© cc-by-sa
Kontseilua
¦
2011-12-17 ¦ 16:10 ¦
hizkuntza-eskubideak
Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoaren Batzordearekin bildu da aste honetan Kontseiluko idazkari nagusia Madrilen. Espainiako Estatuak Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoa 1995ean berretsi zuen eta 1998an jarri zen abian. Europako Kontseiluko Aholku Batzordeak aipatu Itunaren betetze-mailari buruzko bi ebaluazio egin ditu eta egunotan hirugarrenaren karira bilera egin dute Kontseiluko Paul Bilbaok, A Mesa Pola Normalizacion erakundeko Carlos Callon-ek eta CIEMEN erakundeko Carles Rierak. Izan ere "Espainiako Estatuak Ituna berretsi arren, Estatua nazio banaezina denez, gutxiengo nazionalik ez dagoela argudiatu izan du eta Itun hori ijitoei besterik ez die aplikatu izan" azaldu du Kontseiluko idazkari nagusiak.
© cc-by-sa
Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa
¦
2011-12-17 ¦ 09:09 ¦
enpresa
Elgoibarko GLHBI Meka Institutuan Automozioaren gaineko jardunaldiak egin dira aztertzeko sektorearen oraina eta etorkizuna. Eusko Jaurlaritzak eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak antolatutako topaketan enpresa pribatuek eta unibertsitateek ere parte hartu dute. David Garridok hitz egin du MUren izenean, auto elektrikoa aurkeztuz. Bideoa
© cc-by-sa
Mondragon Unibertsitatea
¦
2011-12-16 ¦ 15:23 ¦
irakaskuntza
Basque Culinary Centerrek ateak irekiko ditu larunbat honetan, eta datorren ikasturteko matrikulazioari ekin dio, ikasle kopurua 100eraino handituta. Ate irekien jardunaldia larunbatean, abenduak 17. izango da, 10:30ean hasita, eta azalpen-bideoa, proiektu gastronomikoaren aurkezpena, instalazioak ikustea eta tutore eta irakasleekin hitz egiteko aukera hartuko ditu barne.
© cc-by-sa
Goiena.net
¦
2011-12-16 ¦ 10:45 ¦
antzerkia
Bergarako herriak Arrasatekoa epaituko du, Inuzente egunean, Debagoieneko Tobera antzezpenarekin. Zer da Tobera bat? Antzezlan satiriko, ironiko eta umoretsua da; kritikoa baina modu eraikitzailean egina. Iparraldean du jatorria eta Lasarten ere egiten dute. Oraingoan Arrasaten ere antzeztuko dute, herritarren artean eta Bagara elkartearen ekimenez.

Antzezpenaren entsegua
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-12-16 ¦ 10:06 ¦
internet
Iñigo Arandiak harremanetako webguneen historia, funtzionamendua,
gorabeherak eta eskala ekonomikoak komentatu zituen atzo Betor
hitzaldian. Eta munduan gure inguruan diren zerbitzu ezagunenen
ondoan, Kaixomaitia.com nola dabilen ere azaldu zuen. Bide batez,
webguneak laster izango duen aukera berria aurkeztu zuen, Android
mugikorretarako aplikazioa. Betor - Iñigo Arandia - Kaixomaitia.com
© cc-by-sa
Luistxo Fernandez
¦
2011-12-16 ¦ 08:31 ¦
erlijioa
Ingelesezko idazle kontenporaneo handienetakoa hil da, Christopher Hitchens. Ez zen eleberrigilea; kazetari, saiogile eta polemista baizik. Ateismoaren defendatzaile eta erlijioen etsai, haren lumaren zorrotza dastatu daiteke Ama Teresa Kalkutakoa biluzik uzten duen saiakera honetan, adibidez. Minbizi latz batek eroan du Hitchens 62 urterekin. Gaixotasunak bueltarik ez zuela jakin arren, bere argitasun ateoa ez da zirkinik mugitu azken hilabeteotan.

© cc-by-sa
Trebea lantaldea
¦
2011-12-15 ¦ 11:55 ¦
informatika
Software librekoa den Mindtouch "dekiwiki" izeneko wiki moduko lankidetza tresna erabilgarria euskaratu berri dugu, ezagutza partekatzeak eta elkarlanean euskaraz aritzeak euskal komunitatearentzat garrantzi handia dutela uste dugulako Trebea lantaldean :)
© cc-by-sa
Goio Arana
¦
2011-12-15 ¦ 08:19 ¦
jaiak
San Nikolas jaia dela-eta, artikulu adierazgarria publikatu du Goienak egunak emandakoaren berri emateko, eta salatzeko Arrasateko guraso batzuek hartu duten tokiz kanpoko jarrera udalak antolatutako bolo-boloan. Hemen dago artikulua: San Nikolasko boloan ikusitako jarrerekin kezkatuta: gurasoak hezi egin behar ditugu.
Testuaren arabera, umeak ez ezik, zenbait guraso ere sartu da gozokien harrapaketaren borrokan...
© cc-by-sa
Kontseilua
¦
2011-12-14 ¦ 17:37 ¦
hizkuntza
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako euskalgintzako ordezkariekin batera agerraldia egin du Iruñean. Vascuencearen Legea indarrean sartu zela 25 urte beteko dira bihar eta urteurrena aintzat hartuta, honen inguruko irakurketa plazaratu du Kontseiluak. Horretarako, dokumental bat ekoiztu du Kontseiluak, prentsaurrekoan aurkeztu dena. Paul Bilbaok, idazkari nagusiak 25 urteotako balantzea egin du agerraldian.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-12-14 ¦ 12:30 ¦
teknologia
Dirudienez, gaur egun duela 10 urte baino askoz azkarrago hitz egiten dugu. Teknologiak azkarrago hitz egitera bultzaten omen gaitu. Kansas-eko Wichita State University delakoaren Ray Hull irakasleak egindako neurketen arabera duela 10 urte bataz beste minutuero 145 hitzeko erritmoa mantentzen zen (ingelesez), baina gaur egun nahiko arrunta da 160 eta 180 hitzeko erritmoak aurkitzea. Azkarregi esandakoa ondo ulertzeko. Azkarregi gure burmuinentzat.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-12-14 ¦ 09:17 ¦
internet
Gaur arratsaldez, Donostian (18.00e6tan Okendo Kultur Etxean, Zurriolako hondartzartik gertu), Betor hitzaldi sortako bigarrena (lehena Txomin Jauregi Deskontu.com-ekoarekin izan zen), Iñigo Arandiarekin. Izenburu hau jarri dio aurkezpenari: Harremanetarako webguneen stripteasea: Kaixomaitia.com eta besteak. Kontaktuetarako webgune euskaldunaren ibilbide eta funtzionamendua komentatuko du (aurrerapena izan zen Berrian igandean), beharbada beste zerbitzu batzuekin alderatuz. Ezin duenak etorri, aukera izango streaming bideoa ikusteko Berria.info-n.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-12-14 ¦ 08:23 ¦
artea
If Matxikotek Baionako Kalostrape ostatuan ireki zuen bere margoen erakusketa, Arrak eta garrak. baina bezero batzuek ez zituzten onetsi bere irudiak (zakilak eta), eta hura itxi behar izan dute. Zorionez, Ttirritta ostatuan lortu du tokia erakusketak, Uztaritzen.

© cc-by-sa
Agurtzane Elordui (Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Masterra)
¦
2011-12-13 ¦ 19:39 ¦
internet
Multimedia Komunikazio UPV/EHU-EITB Masterrak mahainguru bat antolatu du
euskarazko komunitate birtualen arrakastaren gakoez eta euskararen komunitate birtual berriak ehuntzeko estrategiez eztabadaitzeko asmoz.
© cc-by-sa
maramara* taldea
¦
2011-12-13 ¦ 12:42 ¦
irakaskuntza
Maramara* taldeak hitano ikastaroa antolatu du, online, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 9an ekingo diogu, eta 14 asteko iraupena izango du 40 orduko ikastaro honek.

© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-12-13 ¦ 10:31 ¦
kirola
Ondarroako urte amaierako mendiko bizikleta proba, Kakatzan, itzuli da. Ohi bezala, kartel eta komunikazio korporatibo landuarekin. Ni ena lantzoi, momatxe baño.
 Argazkiak.org | Kakatzan 2011 © cc-by-sa: garaolaza
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-12-12 ¦ 08:31 ¦
teknologia
Nintendo DS edo PSP batzuekin zebiltzan neska-mutilak aurkitu zituen Anjel Lertxundik jatetxe bateko bazkarian, eta irudi tristea iruditu zitzaion:
Helduak gisa onean —helduen gisan— hasi dira solasean. Hamar-hamabi urteko gaztetxoek, txintik ere ez. Pentsa liteke mahai hartan ez dagoela umemokorik. Baina guk geure buruak plateretatik jasotzen ditugun aldiro, gaztetxoak han daude. Laurek makinatxo bana dute eskuetan. Tak-tak-tak.
Anduk blogean lortu duen lehen erantzuna ere irakurtzekoa da. Nagusiak ere egoten dira batzuetan, toki publikoetan, makinaren pantailari begira...
© cc-by-sa
Ibilaldia Elkartea
¦
2011-12-11 ¦ 09:46 ¦
musika

2012ko Ibilaldia errealitate bat da dagoeneko Itxaropena Ikastolako kideentzat. Maiatza urrun dagoela dirudien arren, egitekoak errepasatzean data gero eta gertuago ikusten da.
Ez da abestirik gabeko Ibilaldirik, ezin ahaztu Abusuk egin zuen "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil..." hura, 1996.urtean Trapagako lehen Ibilaldiaren abestiak "barne barnetik euskara, barne barnetik mea, barne barnetik hizkuntza gure Ibilaldian" esaten zuen, eta nola ez iaz Ondarrun guztiok Bogan jarri gintuen "Boga Boga Ibilaldia itsasoko haize berria bezala...".
2012.urteko Ibipuntuzero Ibilaldiko abestia sortzeko lehiaketa jarri dugu abian Itxaropena Ikastola eta Ibilaldia Elkartea osatzen dugunok.
© cc-by-sa
Puntutan
¦
2011-12-10 ¦ 17:16 ¦
enpresa
Nazkatuak, haserre daude larunbatak eta igandeak! Bestelako egunek duten besteko tarterik ez dute merezi ala? 2012ko agenda honetan, denak pozik. Denak dute tarte bera. Finean, egun guztiak berdinak direlako... eta, agendan idazten hasiko zarenean, bihurtuko dira ezberdin!!
© cc-by-sa
Luistxo Fernandez, CodeSyntax
¦
2011-12-10 ¦ 09:38 ¦
internet
Interneten modan dagoen kontu bat: bisualizazio infografikoak. Datu-multzo bat ikustarazteko modu praktiko bat, bereziki sare sozialen garaian era honetako materialak oso erraz hedatzen direlako, ikusmira labur batean erakartzen zaituen zerbait bada, Facebook-eta edo Twitterrera azkarrago zabal dezakezu. CodeSyntax-en adibide parea egin dugu azken egunetan bezero batentzat, Nestoria etxe bilatzailerantzat.

«« Artikulu berriagoak
Artikulu zaharragoak »»
|