Sustatu.com > enpresa2012ko agenda© cc-by-sa Puntutan ¦ 2011-12-10 ¦ 17:16 ¦ enpresaNazkatuak, haserre daude larunbatak eta igandeak! Bestelako egunek duten besteko tarterik ez dute merezi ala? 2012ko agenda honetan, denak pozik. Denak dute tarte bera. Finean, egun guztiak berdinak direlako... eta, agendan idazten hasiko zarenean, bihurtuko dira ezberdin!! Guztia irakurri ¦ KomentatuEnpresen lineako ospeari buruzko topaketa irekia, Mondragon Unibertsitatearen eskutik© cc-by-sa Mondragon Unibertsitatea ¦ 2011-11-29 ¦ 09:12 ¦ enpresaMondragon Unibertsitateak publikoari irekitako topaketa egingo du, enpresen lineako ospeari buruz, etzi, azaroaren 30ean, asteazkenez, Arrasaten. Topaketa azaroaren 30ean, asteazkenean, egingo da Garaia Berrikuntza Gunean (Goiuru, 2, Arrasate), Dagoeneko Interneten nago. Nola hobetu da nire marka? goiburupean, eta lineako ospea izango du mintzagai. Guztia irakurri ¦ Erantzun batMinutu bat berrikuntzarako?© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-11-17 ¦ 10:15 ¦ enpresaInnobasquek Openideiak ekimenaren barnean berrikuntzarako minutu bat gordetzera eta antolatzera gonbidatu ditu erakunde guztiak. Helburua enpresa edo erakunde bakoitzarekin zerikusia duten barne-erronkei erantzuna ematea da. Hausnarketa hau azaroaren 22an egitea proposatzen dute. Guztia irakurri ¦ KomentatuEgun bat barnetegi teknologiko batean© cc-by-sa Goio Arana ¦ 2011-11-15 ¦ 11:23 ¦ enpresaAzaroaren 9tik 10era bitartean, barnetegi teknologiko batean izan nintzen, Mungian. Barnetegi teknologikoak mintegi trinkoak dira, sustatzeko informazio eta komunikazio teknologia berriak enpresetan. Hotel batean elkartuta, 24 ordu eskasean, dozena bat lagunek osatutako taldeak jasotzen du IKTen gaineko informazio zaparrada handia: hitzaldiak, erakustaldiak, eztabaidak... Spri agentziak antolatzen ditu eta arrakasta handia lortu dute barnetegiek. Hona hemen nire esperientzia.
Guztia irakurri ¦ KomentatuZer egingo dute katalan batek, txinatar batek eta 100 euskaldunek IMHn azaroaren 17an?© cc-by-sa IMH ¦ 2011-11-14 ¦ 07:56 ¦ enpresaKatalanak, txinatarrak eta 100 euskaldun IMHn elkartuko dira 17an Confebask, Anbotogroup, Gipuzkoako Txinera Institutua eta hainbat erakunde, enpresa ordezkari eta eragileekin hizkuntzen-kudeaketari buruz hitz egiteko 30+10 mintegiko 6. edizioan. Topaketa hau girotzeko iritzi artikulua idatzi dugu... Guztia irakurri ¦ Komentatu“Poliniza zaitez jardunbide egokiez”: iBGC kongresua azaroaren 16an© cc-by-sa Business Global Conference ¦ 2011-11-11 ¦ 08:15 ¦ enpresaHurrengo azaroaren 16an “Innovation Business Global Conference” kongresuaren hamargarren urteurrena ospatuko da BECen, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatua, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan. Guztia irakurri ¦ KomentatuInternational Campus Interaction jardunaldia, gazte ekintzaileentzat© cc-by-sa GAZE ¦ 2011-11-09 ¦ 10:24 ¦ enpresaGAZEk, Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen artean ekintzailetza sustatzea helburu duen ekimenak, INTERNATIONAL CAMPUS INTERACTION (ICI) ekitaldira gonbidatzen zaitu: Noiz: azaroaren 17a, osteguna (15:00etatik 21:00etara) Non: Donostiako Miramar Jauregian Guztia irakurri ¦ KomentatuHizkuntz industrien misio komertziala Brusela eta Ottawara© cc-by-sa Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea ¦ 2011-11-03 ¦ 10:50 ¦ enpresaLangune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Belgikan eta Kanadan Espainiak dituen Bulego Komertzialen laguntzarekin, Bruse eta Ottawarako misio komertzialak antolatzen ari da, 2011ko azaroaren bukaeran eta abenduan izango direnak hurrenez hurren. Guztia irakurri ¦ KomentatuElkargi eta Goizper, euskararen normalizazioko kasu aurreratuak© cc-by-sa Soziolinguistika Klusterra ¦ 2011-10-20 ¦ 10:47 ¦ enpresaSoziolinguistika Klusterrak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean: Elkargi eta Goizper. Guztia irakurri ¦ KomentatuMoving Images produktora independente estatubatuarra MONDRAGON-en gaineko dokumentala egiten ari da© cc-by-sa Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa ¦ 2011-10-13 ¦ 10:19 ¦ enpresaGure mugetatik kanpo interes handia eragiten du MONDRAGON korporazioak. Otsailean Hego Koreako telebista publikoko taldea izan genuen gure artean erreportajea grabatzen, eta egunotan Ameriketako Estatu Batuetako Moving Images produktora independenteko hiru kazetari kooperatibak bisitatzen ari dira, izan ere, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren gaineko dokumentala egingo dute. Ikus-entzunezkoa unibertsitate eta eskolatan eskaintzeko asmoa dute 2012ko udaberritik aurrera, eta litekeena da PBS (Public Broadcast Service) kate publikoak ere eskaintzea. Guztia irakurri ¦ KomentatuIndusmedia biltzarra: Marketin digitala enpresa industrialarentzat© cc-by-sa Enpresa Digitala ¦ 2011-10-07 ¦ 08:39 ¦ enpresaEnpresa Industrialentzat Marketing Digitalaren I. Kongresua egingo da Donostian, urriaren 20an, Indusmedia izenarekin. Sare sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multizionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira. Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da. Guztia irakurri ¦ Erantzun batLan eskaintza: ikerlaria behar da, ekonometria arloan© cc-by-sa HIRUMUGARRIETAKO GAINDEGIA ¦ 2011-09-20 ¦ 16:24 ¦ enpresaEuskal Herriko adierazle ekonomikoen kalkulurako Gaindegiaren metodologia eguneratu eta garatzeko lanpostua eskaintzen du Gaindegiak. Iraupena 9 hilabete. Egun osoko lanaldia (dedikazio murritzagoak aztertzeko prest gaude). Lantokia : Andoain, Martin Ugalde Kultur Parkea. Oharra : lanpostua presentziala da, elkartearen egoitzan egitekoa. Guztia irakurri ¦ KomentatuSoziolinguistika Klusterrak kudeatzailea behar du© cc-by-sa Soziolinguistika Klusterra ¦ 2011-09-20 ¦ 07:40 ¦ enpresaSoziolinguistika Klusterrak kudeatzaile lanposturako langilea behar du. Albiste barruan dituzu lanpostuari buruzko xehetasunak eta, interesgarritzat joz gero, jar zaitez gurekin harremanetan irailaren 28a baino lehen. Guztia irakurri ¦ KomentatuArraunlari sentitu nahi egun batez? arrauning.com© cc-by-sa Arrauning.com ¦ 2011-09-16 ¦ 13:05 ¦ enpresaArraunlari sentitu nahi egun batez? Arrauning, arrauna aisialdi modura proposatzen duen enpresa berria da. Guztiok duzue, ordu pare batez, arraunlari izateko aukera. Berdin da haur, gazte, edo heldu izan, gizonezko zein andrazko. Eskolako ikasleek, lagun taldeek, enpresetako kideek, ezkontza aurreko festetako (despedidak) partaidek... Orain, Arrauning.com-i esker, nahi duen orok izango du arraunlari sentitzeko aukera. Lagun kopuruaren arabera batela, trainerila edo trainerua uretaratuko da, arraunean esperientzia duen monitore/arraunlari baten gidaritzapean.
Erref.:
Arraunlari sentitu nahi egun batez? arrauning.com (arrauning.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|