Sustatu.com > herri-administrazioakIKT 2012 dirulaguntza deialdia© cc-by-sa HPS ¦ 2011-12-26 ¦ 09:10 ¦ herri-administrazioakEusko Jaurlaritzako abenduaren 20ko Gobernu Batzordearen oniritzia jaso ondoren, abenduaren 30ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2012ko IKT deialdia arautzen duen Agindua (2011ko abenduaren 21eko Agindua, Kulturako sailburuarena, 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena). Guztia irakurri ¦ KomentatuOpen Data estrategia europarra aurkeztu da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-12-13 ¦ 09:09 ¦ herri-administrazioakEuropar Komisioak Open Data estrategia europarra ipini du martxan. Horrela adierazi zuen atzo emandako Digital Agenda: Turning government data into gold prentsaurrekoan. Estrategia honen bidez, etekina atera nahi zaio Administrazioak batu eta gordetzen dituen datuei. Erresuma Batuak (data.gov.uk) eta Frantziak (www.data.gouv.fr) ipini dira martxan, EAEn opendata.euskadi.net ataria dugu. Guztia irakurri ¦ KomentatuBikain ziurtagiria eskuratu du Arrasateko Udalak© cc-by-sa Jose Felix Diaz de Tuesta, Arrasateko Udaleko euskara teknikaria ¦ 2011-11-28 ¦ 13:14 ¦ herri-administrazioakHizkuntza kudeaketaren bikaintasuna ebaluatzen duen Bikain ziurtagiriaren goi mailako agiria eskuratu du Arrasateko Udalak. Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ematen dute Bikain ziurtagiria enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Guztia irakurri ¦ Komentatu“Itotze ekonomikoaren bitartez euskararen aldeko mugimendua desagerrarazi nahi du Nafarroako gobernuak”© cc-by-sa Kontseilua ¦ 2011-11-17 ¦ 08:14 ¦ herri-administrazioakNafarroako gobernuak 2012rako aurkeztutako aurrekontu proposamena aztertu du Kontseiluak. Ondorio nagusi bat atera du azterketa egin ondoren, Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez: “aurrekontu proposamenak berez murritzak ziren 2011ko aurrekontuak gehiago murriztera datoz”. Guztia irakurri ¦ Erantzun batHerri-partaidetza prozesua Eskoriatzan: Hausnartu dezagun kafe baten inguruan, Zelako Eskoriatza gura dozu?© cc-by-sa Eskoriatzako Udala (Komunikazio Arloa) ¦ 2011-11-06 ¦ 11:37 ¦ herri-administrazioakEskoriatzako Udalak duela egun batzuk aurkeztu zuen azaroan zehar abiatuko den herri-partaidetza prozesua. Prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, azaroaren lehen astean, sektoreekin bilerak egingo dira eta batzorde bakoitza normalean kolaboratzen duen gizarte-eragile eta pertsonekin batzartuko da. Azaroaren 12an, larunbata, World Cafe saio bat egingo da Eskoriatzako kiroldegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Guztia irakurri ¦ KomentatuHartuko al dugu kafe bat herriko plazan?© cc-by-sa Oihana Garcia eta Ainara Ibañez, Elhuyar Aholkularitza ¦ 2011-11-06 ¦ 09:31 ¦ herri-administrazioakEuskararen erabileraz hausnartzeko World Kafea antolatu du Elorrioko Udalak.
