Itzuli orri nagusira Bidali hau

Jostailuen iragarkietako mezua, sexista ote?

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-12-23 ¦ 10:06 ¦ sexua

Gabonak datozela eta, haur gehienak urduri dabiltza, jostailu eta opari ederrenen zerrenda egin eta Olentzerori eskutitza idazten. Zer jostailu erosi? Zer mezu helarazten digute jostailuen iragarkiek? Jostailuen iragarkien mezua sexista ote? Izenburuan galdera bota dugun arren, ez dirudi Haizea Odria azpeitiarrak Youtuben jarritako bideoak zalantza handiegirik uzten duenik. Ala bai?

Publizitatea

Bideoan hainbat galdera egiten dira, eta irudien bidez erantzuna iradokitzen:

  • Neskei zergatik gustatzen zaie arrosa kolorea? Eta moda? Eta printzesak?
  • Mutilei zergatik gustatzen zaie urdina? Eta kotxeak? Eta superheroiak?
  • Genetikoa da? Kasualitatea?
  • Zer mezu helarazten diegu? Umeek benetan libre dira aukeratzeko?
  • Berdin hezten ditugu?

Bideoa youtubetik hartuta.

Egileak: Idoia Etxeberria eta Haizea Odria.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz