http://sustatu.com/Sustatu - albiste osoak2011-12-23T10:00:05ZSustatuCreated By Zope - Squishdothttp://sustatu.com/favicon.icoIKT 2012 dirulaguntza deialdiaHPShttp://sustatu.com/13248870422011-12-26T09:10:42Z
Eusko Jaurlaritzako abenduaren 20ko Gobernu Batzordearen oniritzia jaso ondoren,
abenduaren 30ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2012ko
IKT deialdia arautzen duen Agindua (2011ko abenduaren 21eko Agindua, Kulturako
sailburuarena, 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu,
garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko
dena).

2011ko deialdian bezala, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bi multzotan banatu ditu
deialdi honetara aurkez daitezkeen egitasmoak:

Euskarazko atari eta web guneak edo Interneterako euskarazko eduki berriak (A
Multzoa): 950.000 euro

Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea (B multzoa): 514.200 euro

Eskabideak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 31n hasiko da eta 2012ko urtarrilaren
30ean bukatuko da.

2012ko deialdirako behar izango diren eranskinak eta azalpenak Euskadi.net web orriko
EUSKARA atarian izango dira 2011ko abenduaren 30etik aurrera.

2011ko deialdiarekiko zenbait aldaketa.

1.) Egitasmo bakoitzari esleitutako gutxieneko diru-laguntzaren kopurua egokitu egin da, 500
eurotik 2.000 eurora igo da.

2.) Balorazio Irizpideetan bi irizpide berri gehitu dira:

A. Egitasmoak euskararen sustapenean izan dezakeen eragin maila baloratuko da;

B. Lizentzia libre edota kode irekiko edukiek edota aplikazioek puntu gehiago jasoko
dituzte, Eusko Jaurlaritzaren politikari jarraituz

3.) Diru-laguntzaren ordainketa egiteko modua aldatu egin da. Kasu guztietan, bi ordainketa
bideratuko dira: lehen ordainketan esleitutakoaren %80, 2012. urtean, eta bigarrenean, hala
badagokio, %20, 2013. urtean.

4.) Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua arazteko aukera gehitu da. Horrela, Hizkuntza
Politikarako Sailburuordetzak eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua egokitu ahal izango du,
lanen merkatuko kostu estimatua kontuan hartuta.

Sareko hedabideak

Sareko hedabideen kasuan, gogoratu behar da laguntza honen bitartez soilik diruz lagunduko
direla aldaketa edota hobekuntza teknologikoak, hau da, sistema berriak egitea edo
diren sistemak egokitzea. Hedabideetako edukiak, berriz, ez dira diruz lagunduko, horiek
euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntza deialdiaren bitartez
lagunduko dira eta.

Euskarazko hedabideak laguntzeko 2012ko deialdia, berriz, 2011ko abenduaren 29ko Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Honetan, eskabideak aurkezteko epea
2011ko abenduaren 30etik 2012ko urtarrilaren 30era da.

Deialdiei buruzko informazioa www.euskara.euskadi.net atarian izango da, deialdiak
argitaratu ondoren.

http://sustatu.com/1324887042?utm_source=rss&utm_medium=feedsEuskara gaixo dago OsakidetzanJosebahttp://sustatu.com/13246500042011-12-25T11:20:04ZBengoa sailburuak dio euskararekin azkarregi jokatu dela Osakidetzan. Gaur Bilboko bi anbulategi ezberdinetan gertatua horren adierazgarri bada, euskara bera gaixo dago Osakidetzan eta, hori ikusten ez badu, Bengoa bera ere hor nonbait.

"Idatzizko komunikazioak euskaraz jaso nahi badituzu eskatu informazioa". Kartelak txukun, elebiz (?) Osakidetzako hainbat anbulategitan ikusten dira.

Halako batean, bururatu zait Areilzakoan informazioa eskatzera, gazteleraz (...) txandak ematen jarduten duen eta kartela bere mahai ondoan duen morroiari. Harridura aurpegiz eta gaztelania zuzenez eskatu dit beste ilada batera joateko, "Atencion al paciente"n esango didatela zerbait. Hau da, ideiarik ere ez dauka kartelak adierazten duenaz eta koreeraz zerbait eskatzen ari banintz bezala bidali nau, egin nahi izan ez dudan, beste ilada batera.

Mesedetako anbulategian berriz, egun berean, egoera bera. Tipoak, erdi totelka (baina beti gazteleraz) diost hori, zera, informazioa euskaraz jaso nahi dutenek egin behar dutela. Beno, irakurtzen badakidanez, hori banekin. "Baina zer egin behar den, hori lortzeko". Bada, ez dakit, Ines ez dago hemen eta horrelako aitzakiak eman dizkit. Tartean segurata ere sartu da "Hori egiteko anbulategiko arduradunarekin bildu beharko duzu eta agian eskabideren bat egin". Ondo. denboraz larri ez nenbilenez, hantxe geratu naiz, zehazki zer egin behar nuen jakin nahian. Azkenean, halako batean, delako Inesi telefonoz deitu diote eta, euren programa informatikoan "box" txiki batean Euskara aukeratzea besterik ez dela USTE duela, baina badaezpada, lagatzeko nire izen abizenak eta telefonoa eta esango didatela zerbait.

