Sustatu.com > historiaModako izenak Gipuzkoan XVI. mendean© cc-by-sa Aleikez ¦ 2011-12-22 ¦ 08:15 ¦ historiaAsko aldatu dira Euskal Herriko ohiturak azken urteetan gure umeei izena jartzeko garaian. Orain 40 urte oso ohikoak ziren izen batzuk erabat ezkutatu zaizkigu eta beste batzuk nagusitu. Orain dela 500 urteko izenak ere nahiko tradizionalak ziren, nahiz uste baino hurbilago zeuden oraingo gustuetatik. Guztia irakurri ¦ Erantzun bat"Gogoeten kabian": Gerra zibileko hobi komunen inguruko dokumentala© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-12-20 ¦ 08:43 ¦ historiaJoan den astean aurkeztu zen Iruñean Gogoeten kabian - Donde habita el recuerdo. Clemente Bernad argazkilari nafarraren azkenengo lana da. Gerra zibileko errepresioa eta hobi komunen azaleratzea mintzagai dituen liburua eta dokumentala. Guztia irakurri ¦ KomentatuLagundu 'Agur Esatea' finantziatzen: animazioko dokumentala, gerrako umeei buruz© cc-by-sa Izaskun Arandia (IZAR Films) ¦ 2011-11-18 ¦ 08:49 ¦ historia1937an Gernikako bonbaketaren ondoren ia 4.000 haur Ingalaterrara bidaliak izan ziren itsasontziz. 250 inguru ez ziren inoiz itzuli eta askok ez zituzten heuren gurasoak berriz ikusi. Agur Esatea euren istorioa da. Finantziazio kolektiboa edo crowdfunding esaten den ereduarekin saiatzen ari gara ekimen hau finantziatzen. Zeuk ere lagundu dezakezu! Aldameneko koadro honetan ikus dezakezu zenbat behar dugun, eta nola goazen diru-bilketan. Irakurri, mesedez, zer egin nahi dugun, eta gero pentsatu ea euro gutxi batzuk eman ditzakezun (gutxienez kredituetan agertuko zara!) Guztia irakurri ¦ 2 erantzunBernard Goienetxe Matalaz hil zutela 350 urte dira gaur© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-11-08 ¦ 09:23 ¦ historiaXabier Euzkitzek joan den astean gogoratu zuen, Gaurko Hitzaren jaian, ohildu hitza aukeratzean, Matalazen exekuzioaren 350. urteurrena dela gaur. Zuberoako nobleen kontrako udako matxinada zuzendu ondoren, Sohütako guduan laborariek galdu ondoren, preso hartu zuten Bernard Goienetxe Matalaz, eta 1661ko azaroaren 8an moztu zioten lepoa Lextarreko plazan. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunTxosten berri aipagarria Iruña-Veleiako ostrakei buruz© cc-by-sa Juan Inazio Hartsuaga ¦ 2011-10-30 ¦ 10:37 ¦ historiaDuela gutxi irakurri dut Miguel Thompson-ek idatzitako COMENTARIOS SOBRE ALGUNOS GRAFITOS DE Iruña-VELEIA artikulu mamitsua (PDF). Ez da gaiari buruzko n-garren iritzi artikulua. Gauza oso zuzenak oso zehatzak eta oparo dokumentatuak esaten ditu adituen hainbat iritzi sendo-itxurako kolokan jarriz. Edo horrela ematen du behinik behin. Guztia irakurri ¦ 5 erantzunHitzaldia: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara© cc-by-sa JARDUN EUSKARA ELKARTEA ¦ 2011-10-18 ¦ 10:42 ¦ historiaBergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu. EGUNA: Urriak 19, 19:00etan. LEKUA: Irizar Jauregiko aretoan. Hitzaldiaren izenburua Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara da eta hizlaria Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarra izango da. Guztia irakurri ¦ KomentatuAgosti Xaho eta euskararen jatorria© cc-by-sa Euskararen Jatorria Elkartea - Aitor Zugasti ¦ 2011-10-09 ¦ 08:34 ¦ historiaEuskal Herrian dugun ohitura txarrenetako bat, gure herriaren alde hainbeste egin duten pertsonak behar bezala ez gogoratzea da. Horren lekuko, adibidez, gure herrietako kale izenak dira. Horietan, Espainia edo Frantziaren alde borrokatu zuten militar gehiago daude gure nazioaren alde maila politiko edo kulturalean aritu direnak baino. Guztia irakurri ¦ 3 erantzun"Nafarroako konkista (1512-2012) berrikusten", larunbatean© cc-by-sa UEU ¦ 2011-10-07 ¦ 07:55 ¦ historiaIkasturte honetan, Nafarroako konkistaren 5. mendeurrenean, UEUk horren inguruko ikerkuntzak bilduko dituen jardunaldia antolatu du, urriaren 8rako (larunbata), Iruñean, Geronimo de Ustariz Institutuarekin batera. Guztia irakurri ¦ KomentatuGerra Zibila Euskal Herrian: bisita gidatuak Intxortara© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-09-29 ¦ 07:37 ¦ historiaElgetako udalak antolatuta, Gerra Zibilak Intxortan utzitako aztarnak ezagutzeko irteerak izango dira urriko domeketan. Elgeta inguruan antolatu diren erakusketak eta bisita gidatuak ezagutzeko aukera borobila.
Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskaltzaindia, Iruña Veleia eta Txillardegi© cc-by-sa Koldo Urrutia, Arabako Iruña Argitzeko Batzordea ¦ 2011-09-18 ¦ 13:17 ¦ historiaAsko dira Euskaltzaindiak gure hizkuntza normalizatzeko eta jagoteko egiten dituen ekimenak, garrantzitsuena, ezbairik gabe, euskara estandar bat sortzea eta zabaltzea izan delarik. Bere zeregin horretan, argi dago lorpen ederrak lortzen ari dela gure hizkuntzarako, eta herri gutxi euren akademiaz harro egon daitezke, euskaldunok gureaz gauden bezainbeste. Baina, bidean, badira ere harrotzeko modukoak ez diren zenbait gauza, esaterako, une honetan osasunez gaizki dagoen Txillardegiri akademian sartzen utzi ez izana. Andres Urrutia euskaltzainburuak orain dela urte gutxi akats historiko hori konpontzeko ahaleginak egin bazituen ere, beranduegi zen eta Txillardegik uko egin zion sartzeari, ia bizitza osoan ukapen borobila jasan ondoren. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunOñatin ospatuko da Euskal Herriko historialarien biltzarra datozen egunetan© cc-by-sa Nabarralde ¦ 2011-09-14 ¦ 11:46 ¦ historiaEuskal Herriko historialarien II. biltzarra irailaren 16, 17 eta 18an ospatuko da Oñatiko Unibertsitatean. Edizio honetako berritasun gisa, hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez Nabarraldeko web orrialdean. Guztia irakurri ¦ Erantzun batGaur 75 urte bonbardatu zuten Otxandio© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-07-22 ¦ 08:13 ¦ historiaGerra Zibilean, 1936an 61 hildako izan ziren Otxandion izandako bonbardaketan. Herriko jaiak ziren altxamendua gertatu eta Francoren armadak herria bonbardatu zuenean. Gernikako bonbardaketa 10 hilabete geroago izan zen, gudaren gogortasuna handiagoa zela, baina Otxandion 1936ko jaietan ez zuten espero halako bonbardaketa izatea.
Erref.:
Gaur 75 urte bonbardatu zuten Otxandio (www.hamaikabilbo.tv)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|