Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Nazioen Munduak antolatu zuen mosaikoaren bideo editatua© cc-by-sa Nazioen Mundua- Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Goierriko Herri Ekimena- ¦ 2011-12-18 ¦ 08:26 ¦ aldarrikapenakGipuzkoako Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bideo bat egin du uztailaren 2an Larraitzen egin zuten mosaikoarekin. Nazioen Munduak autodeterminazioaren aldeko giza mosaikoa egin zuen Larraitzen, joan den uztailAREN 2an. 1.300 lagunek parte hartu zuten ‘Gero eta argiago’ jaialdian, ekitaldian; denen artean, ekimen koloretsua eta ikusgarria osatu zuten. Larraizko belar soro batean bildu eta hainbat irudi osatu zituzten. Aurrena, Euskal Herriaren mapa eta ‘Autodeterminazioa’ hitza osatu zituzten. Ondoren, gutunazala eta hautesontzia irudikatu zituzten. Guztia iruditan ondo jasotzeko, 80 metroko altuera hartu zuen garabi bat jarri zuten, eta Joxe Ramon Agirre ‘Marron’ mendizaleak, parapentetik atera zituen aireko argazkiak. |
Albiste gehiagoaldarrikapenak gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|