Sustatu.com > jokoak

Hitz gurutzatuen 5. txapelketa giro ederrean jokatu zen

© cc-by-sa  Xedera Hitz Jokoak S.L.  ¦  2011-12-06 ¦ 12:29 ¦  jokoak

Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi zuen joan den astean Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Giro ezin ederragoan eta LUMA denborapasa eta hitz joko aldizkariak antolaturik, Irunen jokatu zen lehengo larunbatean, azaroaren 26an, Euskal Herriko Hitz Gezidunen V. Txapelketa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Euskal Herriko IV. Mus Txapelketa abiatu da herriz herri

© cc-by-sa  Euskal Herriko Mus Federazioa  ¦  2011-12-01 ¦ 14:53 ¦  jokoak

2011ko azaroaren 29an aurkeztu zen Euskal Herriko IV.Mus Txapelketa Arbizuko Udaletxean (Nafarroa Garaia). Aurkezpenean, Euskal Herriko Mus Txapelketako antolatzaileek eta Arbizuko Udaleko ordezkariak parte hartu zuten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen 5. txapelketa

© cc-by-sa  LUMA Hitz jokoen aldizkaria  ¦  2011-11-01 ¦ 10:39 ¦  jokoak

Azaroaren 26an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Berrikuntza esanguratsuz datorkigu gainera aurtengo edizio hau. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ekonomia globala eta bideojokoak, tailerra Artelekun

© cc-by-sa  Arteleku - Tabakalera Sorkuntza Zentroa  ¦  2011-10-31 ¦ 11:01 ¦  jokoak

Donostiako Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitarte Artelekun burutuko den tailer honetan parte hartzeko gonbita egin nahi dizue: PlayLab 2 - % ekonomia globalaren sistemetan esku hartuz. PlayLab2 tailerra JOLASEAN izeneko ekimen zabalago baten barruan kokatzen da. Ekimen horren bitartez, Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak jolasak eta bideojokoek kultura garaikidean jokatzen duten paperaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta esperimentatzeko gune bat sortu nahi du.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

"Ideien uhartea" lehiaketa (eta jokoa)

© cc-by-sa  laisladelasideas.com  ¦  2011-06-12 ¦ 10:56 ¦  jokoak

Uztailaren 6arte egongo da zabalik epea Beazek Bizkaiko unibertsitario eta Lanbide-Heziketako ikasleen artean berrikuntzarako gogoa sustatzeko antolatu duen "ideien uhartea" on-line lehiaketan izena emateko. Lehiaketaren funtsa jokoa da, eta jokoa datza uharte birtual baten kudeaketan. Berez ez dago ekintza on edo txarrik, hartzen den estrategiaren eta inguruaren egoeraren araberakoa izango da dena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hitz Gurutzatuen Binakako I. Txapelketa

© cc-by-sa  Bergarako Udala  ¦  2011-05-21 ¦ 09:09 ¦  jokoak

Hitz Gurutzatuen Binakako I. Lehiaketa antolatu dugu UEMAk eta Bergarako Udalak *LUMA hitz jokoak* elkartearen laguntzarekin. Txapelketa Bergaran jokatuko da, UEMA egunean, 2011ko ekainaren 4an. Lehiaketan 16 urtez gorako (2011n 16 urte betetzen dituztenak barne) edozeinek har dezake parte.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Palindromisten Topaketa Ermuan apirilaren 2an

© cc-by-sa  Markos Gimeno Vesga  ¦  2011-03-29 ¦ 07:57 ¦  jokoak

Apirilaren 2an, larunbata, Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa egingo dugu Ermuan. Goizeko 10:30ean hasiera emango zaio jardunaldiari, palindromogintzaren inguruko gogoetak aurkeztuko direlarik.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Kingdoms of Amalur bideojokoa datorren urtean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-21 ¦ 11:17 ¦  jokoak

Electronic Arts (EA) munduko bideojoko egile handienetakoak Kingdoms of Amalur bideojokoa aterako omen du datorren 2012rako. Duela egun batzuk aurkeztu zuten Bostonen, Penny Arcade Expo East 2011 azokan.


Jatorrizkoa: Electronic Arts / elotrolado.net

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian

© cc-by-sa  Maite Goñi eta Leire Narbaiza  ¦  2011-02-21 ¦ 08:36 ¦  jokoak

Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian gabiltza, jolas eta joko bidez ikasleekin erabili ahal izateko, edozein diziplinatan, gainera.

Guztia irakurri ¦ 9 erantzun

47 lan aurkeztu dituzte palindromo lehiaketan

© cc-by-sa  AED elkartea  ¦  2011-02-19 ¦ 11:43 ¦  jokoak

Palindromo lehiaketako epea aurreko ostiralean, otsailak 11, amaitu zen. Guztira 47 palindromo jaso ditugu, eta horien artean irabazleak otsailaren 21ean emango dira ezagutzera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nola utzi bertan behera Facebookeko jolasak?

