Sustatu.com > argazkia

Ze herri kaxko da hau?

© cc-by-sa  GureGipuzkoa.net lantaldea  ¦  2011-12-19 ¦ 15:36 ¦  argazkia

GureGipuzkoa.net atariko Indalecio Ojanguren bildumako argazki baten inguruan erabiltzaile batek oharra bidali digu: Zeberio dela aipatzen da bainan ez omen da horrela ta berak ere ez omen daki zein herri den.

Iglesia.
GureGipuzkoa.net | Iglesia. © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Publizitatea

Sagardo Asteko argazki lehiaketako sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa

© cc-by-sa  Kizkitza Ugarteburu  ¦  2011-11-25 ¦ 14:34 ¦  argazkia

Igartubeiti Baserri Museoak, baserriaren arkitektura eta eguneroko bizimodua ezagutzeko guneak, IV. Argazki Lehiaketa antolatu du 2011ko Sagardo Asteko ekitaldien barne, Argazki eta Ikatza Argazkilari elkarteen lankidetzarekin.
Azaroak 26, larunbatean, eguerdiko 12:00etan banatuko dira sariak eta erakusketaren inaugurazioa burutuko da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-04 ¦ 12:54 ¦  argazkia

Eguneraketa: 15.00: agertu da!

Galdutako argazki kamera bat agertu zen Kilometroak egunean Azpeitiko Ikasberri ikastolako gunean. Barruan, besteak beste, argazki hau. Jabea ezagutzen? Ba hemen argibideak kontaktuan jartzeko.

Erref.: Ezagutzen dituzue ama-alaba hauek? ba kamera galdu zuten Kilometroetan (twitter.com)
# ¦ 3 erantzun

Argazkigintza dokumentala ikastaroa Eibarren UEUrekin

© cc-by-sa  UEU  ¦  2011-10-12 ¦ 12:46 ¦  argazkia

Udaberrian eskainitako ikastaroak balorazio ezin hobeak jaso zituen ikasleen aldetik eta horrek bultzatu gaitu ikastaroa berriro ere eskaintzera. Aurrekoan bezala, oraingoan ere, Jesus Mari Arruabarrena izango da irakaslea. Hona hemen egile honen argazkietariko bat Gertukoak liburuan argitaratutakoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Pinterest, irudi interesgarriak gorde eta partekatzeko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-07 ¦ 10:53 ¦  argazkia

Erreferentzia bisualak (irudiak, bideoak) gordetzeko eta partekatzeko leku bat da Pinterest. Ez zure argazki edo bideoak, baizik eta hortik aurkitzen ahal dituzun irudiak.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Lastertasun handiko argazki harrigarriak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-24 ¦ 10:57 ¦  argazkia

Garai batean Alan Sailer “argazkilari iluna” zen, berak aitortu duen bezala, baina Flickr-en erakusten dituen lanek izen gero eta handiagoa irabazi diote. Argazki sorta honek, High Speed, harri eta zur utzi ditu argazkizaleak. Bertako argazkiak egiteko, egileak lastertasun handiko flasha erabili du, etxean egina.

Eggs Eggs'gain

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nafarroari buruzko bideo bat

© cc-by-sa  Kuko Aramendia  ¦  2011-08-15 ¦ 08:23 ¦  argazkia

Argazki hutsekin egindako bideo bat bidaltzen dizuet. Nafarroako argazkiak jaso ditut honetan, ukitu ozpin batekin. Nitin Sawhney eta Natiren Days of fire kantarekin egindako argazki konposaketa duzue honakoa.

Erref.: Nafarroari buruzko bideo bat (www.youtube.com)
# ¦ Komentatu

Animalia gizatiartuak, Mikel Uribetxeberriaren argazkiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-07 ¦ 08:32 ¦  argazkia

Mikel Uribetxeberria urrestildarrak Animalia izeneko erakusketa du Kur Galerian, Donostian, egun hauetan (uztailaren 27a arte). Basapiztiak ingurune gizatiarretan sartuta, paradoxikoki. Muntaia dirak, noski, baina teknikoki oso landuak.

Erref.: Animalia gizatiartuak, Mikel Uribetxeberriaren argazkiak (www.uztarria.com)
# ¦ Komentatu

Munduko argazkirik handiena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-31 ¦ 15:12 ¦  argazkia

The Great Picture dauka izena eta 33 metroko argazki bat da: Munduko handiena. Kamera estenopeika panoramiko bat erabili zuten horretarako, eta kameraren neurriak ere ez ziren makalak: 13,7 x 48,7 x 24,3 metro. Kalifornian egin zuten eta errebelatzeko 2.300 litro likido erabili behar izan zituzten.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Marshall Astor

Erref.: Munduko argazkirik handiena (www.legacyphotoproject.com)
# ¦ 2 erantzun

Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du

© cc-by-sa  Geogarapen  ¦  2011-05-28 ¦ 13:07 ¦  argazkia

Europar Geoparkeen Astearen baitan, Zumaia, Deba eta Mutrikuk osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua lurralde honen eta bertako balore naturalen -bereziki geologikoen- eta kulturalen ezagutzan sakontzea da. Geoparkeak UPV-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen laguntza du ekimen honetan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zuen Udalean argazki bildumarik baduzue?