Guztia irakurri ¦ KomentatuJaurlaritzaren kontratazio eta laguntzen berri jaso RSS bidez© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-11-04 ¦ 11:13 ¦ herri-administrazioakEusko Jaurlaritzaren zenbait informazio iturri RSS formatuan daude egun batzuetatik hona. Bereziki praktikoa da dirulaguntzena eta kontratazio publikoena. RSS bidez harpidetu, eta aukera berriak iristen zaizkizu postontzira. Hona, adibidez, nola ikusten den zein lehiaketa publiko irten diren azken egunetan Google Reader RSS irakurgailuaren interfaze berriarekin: Guztia irakurri ¦ KomentatuHerritarren parte-hartzerako ekimen berezia antolatu du Ordiziako Udalak© cc-by-sa Ordiziako Ahotsa ¦ 2011-11-02 ¦ 11:51 ¦ herri-administrazioakOrdiziako Udalak herritarren partehartzeari zuzendutako ekimen berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, azaroaren 5ean. Hartu hitza, piztu Ordizia! izena du ekimenak eta helburua ordiziarron ahotsa udaletxeko aretoetan entzutea izango da. Guztia irakurri ¦ Komentatu"Mutrikuko Udala informatuz!"... Eta Internet?© cc-by-sa Pedro Arreitunandia, Atxukale.com ¦ 2011-10-26 ¦ 07:42 ¦ herri-administrazioakGaur Mutriku osoa ohar honekin josita ikusi dugu. Udal taldeak lanean jarri zenetik 100 egun pasa direla eta, Zabiel Kultur Etxera deitzen digu herritar guztioi beraien lanaren berri ematera. Ondo dago nere ustez zer egin duten eta zer ezin izan duten egin herriari jakitera ematea. Hau ikusi, eta galdera etorri zait burura: “Mutrikuko Udaleko web gunean jarriko al zuten deialdia ?” Zoritxarrez, espero nuen erantzuna aurkitu det: ez, web gunean ez dago ezer honi buruz. Guztia irakurri ¦ 3 erantzunZer egin geinke Bergara hobetzeko?© cc-by-sa Bergara, bazara, bagara ¦ 2011-10-19 ¦ 15:02 ¦ herri-administrazioakBerba gara. Bergara gara. Zara, bazara. Gara, bagara. Eta zer gara, ba? Egin dezagun berba. Bergarako Udalak herritarren parte-hartzean oinarrituriko Udalgintza-ereduari ekin nahi izan zion aurreko legegintzaldian, eta ipar horri begira, hainbat egitasmo garatu zituen herritarrekin elkarlanean: 2020ra bitarteko herriaren plan estrategikoa hain zuzen ere. Guztia irakurri ¦ KomentatuUEMAk Zuzendaritza Batzorde berria du© cc-by-sa Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea ¦ 2011-10-04 ¦ 16:39 ¦ herri-administrazioakUEMAk Batzar Nagusia egin du joan den larunbatean, Zestoan. Batzarrean, 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. UEMAko lehendakaria Maren Belastegi izango da. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuropa baliabideak alferrik galtzen© cc-by-sa Gipuzkoa Zero Zabor ¦ 2011-10-01 ¦ 16:43 ¦ herri-administrazioakIrailaren 20ean ezagutzera emandako baliabide efizientziarako bide orrian, Europak baliabideak alferrik galtzearekin daukan arazoa agerian geratzen da eta Zero Zabor helbururantz gerturatzen dituen proposamenak egiten ditu. Guztia irakurri ¦ KomentatuGipuzkoako zerga gida 2011© cc-by-sa Gipuzkoako Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldea ¦ 2011-09-30 ¦ 10:43 ¦ herri-administrazioakGipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako 2011ko zerga gida honen bidez, lan tresna bat eskaini nahi zaie zerga arloan aritzen diren erabiltzaileei, Gipuzkoako foru zerga sistemara hurbiltzeko eta beren jarduera euskaraz egitea errazteko. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskal Herriko hautetsiekin mahai ingurua irailaren 27an© cc-by-sa Gaindegia, Komunikazio Saila ¦ 2011-09-23 ¦ 08:47 ¦ herri-administrazioakEuskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean izeneko mahai ingurua antolatu du Gaindegiak irailaren 27rako. Parte hartzaileen artean, Markel Olano (EAJ/PNV), Patxi Zabaleta (Aralar), Juan Carlos Alduntzin (Bildu) eta Iparraldeko ordezkari bat izango dira. Izena emateko. Guztia irakurri ¦ Erantzun batSanmarko berriz Zero Zabor norabidean© cc-by-sa Gipuzkoa Zero Zabor ¦ 2011-09-10 ¦ 08:56 ¦ herri-administrazioakAsteartean, Sanmarko mankomunitateko batzar berria osatu zen. Maiatzeko udal hauteskundeen ondorengo aldaketa islatzen duen batzarra. Beñat Amenabar lehendakari berriak atzo irakurritako agiriak, itxaropenez ikusten dugun aro baten aurrean gaudela iradokitzen du. Guztia irakurri ¦ KomentatuEspainiako herri-lan eta azpiegitura publiko handien bideragarritasun zalantzazkoa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-09-01 ¦ 09:11 ¦ herri-administrazioakBlog honetako sarrerak Espainiako azken urteetako azpiegitura lan handietan egindako inbertsioen errepasoa dakar, haien bideragarritasun zalantzazkoa azpimarratuz. Abiadura handiko trenaren lerroak, aireportuak eta tranbiak aipatzen dira bereziki.
Erref.:
Espainiako herri-lan eta azpiegitura publiko handien bideragarritasun zalantzazkoa (dfc-economiahistoria.blogspot.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|