Bengoa jauna, zure lagunen batek hau irakurri edo komentatzen badizu, horixe da Osakidetzan euskarak duen errealitatea. Bilbon, ez ametsetan. Ia 2012an. Demokrazia eta elebitasun on.

http://sustatu.com/1324650004?utm_source=rss&utm_medium=feedsHizkuntza-kudeaketa enpresan "30+10" mintegiko balorazioaIMHhttp://sustatu.com/13246410042011-12-24T10:50:04Z
Enpresen hizkuntza kudeaketari buruzko 30+10 Mintegia izena duen jardunaldia azaroaren 17an burutu zen Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuan. Jardunaldi hori IMHk berak antolatzen du, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin. Aurtengoa seigarrena izan da Hona hemen mintegiko bideoa eta balorazioa. **(bideoak ikusteko hemen...)**

30+10 Mintegiaren antolaketak Elgoibarko udala eta beste bi instituzioren babesa jasotzen du, eta era berean, haien ekarpenak ere egiten dituzte. Aurtengoan, alde batetik, Eusko jaurlaritzak Bikain eta Bai Euskarari ziurtagirien artean proiektu bat gauzatzeko akordioa iragarri zuen. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak legegintzaldi honetarako lan ildoak aurkeztu zituen. Besteak beste, zerga-neurrien bitartez, enpresetan euskara planak ezartzea bultzatzeko asmoa.

Aurreneko aldiz, gonbidatutako herrialde bat izan zen: Txina. Hango egoera sozial, ekonomikoa eta linguistikoa aztertzeko bi hitzaldi izan ziren (Interbasque eta Gipuzkoako txinera institutua) Nabarmen geratu zen komeni dela bertako bazkide batekin elkarlanean aritzea eta bertako hizkuntza ikastea (oro har, Txinako herritarrek ingeles gutxi hitz egiten dute, eta ez du ematen aldaketa handirik emango denik).

Ponentzia horiek ematen ari ziren aldi berean, AnbotoGroupen kasua aurkeztu zen. Interesgarria izan zen entzutea Silicon Valleyn ezarrita dagoen Erandioko enpresako CEO gaztea azaltzen nola jokatu behar duen merkatu globalean lan egin nahi duen ekintzaile batek. Jarreraren eta konplexuak gainditzearen garrantzia azpimarratu zituen. Haren iritziz teknologia ona dugu; saltzen ikastea falta zaigu.

Jarraian, partehartzaileek hobekien baloratutako hitzaldia izan zen. Responsabilitat Globaleko sustatzaileak aurkeztu zituen bere proposamenak hizkuntza kudeaketa enpresen erantzukizun sozialean txertatzeko.

Ondorengo mahai inguruan, aipatuta hizlariez gain, CONFEBASKeko idazkari nagusia eta Gipuzkoako berrikuntza diputatuak hartu zuten parte. Hizkuntza kudeaketaren gaineko bi iritzi desberdin nabarmendu ziren. Zenbaitek lehentasun nagusia ematen zioten enpresek dirua irabazteari, eta hizkuntza kudeaketa xede hori merkatu berrietan lortzeko beste tresna bat baino ez da. Beste zenbaitek, aldiz, uste dute enpresak asebete behar dituela bere jarduerak eragindako inguruetako interes taldeek ezarritako gutxieneko batzuk ere.

Bi jarrerek hizkuntza kudeaketaren alde egiten dute, baina batzuek euskara aberastasun kultural gisa ikusten dute, ez negozioetarako, eta, besteek, aldiz, erantzukizunaz hitz egiten dute eta eragindako kultura aldaketak enpresari itzultzen dion onuraz.

Agerian geratu ziren lurralde honetan dugun aniztasuna sistematikoki kudeatzeko dugun zailtasuna; esaterako, D ereduko ikasleei lantokiko praktiketan instruktore euskaldunak bermatzerakoan.

Arratsaldeko txanda bi hitzaldik abiatu zuten: bata, Emun aholkularitzarena, enpresek sarea linguistikoki nola kudeatzen duten ikertzen duena; eta, bestea, Elekaren Idazlagun erremintari buruzkoa.

Ondoren, bigarren mahai ingurua burutu zen, lidergoa eta asertibotasun linguistikoari buruz. Topagunea eta lau aholkularitzek parte hartu zuten (Emun, Elhuyar, Artez, Topagunea eta Ahize-AEK). Pertsonaren alderdi psikologikoa lantzeak duen garrantziaz aritu ziren, baina beti ere talde-ikuspegia galdu gabe, eta arlo hori lantzen duten produktu batzuen aipamen laburra egin zen. (TELP, Eman bostekoa, Aritu.eu eta eusLiderrak). Jardunaldia amaitzeko, parte hartzaileen arteko "kekako" getting-contacta burutu zen.

Entzuleen kopuruari erreparatuta, jardunaldia finkatuta dago. Guztira 94 lagun bertakotu dira eta beste 47k internet bidez jarraitu dute. Ohiko entzule fidelez gain, %15 izan dira etorritako parte hartzaile berriak.

Kualitatiboki ere garrantzitsua izan da. Landutako gaiekin lotura duten instituzio, erakunde eta enpresa garrantzitsuenetako ordezkariek hartu dute parte. Aurretik aipatutakoez gain: Soraluzeko udala; CCOO eta hizkuntzak kudeatzen ari diren enpresa garrantzitsuenetako batzuk (Elay, Batz, CAF, Orkli, Danobat, Goratu, Urkotronik, Kutxa, UZEI, ILS, Dualia); Tasfor aholkularitza eta Tekniker eta Ekai center ikerketa zentroak; hizkuntzen industria biltzen duen Langune klusterra; Bikain eta Bai Euskarari ziurtagiriak; hizkuntzen erabilera eta irakaskuntzari lotutako enpresa eta erakundeak (Topagunea, AEK, Banaiz bagara elkartea, EIZIE, Elgoibarko udala euskaltegia eta Eta kitto! Euskara elkartea); eta formakuntzari lotutako erakunde eta ikastetxeak (Gabriel Aresti, Meka, HUHEZI, La Salle, Lekeitioko institutua, Eibarko Berritzegunea eta Laneki).

Urtebete barru izango da hurrengo hitzordua. Data iritsi arte, denbora dugu aurrera egiteko, hizkuntzak pasa daitezen batzuen bihotz eta poltsikoetan bakarrik egotetik, guztion buruan egotera. Gure enpresek eskertuko dute, mundu osoan zabaltzen ari den eskaera bati hobeto erantzuteko gai izango direlako. Eta etorkizuneko belaunaldiek ere eskertuko dute, planetak duen hizkuntza eta kultura aniztasuna ezagutzeko aukera izango dutelako.

http://sustatu.com/1324641004?utm_source=rss&utm_medium=feedsEusko Jaurlaritzak dirulaguntza zuzena kendu dio UEUriUdako Euskal Unibertsitateahttp://sustatu.com/13246305242011-12-23T11:10:24Z
UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) diru-laguntza nominala izan du Eusko Jaurlaritzan 1998. urteaz geroztik. Joan zen astean konfirmatu dio Jaurlaritzak UEUri diru-laguntza hori bertan behera geratuko dela, UEUren egitura eta hainbat proiektu egoera larrian utziz. Gaur goizean agerraldia egin du UEUk Bilbon egoera salatzeko. Bertan izan dira UEUko zuzendari izandako Lore Erriondo, Xabier Isasi, Mikel Aizpuru, Kepa Altonaga eta Martin Orbe.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) agerraldi baten bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak UEUren zuzeneko dirulaguntza osoa kentzea salatu du gaur. Egoera honek UEUk bere jardueraren azterketa sakona egitera behartzeaz gain, egiturazko murrizketak ere ekarriko ditu. Hala ere, UEUk tinko azpimarratzen du erabaki politiko honek ez duela bere jarduera etengo eta lan egingo duela bere bazkideen, instituzioen eta gainontzeko eragileen babesa jasotzen, orain arteko bere ekarpenak aurrera jarrai dezan.

Hauxe da UEUk salaketa plazaratzeko idatzi duen testua:

Izena eta izana

Euria ari du. Gogotsu. Zorioneko krisialdiak (zorigaitzeko, hobeto esanda) goitik behera blaitu gaitu denok eta besteak beste euskalgintza, kulturgintza, hezkuntza edota jakintzaren sustapenaren hainbat alorretan dihardugunok. Klima ozeanikoaren umela ezaguna genuen aspaldi, ordea, eta sekula erantzigabea genuen ziraz jantzita harrapatu gaitu aipatu ekaitzak.

Uda garaian jantzi zuen UEUk euritakoa lehen aldiz, 1973. urtean. Orduz geroztik, euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzen, euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzen eta ekoiztutako unibertsitate-gaiak gizartearen esku jartzen jardun du. Eta arestian aipatu bezala ezagutu ditugu era guztietako langar-giro, ziri-miri, euri ttiki, erauntsi eta kazkabar erasoak. Tokatu zaigun atmosfera zati kantauriar honi izpiritu “udatiarrez” eutsi izan diogu beti.

Elkarlanean, ikuspegi dinamikoz eta izaera parte-hartzailez UEUk berak sustaturiko uda zein neguko jarduera akademikoak, argitaratutako korpus bibliografikoa edota IKTetan garaturiko hainbat azpiegitura eta zerbitzu UEUren beraren berme izan dira. Bideragarritasun ekonomikoa, ordea, aipatu berezko ekinbide hauetaz gain hainbat erakunde publikoren diru-laguntzei esker lortu da, 1.100 bazkideren laguntzarekin batera. Hartara, autonomia eta gizarte-izaera galdu gabe UEUk erakunde publikoen sostengua jaso izan du bideragarritasuna bermatze aldera. Hementxe berreskuratuko dugu metafora klimatologikoa: "Geruza" instituzional hauetan ezagutu baititugu gora-behera barometrikoak.

Azken urteotan aipatutako krisialdiak hainbat erakunde publikoren etengabeko murrizketa ekarri du. Ttanttaka batzutan eta jario nahiko larriz bestetan, UEUk jasan du diru-murrizketen atergabeko ixuria.

Gaur salatu nahi duguna, ordea, diru murrizketarekin batera Eusko Legebiltzarrean aurkeztu eta bozkatu diren 2012rako aurrekontuek agerian utzi dutena: UEUri 1998az geroztik esleitutako partida izendunaren desagerraraztea. Izan ere, gaur Legebiltzarrak bozkatu dituen aurrekontuek UEUren bideragarritasunari danbateko agerikoa emateaz gain, diru-laguntza "merezi" duten erakundeen izen zerrendatik ezabatu baikaitu. Ekialdeko agintarien boladak bortitz sartu dira mendebaldeko instituzioetan. Aurrena laguntzak murriztu, 0 euroan utzi hurrena eta desagerrarazi azkena. Gasteizko aurrekontuek, alabaina, ez dute UEUri esleitu ohi zaion diru-laguntza ezereztu. Zuzenki subentzioaren onuradunaren izena ere desagerrarazi dute.

Dute diogu baina du esateko gogoa dugu. Izan ere, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztutako emendakinek talde abertzaleen jarrera positiboa agertarazi dute. Legebiltzarretik kanpo egunotan izaniko bestelako harremanek ere izan dute bere fruitua eta UEUren "desagertarazpenaren" aurkako jarrera agerian utzi. Baita PSEren barrenean ere. Eta horrexek du aditz horren subjektua Hezkuntza Sailburua dela pentsarazten gaitu. Bera izendatzen dugu erabaki izengabetzaile honen arduradun gisa.

Eta halaxe, eguraldi petralarekin eta Eusko Jaurlaritzarako izenik gabe, segitzen dugu gure zira zaharrarekin, gure aterkipean. Izena izan badugulako, baina batez ere izana badaukagu, euritakoa badugu. Ez ditugulako datorren urtean 40 urte alferrik beteko. 40 urte udako ikastaroak antolatzen. 40 urtez eguraldia zerbait aldakorra dela pentsatzen.

Karmele Artetxe, Lore Erriondo, Aitzpea Leizaola, Xabier Isasi, Mikel Aizpuru, Kepa Altonaga, Inaki Irazabalbeitia, Baleren Bakaikoa eta Martin Orbe

UEUko Zuzendariak

http://sustatu.com/1324630524?utm_source=rss&utm_medium=feedsJostailuen iragarkietako mezua, sexista ote?Sustatuhttp://sustatu.com/13245447982011-12-23T10:06:38Z
Gabonak datozela eta, haur gehienak urduri dabiltza, jostailu eta opari ederrenen zerrenda egin eta Olentzerori eskutitza idazten. Zer jostailu erosi? Zer mezu helarazten digute jostailuen iragarkiek? Jostailuen iragarkien mezua sexista ote? Izenburuan galdera bota dugun arren, ez dirudi Haizea Odria azpeitiarrak Youtuben jarritako bideoak zalantza handiegirik uzten duenik. Ala bai?

Bideoan hainbat galdera egiten dira, eta irudien bidez erantzuna iradokitzen:

Neskei zergatik gustatzen zaie arrosa kolorea? Eta moda? Eta printzesak?

Mutilei zergatik gustatzen zaie urdina? Eta kotxeak? Eta superheroiak?

Genetikoa da? Kasualitatea?

Zer mezu helarazten diegu? Umeek benetan libre dira aukeratzeko?

Berdin hezten ditugu?

Bideoa youtubetik hartuta.

Egileak: Idoia Etxeberria eta Haizea Odria.

http://sustatu.com/1324544798?utm_source=rss&utm_medium=feedsAitor Sarasuaren bertsoak Debagoieneko Toberaren aitzakianIñaki Urruzolahttp://sustatu.com/13245798052011-12-23T08:50:05Z
Aitor Sarasua bertsolariak Debagoineko lehen Tobera mustra honetarako bertso ezin ederragoak idatzi ditu; mamitsuak, biziak, gogoetara gonbidatzen gaituztenak, ezinbestean.

Ez begiratu beti gorutza beien be badau bidia,

bakarka edo taldien joan hor egongo da aldia,

ta hemen brillo gutxiaz baina argi askoko taldia.

Txingurri gaixo ebentuala

kalien dabil primeran

kakalardo baltz lenau punkixa

parkien umezain eran

jestoretako aker hippixa

Eako ahuntzekin hegan

mobila eskuen buztanikara

Maxiko kutxan illeran

Herri honetan behar leukien

danak ez dauz Santagedan

Apurka urrunduz ez ete zare

juan berbatik ta hitzetik

apur haundirik ez da etorten

mahai haundixak zerbitzetik

Euskal Herriko motor zarena

ez juan dieselan atzetik

bidia ibiliz egiten da ta

ez konplejoz bizitzetik

beltz ala zuri bardin da baina

aldegin beti grisetik

Arrasateko herriari eskainitako bertsoak dira, arratoiarenak deiturikoak, eta bertako Fauna Txiki bat deskribatzen du, baina edozelan be, egungo gizartearen kritika sakona darraie aipatu bertsoei.

Ahots xume, urratu eta goxo batekin XXI. mendeko aje askoren berri emateaz gain, ziztada ugari doaz zuzenduak berak ongi ezagutzen duen bailarari, Debagoienari, hain zuzen ere.

Umore finez, begiratu sakon eta doitua errealitate sozialari; funtsean estilizazio handiko bertsoak; Kanpanzarreko arratoitxo baten begietatik begiratu zorrotz eta zehatza; Arrasateko gizarte bizitzaren erretratu bizi-bizi bat eskaintzen digu, ironia eta zapore mingotseko bertsoak josiz.
Alez ale doalarik bertako paisanajearen berri ematen, entzuleak nahi beste aukera dauka, Aitorrek, maisuki kontatzen duen hori irrifar batez irudikatzeko. Huntaz eta hartaz: amets kolektibo eta diskurtso fundatzaileen birrintzeaz, kaleetan aurki daitezkeen mota guztietako ibilbide koherente zein ibilibide lausotuak, biografia kuriosoak,�

Hasieran aipatu dugun Toberan-mustra delakoan, bailarako herri bat hautatu da berau epaitzeko; tradizioaren berrirakurketa eguneratu batetik, aurten Arrasateko herria izango da epaitua: ajeak, kontraesanak, ezintasunak, utopiak eta lorpenen balorazioa, orobat, bertoko gizarte bilakaera errepasatuko da.
Satira baten formatoan, bailarako herrietako lekukotzak egongo dira Arrasateren desmasiak azaleratuz. Epaile lanetan, Mikel Irizar jauna Debagoiendar ilustrea. Akusazio lanetan Bergarako herria, fiskal lanetan, Ainhoa Agirreazaldegi. Eta, Arrasate defendatuz, Eneko Barberena, abokatu lanetan.

Herri antzerki hau datorren astean taularatuko da. Orotara, ehun lagunek hartzen dute parte. Tradizio bat berreskuratzeko ahaleginean, Bagara erakundeak , bere lehen emaria aurkezten dio Debagoieneko gizarteari.

Eguna, abenduaren 28, lekua Amaia antzokian, ordua 19:30etan. Sarrerak erosi Internetez.

http://sustatu.com/1324579805?utm_source=rss&utm_medium=feedsZiztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?Patxi Gaztelumendihttp://sustatu.com/13245546922011-12-22T13:11:32Z
Eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako: EZtaBAIdarako apunteak. Ziztada eske ari zaizkigu hemendik eta handik. Hiru egoeraren berri izan dugu oso denbora gutxian.

Berria taldearena

Nabarra aldizkaria

UEU

...eta honek guztiak, gogoeta egitera narama. Hala beharrez. Patxi Gaztelumendiren gogoeta hau bere blogean argitaratu da, eta hona ekarri dugu bere Copyleft lizentziari esker.

Eta uste dut, egoeraren azterketa egiteko puntu asko jarri behar direla. Eta asko apropos ezkutatzen direla, beste asko gainditutzat ematen ziren, eta gehiago etorriko dira eztabaidaren ondorioz. Ea jendeak, guk guztiok gogoeta egin, ondorioak atera, eta aterabide orokorrago bat planteatu beharko genuke, alternatiba integrala. Gurpil berria agian, pintxazoari partxea jarri aurretik.

Aurrekariak

Garai emankor batzuetatik gatoz, sozialean. Euskalgintzak dena zuen egiteko, eta frente horretan gauzak sortu eta eraikitzeari ekin zion duela hamarkada batzuk. Gau eskolak, ikastolak, euskararen aldeko dinamika herritarra, euskal prentsa, elkartegintza, herri hedabideak, kulturgintza, diskogintza, hiztegigintza, liburugintza... zer ez dugu jaso gure aurreko belaunalditik?

Nolabaiteko instituzionalizazio bat gauzatu da kulturgintzaren eremuan ere, profesionalizatu egin zaigu herrigintza zena. Lanpostuak sortu, profesionalak, adituak, lantalde teknikoak han eta hemen, Euskal Herri osoan.