© cc-by-sa  Idoia Aretxabaleta  ¦  2011-02-14 ¦ 07:23 ¦  jokoak

Nola utzi bertan behera facebookeko jolasak? Hauxe da nire arazotxoa: Facebooken hasi nintzen jolas askotan jolasten eta horrenbeste zirenez baja hartu nahi izan nuen. Ezin izan dut.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Palindromo tailerra eta lehiaketa

© cc-by-sa  AED euskara elkartea  ¦  2010-12-25 ¦ 08:39 ¦  jokoak

Diotenez, euskarazko palindromoen I.Lehiaketa, Ebaristo Bustinza “Kirikiño” idazleak antolatu zuen, 1923ko abenduaren 16an, Euzkadi egunkariaren orrietatik. Bi hilabetetan 150 palindromo baino gehiago jaso zituzten erredakzioan.... Harrezkero palindromoak gutxi landu dira gure artean; ez dago tradiziorik. Beraz, AED elkartetik, euskarazko palindromoak berreskuratu nahi ditugu bi ekimen berritzaileren bidez; Palindromo tailerra eta lehiaketa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko Mus Txapelketa, aurreko markak gainditzeko prest!

© cc-by-sa  Euskal Herriko Mus Federazioa  ¦  2010-11-11 ¦ 12:12 ¦  jokoak

Euskal Herriko muslariak bildu eta antolatzeko bokazioarekin abiatu da Euskal Herriko Mus Txapelketaren 3. edizioa, txapelketa nazionala. Begi puntuan Munduko mus txapelketa dutelarik.

  • 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
  • 2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2011ko txapelketan 2.000 bikoteren marka gainditzea espero dugu.
Erref.: Euskal Herriko Mus Txapelketa, aurreko markak gainditzeko prest! (www.euskalherrikomustxapelketa.org)
# ¦ Komentatu

Gurasolandia 2010

© cc-by-sa  Txatxilipurdi Elkartea (Arrasate)  ¦  2010-10-26 ¦ 12:20 ¦  jokoak

Datorren azaroaren 2tik 7ra, Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak haur eta helduei zuzendutako Gurasolandia izeneko ekimena antolatu du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bideojokoen Gamerland azoka urriaren amaieran BECen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-10-09 ¦ 08:51 ¦  jokoak

Gamerland bideojokoen azokaren lehenengo edizioa egingo dute urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean Barakaldoko BECen. Lehiaketak, jokoak eta "teknologia aparatu berrienen aurkezpenak" daude egitarauan.

Erref.: Bideojokoen Gamerland azoka urriaren amaieran BECen (www.scribd.com)
# ¦ Komentatu

Txirikila erakustaldia Abadiñon

© cc-by-sa  Anboto astekaria  ¦  2010-09-26 ¦ 10:47 ¦  jokoak

Aspaldiko jolasa berreskuratu dute Abadiñon, Aitte Kurutzeko jaien baitan. Bultzatzaileekin elkarrizketa egin dugu Anboton, eta hemen duzue bideoa ere.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Play Station Move merkaturatzen denean ezagutuko duguna

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-08-15 ¦ 09:58 ¦  jokoak

Wii kontsolaren komandoetan dauden giroskopioekin aro berrian sartu ziren joko plataformak. Baina Play Station Move berriarekin, Nintendori aurre egingo dio Sony etxeak, bai horixe! Bideoa luzexka da, baina merezi du adi egoteak.

Erref.: Play Station Move merkaturatzen denean ezagutuko duguna (techland.com)
# ¦ Erantzun bat

Bideojokoak gehitu dituzte Tuentin: eskupilotan aritzeko "Jai Lai" besteak beste

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-06-15 ¦ 07:57 ¦  jokoak

Tuenti sare sozialean jokoak sartu dituzte iragan astean. Ezezagunekin edo Tuentiko zure lagunekin erabili ditzazkezu, eta, joko horien artean, deigarria egin zaigu Jai Lai izenekoa: eskupilotan aritzeko bideojokoa. Proba bat egin dugu eta bideokaptura ekarri dugu hona:

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz online

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2010-03-15 ¦ 07:53 ¦  jokoak

Betidanik gustatu izan zaizkit hitzak, eta horiek bezainbeste, ia-ia, hitzekin zerikusia duten lehiaketak, jokoak… Etxean nagoenean, adibidez, askotan pizten dut telebista Pasapalabra programaren azken txanpa ikusteko, non alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Eta beti inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako nioke…. Ba, horra, hemen da Hitzapasa.

Guztia irakurri ¦ 13 erantzun

Gurasolandia Arrasaten

© cc-by-sa  Txatxilipurdi Elkartea  ¦  2009-11-11 ¦ 09:12 ¦  jokoak

Datorren azaroaren 15ean (igandea) ospatuko da Gurasolandia Arrasateko Uharkape Pilotalekuan, Txatxilipurdik eta Guraso.com-ek antolatuta. Gurasolandia familientzako jolas parke bat da, haur eta helduen arteko aisialdi harremana sustatzeko gunea. Horretarako ekintza eta tailer ezberdinak egongo dira, familiartean ongi pasatu eta jolastuz, parte hartuz, abestuz, gozatuz, kontatuz,... gaitasunen eta hizkuntzaren transmisioa emanez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»