Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hondarribian lur-hartzea

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-12-07 ¦ 08:41 ¦ garraiobideak

Piloto kabinatik ateratako irudiak, Hondarribian nola lur hartzen den ikusteko.

Publizitatea

URLA:http://vimeo.com/19757236

Erantzunak

#1. Re: Hondarribian lur-hartzea

Tarratian ¦ 2011-12-07 ¦ 10:40

Ez dirudi ba hor 300 metro falta zaionik pistari! Aitzitik, 500 m sobran dituela esango luke edozeinek!

#2. Re: Hondarribian lur-hartzea

Aurrekoari ¦ 2011-12-07 ¦ 11:23

Ez dakigu zein hegazkin mota den.

#3. Re: Hondarribian lur-hartzea

Josseba ¦ 2011-12-08 ¦ 14:00


Dokumentu polita izango zen, Hondarribian garai batean egon zen aireportua gogoratzeko.

Hasi gaitezen desazkundea praktikan jartzen: Hondarribiako aireportua soberan dago Euskal Herrian!

#4. Re: Hondarribian lur-hartzea

Karlott & Katherino ¦ 2011-12-10 ¦ 10:44

Aurrekoari: ene ustez, argi asko dago hegazkin txiki-txikia dela, Jaizkibelen gainetik pasatzean hartu zuen altuera, birak eta planeatze aldaketak nola egin dituen ikusita. Bide komertzialetik, gainera, ez da etorri.
(ETAren gerra-hegazkin sovietiko urperagarria ere izan zitekeen, jakina!)
Edorta: zail-zaila, batez ere aire-korronteengatik, itsas gaineko tenperaturatik lehor gainekora gradu askoko desmaila izaten baita maiz. Hondarribitik irtetean ez da harritzekoa "eskailaratik" igotzeko sentsazioa izatea, horretara ohitua ez dagoen bidaiariak, batik bat.

#5. Re: Hondarribian lur-hartzea

ManfredVonRichtofen ¦ 2011-12-11 ¦ 20:26

Hegazkina Madriletik datorren Iberiako Airbus 319 bat da. A320 ezagunaren berdin berdina baina zerbait motzagoa. Aireportu honetan zaila da hau baino handiagoak lur hartu ahal izatea. Bestalde, kabinan zenbaki bat entzutean, oinetan (3,3 oin metro bat) lurrarekiko altuera adierazi nahi du, ez pistarekiko distantzia. Gora hegazkinak!

#6. Re: Hondarribian lur-hartzea

Alaitz ¦ 2011-12-12 ¦ 12:46

Ederra iruditu zait! arazoa baino Hondarribiako aireportuak bere alde erabili beharko luke, arriskua maite dutenentzako opor leku moduan, edota hegazkinean ibiltzeari beldurra diotenentzat, beldurra gainditze aldera txoke terapia moduan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Albiste gehiago

 

 Nabigatu euskaraz