurri ¦ 10 erantzun

Hiriak, hiritartasuna eta Internet: datuak askatzearen beharra

© cc-by-sa  Dani Reguera - Tagzania  ¦  2010-02-24 ¦ 09:23 ¦  bestelakoak

Hiriak, hiritartasuna eta Internet lelopeko jardunaldietan, 60 lagun inguru bildu ginen joan den larunbatean Bilboko Deustoko Unibertsitateko ESIDE aretoan, hiru orduz softwareaz eta herritarren parte-hartzeaz mintzatu ginen, eta jorratutako gaien artean hainbat proposamen eta arazo planteatu genituen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»