Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zeitgeist: 2011. urtearen laburpena Googleren arabera

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-12-22 ¦ 09:54 ¦ internet

Urte amaieran urtero azaltzen diren zerrenden artean, Googlek ere berea egin du. Urtean zehar Google bilatzailean izan diren bilaketak aztertu ondoren, 2011ko gertaera, pertsonaia eta albiste nagusien zerrenda kaleratu du, urteroko Zeitgeist zerrendan.

Publizitatea

Googleren aplikazioetako datuak erabilita urteko izen nagusien zerrenda kaleratu du bilatzaile amerikarrak, Zeitgeist 2011. Horretarako hainbat iturri aztertu ditu (bilaketak, datu-base barruko herramintak,...) eta emaitzen artean filtroa aplikatu du (spama eta beste desbideraketa batzuk fintzeko-edo). Batez ere, aurten gehien igo diren terminoak azpimarratu nahi izan dute, 2011. urtean bereziki albiste izan diren horiek. Baita gehien jaitsi direnak ere.

Zerrenda guztiak GoogleZeitgeist webgunean aurkituko dituzu, baina hona hemen pare bat, adibiderako (mundu osoko datuetatik ateratakoak):

Gehien hazi direnak

  1. rebecca black
  2. google plus
  3. ryan dunn
  4. casey anthony
  5. battlefield 3
  6. iphone 5
  7. adele
  8. Fukushima
  9. steve jobs
  10. ipad 2

Tresna elektronikoen artean

  1. amazon kindle fire
  2. iphone 4s
  3. sidekick 4g
  4. hp touchpad
  5. spb shell 3d
  6. ipad 2
  7. htc sensation
  8. samsung nexus prime
  9. sony ngp
  10. ipad 3


Urteko deigarriena bideo batean

Googlek 2011. urteko kronika ere egin du bideo honen bidez. Urteko albiste nagusiak eta Googlen izan diren bilaketarik nabarmenenak 2 minutuko bideo batean laburbilduta.


Herrialdez herrialde

Estatu mailako bilaketen emaitzak ere ematen ditu. Euskal Herriko daturik ez du ematen, eta ez dirudi Frantzia eta Espainiakoak gurutzatuz lortuko dugunik, bi herrialdeen arteko aldea nabarmena baita. Adibidez (Lehenengo zutabean Espainia; bigarrenean Frantzia):

Gehien hazitakoak
elecciones 2011 minecraft
bankia dsk
atrapa un mill�n secret story 5
whatsapp zalando
dieta dukan iphone5
Pertsonaiak
gadafi dsk
pablo alboran alexandra stan
amy winehouse pippa middleton
jennifer l�pez amy winehouse
paula echevarr�a ayem
Telebista Zinema
operaci�n triunfo 2011 tron
soy tu due�a transformers 3
eurovisi�n 2011 scream 4
supervivientes 2011 tintin
bandolera antena 3 destination finale 5
Bidaiatzeko
maui beach sncf
gante ratp
eurodisney air france
islas fiyi easyjet
islas bermudas aeroport

Erantzunak

#1. Re: Zeitgeist: 2011. urtearen laburpena Googleren arabera

Goio Arana ¦ 2011-12-22 ¦ 12:20

Zeigeist hitzak, antza, alemanieraz esan nahi du denboraren espiritua. Arrasaten badago pintada bat hitz horrekin, Monterron parkeko burdinazko atean. Susmoa dut Google Zeigeist urteko zerrendarekin baino izen bereko dokumental luuuuuze honekin duela zerikusia...


Argazkiak.org | Zeitgeist © cc-by-sa: goioarana

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz