Sustatu.com > masai-ikastaroa

Gure desio zinbetetako tzoenekin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-21 ¦ 10:26 ¦  masai-ikastaroa

Hara zer opa digun Gurutze Goriak:

Gure desio zinbetetako tzoenekin, datozen egun hauek ongizatez urte oparo baten hasiera izan daitezen.

Erref.: Gure desio zinbetetako tzoenekin (twitter.com)
# ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Euskaraz baino ortografia oker gehiago pairatzen omen dira gaztelaniaz, elebitasunaren erruz

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-23 ¦ 10:22 ¦  masai-ikastaroa

Diario Vascok gaur dakarren artikulu batean, gaztelaniazko ortografia okerraren gaitza tratatu dute. Bi kontu omen dira kulpanteak, batetik Internet eta mugikorrak, eta bestetik, elebitasuna. Euskara, alegia.

«Estamos en una enseñanza bilingüe, lo que se nota en la ortografía porque se producen interferencias entre el euskera y el castellano, sobre todo en las bes, las ges y la ka», señala Jesús Grisaleña. Estas interferencias afectan sobre todo al castellano, que es donde se detectan más errores.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Erdibanak prezio onean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-07 ¦ 09:21 ¦  masai-ikastaroa

Badirudi arropa saltzen duten frankiziek sarri aurkitzen dituztela intxixuak beren oharrak euskaratu behar dituztenean. Medias / Erdibanak hau H&M katearen Donostiako erakusleiho batean ikusitakoa da. Aurretik, Pull & Bear eta Zara dendetan ere ikusi ditugu antzekoak.

Erref.: Erdibanak prezio onean (twitpic.com)
# ¦ 3 erantzun

San Sebastiako Udalak sustatuko lana

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-18 ¦ 12:31 ¦  masai-ikastaroa

Jose Inazio Lopez de Luzuriagak Mihiluzera bidalitako argazkia da honakoa: Espainiako Gobernuak finantzatutako lan bat, Donostiako Udalak sustatutakoa: Urumea ibaia bazterreko pasealekua baz-terbidearen eta Kristinaeneako zurrunbiaren artean ingurumen idetik egokitzea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Osakidetzaren webgune berriak euskaldunak iraintzen ditu

© cc-by-sa  Unai  ¦  2011-04-05 ¦ 09:33 ¦  masai-ikastaroa

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo aurkeztu zuen Osakidetzaren webgune berria. Euskarazko atala iraingarria da euskaraz irakurtzen dakien edonorentzat, lehen orrian bertan bost akats nabarmen topatu baitaitezke. Suposatzen da orri hori ez duela euskaldun normal batek testeatu, Eusko Jaurlaritzari bost axola zaio edukiak euskaraz ondo dauden ala ez. Osakidetza erantzuten zaitu, informativoak, gaztelerazko zatiak... Iraingarria. Oraindik ere entzun beharko dugu Osakidetzak "mediku onak behar ditu, ez euskaldunak" eta "euskarak diskriminatu egiten du" bezalako perlak.


Argazkiak.org | Osakidetza berria © cc-by-sa: herri.admin

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Auto-mendateak Llodion

© cc-by-sa  eli  ¦  2011-03-08 ¦ 08:15 ¦  masai-ikastaroa


Argazkiak.org | eitb.com © cc-by-sa: elilaztan

Ez dakit eitb.com guneko trafikoaren berriak gizaki batek edo robot batek idazten dituen, baina nabarmen uzten du A ereduan programatu zutela.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Gipuzkoa aurrera, euskara atzera

© cc-by-sa  Mikel  ¦  2011-03-02 ¦ 09:35 ¦  masai-ikastaroa

Gipuzkoa Aurrera lelopean agertzen da Gipuzkoako Foru Alundia herritarren aurrean baina euskararen kasuan zenbait traba dituela dirudi. Gaurkoan energia fotovoltaikoa sustatzeko proiektu bat plazaratu du besteak beste webgune baten bitartez. Bertan honelako perlak topa daitezke, "(pdf hau albokoa bidaltzea) edo:

Dokumentu hau berriz beteko dute, gordeta, ‘Gipuzkoafv’i bat bi forma hauek eta sinatu bidalia.

Erref.: Gipuzkoa aurrera, euskara atzera (gipuzkoafv.net)
# ¦ 8 erantzun

Jaurlaritzakoek "Execuzio" idatzi dute kartel batean Ikaztegietan

© cc-by-sa  Tolosaldeko Euskararen Semaforoa  ¦  2011-02-20 ¦ 17:49 ¦  masai-ikastaroa

Beste kartel akastun bat euskaraz! Zenbat dira dagoeneko? Oraingo honetan, Ikaztegietatik bidali digute "perlatxoa".

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Azkuna, kaltegarri?

© cc-by-sa  Eñaut  ¦  2011-02-01 ¦ 15:25 ¦  masai-ikastaroa

Bilboko Udalak bere webgunea birdiseinatu du (diseinu aldetik dudan iritzi txarra beste baterako utziko dut), eta egileek antza ez dute Iñaki Azkuna gustoko. Kaltegarri delakoan edo? Alkaltea abisatzen digu bere atalera sartzeko laukiak...

Erref.: Azkuna, kaltegarri? (www.bilbao.net)
# ¦ 2 erantzun

Arabiar Emirerri eta Qatarreko Lehendakaria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-01-25 ¦ 12:22 ¦  masai-ikastaroa

Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean Arabiar Emirerri eta Qatarreko Lehendakariaren bidaiaren laburpena argitaratu dute, albistearen tituluaren arabera. Titulu hori eman diote Patxi Lopez Lehendakariari? Ez: Lehendakariak Arabiar Emirerrira eta Qatarrera egindako bidaiaren laburpena da.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Ze demontre! Eibarrientzako komunak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-01-16 ¦ 16:42 ¦  masai-ikastaroa

Elbarrientzako komuna behar zuen izatez, baina hor eibarrientzako komun berezia utzi dute. Eibartarrentzako espezial gordetako komuna, nonbait.

Erref.: Ze demontre! Eibarrientzako komunak (zedemontre.blogspot.com)
# ¦ Komentatu

8 urtetik beherakoentzako sarrera / Acceso a niños mayores de 8 años

© cc-by-sa  Aizbea Renteria Layuno, gurasoa  ¦  2011-01-03 ¦ 12:47 ¦  masai-ikastaroa

Herenegun BECek dagoen umeentzako gabonetako parkera joan ginen, PINera. Bertan geziak jaurtitzeko txokora heldu ginen eta 7 urteko semeak jaurti nahi zuela esan zidan. Nik, kartela begiratu eta ezetz esan nion, 8 urte behar zirela. Egia esan ez nuen testua irakurri, zenbakiari baino ez nion erreparatu.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a)

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-12-02 ¦ 15:45 ¦  masai-ikastaroa

Bihar euskararen nazioarteko eguna da. Eta Eusko Jaurlaritzak Patxi Lopez lehendakariaren adierazpen instituzionala iragarri du, Irekia atariaren bidez. Euskeraren Nazioarteko Eguna. Adierazpen Instituzional. Bost hitz ditu iragarpen ofizialaren izenburuak, eta okerrak bi dira bakarrik. Hizkuntzaren izena euskara da euskara batuan, eta beste okerra.... AAAAAAAAA!

Erref.: Bost hitzetan, bi oker; ondo prestatu du Jaurlaritzak biharko adierazpen instituzional(a) (www.irekia.euskadi.net)
# ¦ 7 erantzun

Kontuz "izurbibe"ekin, beibe

© cc-by-sa  Iñaki Olano  ¦  2010-10-31 ¦ 10:20 ¦  masai-ikastaroa

Donostiako taberna batetik. No comment, irri bat mesedez eta kritikarik ez, jendea gero desanimatu egiten dugu eta -gainera taberna horretan ditxosozko "onarpen eskubidea" gure kontra erabiltzerik ez nuke nahi, oso gustura joaten gara- baina bai, hain tikimikiak bagara euskara mohikano eder horretan idazteko irriki bizia zapuzten diegu...


Argazkiak.org | Kontuz izurbibearekin, beibe © cc-by-sa: axiomaxio

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Erreklamazioa-horriak eskudagarri, hegazkintza arrunta sarbideas irakurriz gero

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-10-21 ¦ 10:42 ¦  masai-ikastaroa

Espainiako enpresa handienetariko batzuk, Hego Euskal Herrian lanean ari direnean, akordatzen dira batzuetan euskaratu behar dutela seinaletika. Baina beti ez dute asmatzen. Irakurleek bidali dizkigute Masai atal honetera Donostiako Telepizza saltoki batean eta Hondarribiko aireportuan (Aena enpresaren ardurapekoa) ikusitakoak.


Argazkiak.org | Hondarribiko aireportuan © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Novel sari barik geratu zen Ortiga ezta?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-10-07 ¦ 15:52 ¦  masai-ikastaroa

Masai ikastaro honetan, euskararekin egindako desastreak nabarmendu ohi ditugu. Auzokoei begiratzea ere ondo dator tarteka, eta hiru adibide ekarri ditugu gaur hona. Adibidez, Mario Vargas Llosa idazle peruarrak saria jaso du gaur, eta honela jakinarazi du El Pais egunkariak bere webgunean:

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Euskarara automatikoki itzulitako spam sofistikatua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-09-21 ¦ 07:21 ¦  masai-ikastaroa

Atzo, Unai Fernandez de Betoñok Google Translate euskarazko Wikipedian nola erabili izan duten aurkeztu zigun. Spam egiteko zeharkako modu bat alegia. Baina spamatzaileak are modu sofistikatuagoan ari dira G Translate euskaraz erabiltzen spam egiteko. Argia.com webgunean adibide bikaina azaldu da, etxegintzarekin lotutako spam-arekin.


Argazkiak.org | Spam automatikoa © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Giza sozialak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-09-14 ¦ 11:44 ¦  masai-ikastaroa

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra bihartik ostiralera izango da (irailak 15-17), Bilbon. Goiburu hau du biltzarrak: Herritarrak eta eskubide sozialak: geroko hizketa. Bertsio zuzendua da hori, ze igandean prentsan (adibidez Berrian) ikusitako iragarkietan, edo promoziorako Irekiak jarri dituen bideoetan, Herritarrak eta Giza Sozialak da lema hori.

Erref.: Giza sozialak (www.irekia.euskadi.net)
# ¦ 2 erantzun

Lanpostu honetan "jakitea beharrezkoa XIngelesa da" eta "Jakin XEuskaraz behar da"

© cc-by-sa  Langabezia  ¦  2010-09-06 ¦ 11:02 ¦  masai-ikastaroa

Infojobs-en euskara eta euskera-rekin bilaketa bat egin lan eskaintza asko agertzen dira, gehienak teleoperadore izateko Madrilen. Gasteizen lan egiteko bat aurkitu nuen, baina. Dirudienez lan eskaintza idazteko euskara ez zen beharrezkoa.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

"Guztia" ez da sartzen

© cc-by-sa  Elena Laka  ¦  2010-09-04 ¦ 10:33 ¦  masai-ikastaroa

Zuretzat garrantzitsua den guztia ez da sartzen La Caixa-n. Bakarrik sartzen da guzt, ia guztia.


Argazkiak.org | Guztiarentzako lekurik ez © cc-by-sa: elena laka

Erref.: "Guztia" ez da sartzen (www.argazkiak.org)
# ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com