© cc-by-sa  GFAko Kultura eta Euskara Departamentua.  ¦  2011-05-20 ¦ 09:43 ¦  argazkia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak Euskomediarekin duen hitzarmenaren bitartez, 2010. urtean Gipuzkoako hainbat Udalen argazki bildumak digitalizatu eta katalogatzeko lanak egin genituen. Hala nola, Beasain , Hondarribia , "Oñati":http://www.guregipuzkoa.net/gg/onatikoudala , Urnieta , Zaldibia eta Zestoako Udalen argazki funtsak GureGipuzkoan herritarren esku jarri ziren.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Oiartzungo III. argazki lehiaketa

© cc-by-sa  Oiartzungo Gazteria eta Kirola Saila  ¦  2011-05-08 ¦ 12:10 ¦  argazkia

Aurtengo Oiartzungo III. argazki lehiaketa, gipuzkoako gazteria guztira zabaltzen da. Internet bidezko argazki lehiaketa honetan, 2.600€ banatuko dira saritan eta maiatz guztian zehar aukera duzue parte-hartzeko.


Iazko lehiaketako sarituetako bat, 3. saria nerabeen kategorian, surflarien bilera, Udane Arbelaitzena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

LoremPixum: irudiak nahierara maketak egin ahal izateko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-20 ¦ 10:06 ¦  argazkia

Inprimategiko eta webguneetako aprobetan erabiltzen den testu faltsua da Lorem Ipsum ezaguna, baina gaur egunean, sarean, beste elementu batzuk ere behar izaten dira webgune baten maketaren baliagarritasuna testeatzeko: irudiak. Eta hori konpontzera dator, "LoremPîxum.":http://lorempixum.com/ Aukeratu tamaina, gaia, kolore ala zuribeltza eta da! Horra Sustatuko bloke honetako 580 pixeletara egokitzen den bat, janaria eskaturik gai gisa.

Erref.: LoremPixum: irudiak nahierara maketak egin ahal izateko (lorempixum.com)
# ¦ Komentatu

David Elguearen argazkiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-18 ¦ 12:35 ¦  argazkia

Klikatu iruditxoan: baserri zahar bat zutik tsunamiaren hondakinez inguratua? Ez, David Elgearen argazki bat da, baina espreski maketak eraikitzen ditu gero haiei argazkiak egiteko. Zaila da aditua ez den begiarentzat hauek eta tilt-shift efektuarekin egiten direnak desberdintzea, egiazki. Erakusketa Donostiako Arteztu galerian ikusgai hilabete honetan.

Erref.: David Elguearen argazkiak (www.arteztu.com)
# ¦ Komentatu

Zaila dago gero Markel Olano argazkietan agertzea

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-10 ¦ 10:53 ¦  argazkia

Gauzak inauguratzeko garaia da, eta argazkietan irteteko, hauteskundeetara begira. PSE eta EAJ, honetan lehia berezian dabiltzala ematen du. Zuzeun agertu zen kasu bat herenegun (Odon Elorza sozialista vs Markel Olano jeltzalea), eta beste bat dokumentatuko dugu gaur hemen Sustatun: Donostiako metroaz informatzeko Eusko Jaurlaritzaren propagandan ez da Markel Olano agertzen. Edo bai, agian agertzen da, ondo fijatuz gero...


Argazkiak.org | Delako "metroaren" inaugurazioa. © cc-by-sa: bikotealaia

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Argazkilaritzari buruzko ikastaroa UEUn Jesus Mari Arruabarrenarekin

© cc-by-sa  UEU  ¦  2011-02-25 ¦ 08:58 ¦  argazkia

UEUk "Argazkilaritza dokumentala" ikastaroa antolatu du Eibarko Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintzaren barnean. Irakaslea Jesus Mari Arruabarrena argazkilaria izango da. Hona, egile honen argazki bat, Gertukoak liburukoa:

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Reutersen 2010eko argazki onenen artean, Santurtzin egindako bat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-12-02 ¦ 09:57 ¦  argazkia

Reuters albiste agentziak 2010. urteko 55 argazki onenak aukeratu ditu. Agentziako argazkilariek harrapatutako une esanguratsuen bilduma bat da, eta bat Vincent West argazkilariak Santurtzin ateratakoa da. Apirilean, Eyjafjallajokull sumendiak aire bidaiak eten zituenean Erresuma Batura itzuli nahian nola pilatu ziren bidaiariak garraiobide posibleen bila, eta Pride of Bilbao ferrya izan zen ihesbide horietako bat.

Erref.: Reutersen 2010eko argazki onenen artean, Santurtzin egindako bat (blogs.reuters.com)
# ¦ Komentatu

Made in Making Txotx

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-09-29 ¦ 08:25 ¦  argazkia

Igotz Ziarreta argazkilaria irudi-sorta bikoitza ari da prestatzen Bartzelonako Euskal Etxearen kanpaina batzuetarako. Irudi batzuk izendatu ditu Making Txotx, eta beste batzuk Made In Basque Country, Barcelona, Catalonia. Kostunbrismoa eta modernitatea, gehienetan fondo ilun samarretan.


© Igotz Ziarreta (baimenarekin)

Erref.: Made in Making Txotx (www.flickr.com)
# ¦ Komentatu

Getxophoto 2010

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-08-28 ¦ 09:13 ¦  argazkia

Getxophoto 2010 Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia irailaren 2an hasiko da Martin Parr argazkilari ingelesaren partaidetzarekin.

Getxophotok herritarrei begirada desberdinak hurbildu nahi dizkio eta ez soilik argazkiak kokatu arte lana gisa behatuak izateko, emozioak sortu nahi ditu beraien inguruan: konplizitatea, zalantzak, imajina eta jendearen arteko lotura, auzotarrak eta bisitariak.

Erref.: Getxophoto 2010 (getxophoto.com)
# ¦ Erantzun bat

GureGipuzkoaren 0.2.6 bertsioa kalean jada

© cc-by-sa  GFAko Kultura eta Euskara Departamentua  ¦  2010-08-12 ¦ 09:45 ¦  argazkia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen duen GureGipuzkoa.net zerbitzuaren 0.2.6 bertsioa jada eskuragarri dugu. Bertsio berriak makina bat hobekuntza dakartza.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»