Normaltasun itxura bat hartu izan du guztiak, eta batez ere Arregi-Garmendia jaurlaritzetan, akordioen bidea urratu zenetik; ordukoak dira irudirik gogoratuenak, Iñaki Uria Joseba Arregirekin Euskaldunon EGUNKARIAko azalean, Erramun Osa eta Mari Karmen Garmendia akordioa sinatzen (AEK HABE), -nik gogoan ditudan erretratuak, izango dira beste batzuk- eta nolabaiteko normalizazio instituzionala ere eskuratu zuen euskalgintzak. Adostasun osorik ez, baina bide berri batzuk.

Eta euskalgintzan horrek bere ajeak utzi ditu. Ez dira beti plazaratu, ez dira azaldu. Baina hor egon dira. Menpekotasunak, mugak, egin nahi eta ezinak, faboritismoak… denetarik.

Egungo politika

Jaurlaritza aldaketa posibleak beldurra eragin zuen, otsoa ba omen zetorren, eta Ibarretxek inoiz lehendakari batek inoiz eskuratu duen boto zaparrada handiena jaso zuen. Euskalgintzako sektore asko ere, lerrokatu ziren horretara. Nik neuk, oso gertutik bizi izan nuen. AEK-ko irakasle zirenak, Ibarretxeri botoa ematen, ETBko LABeko sindikalistak ezagutu nituen horretan. Eta otsoarenak funtzionatu zion alderdi jeltzaleari. Eta beldurra nagusitu zen gure etxeetan. Eta normala izan zitekeen agian. Eta ezker abertzaleak ere, Mayor Orejaren aukerari, ez zion alternatiba sinesgarririk erakutsi. Eta Ibarretxerekin lasaitasuna. Eta ezker abertzaleak Gasteiztik kanpo jarraitu zuen, erdizka, eta udaletatik kanpo gero, ia osorik… eta urteak aurrera.

Mayor Orejaren ordez, Lopez Basagoitik eskuratu zutenean Gasteizko gobernua, ez zen beste munduko dardararik suertatu. Eta Lopezek euskaldun zenbait jarri zituen gobernatzen, eta tartean Lurdes Auzmendi, Ramon Etxezarreta…. euskaltzaleak, ezagunak, askoren lagunak.

Eta horregatik, besteak beste ez zen euskalgintzaren oldarraldirik egon. Eta subentzioek iraun zuten, eta bermatu, eta Iparraldeko ikastolak, zein Nafarroakoak, eta euskaltegiek, eta prentsak… eta suak irauten zuen piztuta, baina kandelarena, ez barrikadarenak. Lasaitasun demokratikoa deitzen ahal diogu. No pasa nada. Denak bere horretan jarraitzen du.

Baina krisiarenak amigo, dena justifikatzen ahal du. Eta garai aproposa da artaziak martxan jartzeko. Eta nahi dugun lekuetatik prakak mozteko. Eta hasi da errekortea. Hasi dira beheraldiak. Eta gora begira harrapatu gaitu, tupustean, ezustean edo.

Hemendik eta handik mozten hasi direnean, gure negarrak, gure malko lehorrak. Horrenbeste niri, horrek beste guri, hau eta zera…. ez daukagula, beharko genukela, ez dagoela, itxaron beharko dela. Eta ziztadak zeinek lehenengo eskatu, azkarrago bermatu. Baina ez dut uste, orain kontu guztiak ziztatzen jarrita konponduko dugunik txolopote hau. Estrukturala baita arazoa, gurea bezala haiena.

Euskalgintzak eredu berri bat behar du.

Erronkak eta etorkizuneko kulturgintza

Euskalgintzak eredu berri bat behar du. Hemen eta orain. XXI. mendeko euskalgintzak ezin du inoren morroi izan behar. Ezingo du subordinatua izan. Ez jeltzale, ez sozialista ez abertzale, ez deus. Euskalgintzak bere bidea bilatu behar du.

Eta autogestioa da oinarri oinarrian bilatu behar duena.

Kudeaketa eredu berri bat, irekia, parte hartzailea, zabala, anitza eta batez ere emankorra.

Gure zerbitzuak oro ezin ditugu kapitalaren menpe jarri, argi dago hori. Baina subentzioen politikak hona ekarri gaitu. Eta aurrera egiteko gaitasunik gabe ez ote garen geratuko, hori dugu orain guztiok zalantza. Kiosko eta buzoitik erori da aldizkari bat. Ez da deus gertatzen. UEUri bere jardunaren %25 suposatzen duen dirulaguntza kendu diote egun batetik bestera, ez da grebarik izango euskal unibertsitateetan, irakasleek berdin berdin jarraituko dute nominak jasotzen, ikasleek ez zeukaten horren berririk, agian horren beharrik ere ez. Ondorioa da guzti hau. Berriak, bere plantila ezin dezake mantendu. Ez da erreala. Ez da Erreala. Badakigu.

