Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Modako izenak Gipuzkoan XVI. mendean© cc-by-sa Aleikez ¦ 2011-12-22 ¦ 08:15 ¦ historiaAsko aldatu dira Euskal Herriko ohiturak azken urteetan gure umeei izena jartzeko garaian. Orain 40 urte oso ohikoak ziren izen batzuk erabat ezkutatu zaizkigu eta beste batzuk nagusitu. Orain dela 500 urteko izenak ere nahiko tradizionalak ziren, nahiz uste baino hurbilago zeuden oraingo gustuetatik. Gure gizartea noraino aldatu den ikusteko, horra gure arbasoei zer izen jartzen zizkieten gurasoek edo izena jartzeko ahalmena zutenek XVI mendean Gipuzkoan. Eskuragarri dauden datuen gainean egin da azterketa, eta, horregatik, hainbat herritako datuak falta dira. Hala ere, Gipuzkoako eskualde guztiak daude ordezkatuta eta beraz, ez dirudi datu gehiago eskuartean izateak emaitzak erabat aldatuko lituzkeenik. Erantzunak#1. Re: Modako izenak Gipuzkoan XVI. mendeanTxopi ¦ 2011-12-22 ¦ 09:23Aupa. Zorionak artikuluagatik, oso interesgarria iruditzen zait eta. Ematen diren datuak zein lanetik atera diren jakin nahi nuke, testu luzeago baten zatia edo laburpena dela ematen du eta. Bestalde informazio iturria zein izan den jakitea ere interesgarria litzateke (niretzat behintzat) edo lan osoaren erreferentzia, bertan iturriak zehaztuta egongo bait dira. Portzierto, gaia atera denez, Donostiako Gotzaindegiko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa linean erabilgarri dagoela gogoratu nahi dut: http://mendezmende.org/eu/partidas/ Portzierto, martxoan eman nuen tailertxo baten arira, erronka txiki bat jartzen diet iruzkin hau irakurtzen dutenei: Aipatutako Artxibo Historikoaren webgunearen bitartez, Pio Baroja donostiarraren bataio-agiria lortzea eta bere gurasoek zein izen zuten aurkitzea. Nola deitzen ziren? Gero euskarazko Wikipedian Pio Baroja Nessi-ren jaiotsa data ondo dagoen egiaztatzea eta gurasoen izenak ere ondo dauden egiaztatzea gomendagarria da, Wikipedia denok bait gara :-) Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohistoria gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|