Gestio mota berriak bilatu behar dira, hala beharrez. Lan eredu irekia, alternatiboa martxan jarri behar da. Pentsatu dugu, genituen ereduetara gure jarduna egokituta, aski zela. Eta orain ondorioak. Militantzia edo profesionala, dikotomia horretara mugatu dugu gure operatibitate guztia.
Eta munduan, milaka proiektu daude, euskalgintza bezain garrantzitsuak direnak, eredu ekonomiko berriekin funtzionatzen dutenak: eta jasotzen dituzte laguntzak; mikrolaguntzak, kudeaketa irekia dute; sponsorizazioak, parte hartze irekia, erabaki ahalmen handiagoarekin, kudeaketa ireki eta garden batekin. Eredu dira, eredu zaizkigu.

Euskal Herriak, bidegurutzean den honetan, bideari heldu eta gurutzeak gainetik kendu beharko ditu.

Erronka berriei ausardiaz eta ilusioarekin heldu. Ez dago egun handirik. Egunerokoa da gure jarduna, gure egitekoa, gure lorpena eta gure emaitza. Gutako bakoitzak behar du ziztada bat, aurrera egin dezagun.

Ikasgai eta lotura zenbait

open economy wikipedian

open economy Las nuevas reglas de la economía de la participación

Wikimedia fundazioa, besteak beste mundu osoko Wikipedia proiektua sustatzen duena

Mozilla fundazioaren wikia, antolaketa eredua, egungo eztabaida irekiak.

Ekonomia ireki eta parte hartzaile bat euskalgintza eta kulturgintzan. Non euskaltzaleok, ez garen kontsumitzaile soil. Non badugun boza, badugun poltsikoa, badugu ere bihotza eta eskuak, batez ere. Ez gugana eskatzen soilik etorri. Guk, egin nahi dugu. Eta egiten ari gara, bidenabar.

Jatorrizkoa: Copyleft Patxi Gaztelumendi, Gaztelumendi.org

http://sustatu.com/1324554692?utm_source=rss&utm_medium=feedsZeitgeist: 2011. urtearen laburpena Googleren araberaSustatuhttp://sustatu.com/13240292552011-12-22T09:54:15Z
Urte amaieran urtero azaltzen diren zerrenden artean, Googlek ere berea egin du. Urtean zehar Google bilatzailean izan diren bilaketak aztertu ondoren, 2011ko gertaera, pertsonaia eta albiste nagusien zerrenda kaleratu du, urteroko Zeitgeist zerrendan.

Googleren aplikazioetako datuak erabilita urteko izen nagusien zerrenda kaleratu du bilatzaile amerikarrak, Zeitgeist 2011. Horretarako hainbat iturri aztertu ditu (bilaketak, datu-base barruko herramintak,...) eta emaitzen artean filtroa aplikatu du (spama eta beste desbideraketa batzuk fintzeko-edo). Batez ere, aurten gehien igo diren terminoak azpimarratu nahi izan dute, 2011. urtean bereziki albiste izan diren horiek. Baita gehien jaitsi direnak ere.

Zerrenda guztiak GoogleZeitgeist webgunean aurkituko dituzu, baina hona hemen pare bat, adibiderako (mundu osoko datuetatik ateratakoak):

Gehien hazi direnak

rebecca black

google plus

ryan dunn

casey anthony

battlefield 3

iphone 5

adele

Fukushima

steve jobs

ipad 2

Tresna elektronikoen artean

amazon kindle fire

iphone 4s

sidekick 4g

hp touchpad

spb shell 3d

ipad 2

htc sensation

samsung nexus prime

sony ngp

ipad 3

Urteko deigarriena bideo batean

Googlek 2011. urteko kronika ere egin du bideo honen bidez. Urteko albiste nagusiak eta Googlen izan diren bilaketarik nabarmenenak 2 minutuko bideo batean laburbilduta.

Herrialdez herrialde

Estatu mailako bilaketen emaitzak ere ematen ditu. Euskal Herriko daturik ez du ematen, eta ez dirudi Frantzia eta Espainiakoak gurutzatuz lortuko dugunik, bi herrialdeen arteko aldea nabarmena baita. Adibidez (Lehenengo zutabean Espainia; bigarrenean Frantzia):

Gehien hazitakoak

elecciones 2011

minecraft

bankia

dsk

atrapa un mill�n

secret story 5

whatsapp

zalando

dieta dukan

iphone5

Pertsonaiak

gadafi

dsk

pablo alboran

alexandra stan

amy winehouse

pippa middleton

jennifer l�pez

amy winehouse

paula echevarr�a

ayem

Telebista

Zinema

operaci�n triunfo 2011

tron

soy tu due�a

transformers 3

eurovisi�n 2011

scream 4

supervivientes 2011

tintin

bandolera antena 3

destination finale 5

Bidaiatzeko

maui beach

sncf

gante

ratp

eurodisney

air france

islas fiyi

easyjet

islas bermudas

aeroport

http://sustatu.com/1324029255?utm_source=rss&utm_medium=feedsModako izenak Gipuzkoan XVI. mendeanAleikezhttp://sustatu.com/13239627372011-12-22T08:15:37ZAsko aldatu dira Euskal Herriko ohiturak azken urteetan gure umeei izena jartzeko garaian. Orain 40 urte oso ohikoak ziren izen batzuk erabat ezkutatu zaizkigu eta beste batzuk nagusitu. Orain dela 500 urteko izenak ere nahiko tradizionalak ziren, nahiz uste baino hurbilago zeuden oraingo gustuetatik.
Gure gizartea noraino aldatu den ikusteko, horra gure arbasoei zer izen jartzen zizkieten gurasoek edo izena jartzeko ahalmena zutenek XVI mendean Gipuzkoan. Eskuragarri dauden datuen gainean egin da azterketa, eta, horregatik, hainbat herritako datuak falta dira. Hala ere, Gipuzkoako eskualde guztiak daude ordezkatuta eta beraz, ez dirudi datu gehiago eskuartean izateak emaitzak erabat aldatuko lituzkeenik.

Has gaitezen neskengandik. Nesken artean izenik erabiliena Maria zen garai hartan, nesken % 37ri jartzen zitzaion, izen elkartuak (Maria Ana, Maria Perez...) kontuan hartu gabe. Bigarren izen aukeratuena Catalina zen (% 13,2) eta hirugarrena Magdalena (% 8,2).

NESKAK (32.418)

Maria (% 37)

Catalina (% 13,2)

Magdalena (% 8,2)

Ana (% 5,9)

Marina (% 3,8)

Francisca (% 3,3)

Gracia (% 3)

Dominga (% 2,3)

Isabel (% 2,2)

Maria Joanes (% 1,5)

Mutilei dagokienez, Joan izena jartzen zen gehien, % 28,4 hain zuzen (Juan, Joanes, Juanes eta aldaera guztiak kontuan hartuta). Bigarren tokian Domingo zegoen (% 11,5) eta hirugarrenean Martin (%10,5)

MUTILAK (33.848)

Joan (% 28,4)

Domingo (% 11,5)

Martin (% 10,5)

Pedro (% 9,7)

Miguel (% 5,9)

Francisco (% 5,2)

Andres (% 2,8)

Sebastian (% 1,7)

Cristobal (% 1,2)

Esteban (% 1,2)

Gehien jartzen zirenetatik urrun egon arren, euskal tradiziozko izen batzuk oraindik indarrean zeuden Gipuzkoako zenbait eskualdeetan, adibidez: Txaria (Antzuola, Bergara), Mari Gabon (O�ati, Segura, Soraluze, Bergara, Deba, Eskoriatza, Legazpi), Gerazia (O�ati), Maria Arroiz (Oiartzun), Maria Erroiz (Berastegi), Maria Erroz (Amezketa), Maria Jakue (Mutriku, Segura), Maria Perisko (O�ati), Mari Arano (Hondarribia, Amezketa), Mari Churdin (O�ati), Maria Urdin (O�ati), Maria Otxanda (Arrasate), Mari Ozenda (O�ati), Madalentxo (Segura), Mari Joantxo (Ormaiztegi), Ana Aiuzuri (Donostia), Liliosa (Azpeitia), Mari Usoa (Alegia), Maria Balda (Arrasate), Maria Izaskun (Segura), Otsoza (Amezketa), Martin Arano (Hondarribia, Mutriku, Orio), Pazko (Aduna, Asteasu, Zarautz, Zizurkil), Nafarra (Berastegi, O�ati), Juan Gabon (Arrasate), Matxin (Antzuola, Bergara, Eskoriatza, Usurbil), Martingot (Pasai San Pedro), Txomin (Bergara, Berastegi, Deba, Hernialde), Txomingo (Berastegi), Eneko (Zizurkil), Iniko (Arrasate), Juan Zuri (Soraluze), Erramus (O�ati, Orio), Martikot (Hondarribia), Peruski (Berastegi), Txoantxo (Eskoriatza), eta beste izen txikigarriak (Matxiniko, Juaniko, Joanetxo, Martingo, Mariatxo...) eta euskal tradiziozkoak omen diren femeinizazioak, hala nola: Joaneiza, Martiza, Periza, Lopeiza, Migeleiza...http://sustatu.com/1323962737?utm_source=rss&utm_medium=feedsGure desio zinbetetako tzoenekinSustatuhttp://sustatu.com/13240455692011-12-21T10:26:09Z
Hara zer opa digun Gurutze Goriak:

Gure desio zinbetetako tzoenekin, datozen egun hauek ongizatez urte oparo baten hasiera izan daitezen.

Gure desio zinbetetako tzoenekinhttp://sustatu.com/1324045569?utm_source=rss&utm_medium=feeds