IKT 2012 dirulaguntza deialdia

© cc-by-sa  HPS  ¦  2011-12-26 ¦ 09:10 ¦  herri-administrazioak

Eusko Jaurlaritzako abenduaren 20ko Gobernu Batzordearen oniritzia jaso ondoren, abenduaren 30ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2012ko IKT deialdia arautzen duen Agindua (2011ko abenduaren 21eko Agindua, Kulturako sailburuarena, 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Euskara gaixo dago Osakidetzan

© cc-by-sa  Joseba  ¦  2011-12-25 ¦ 11:20 ¦  hizkuntza-eskubideak

Bengoa sailburuak dio euskararekin azkarregi jokatu dela Osakidetzan. Gaur Bilboko bi anbulategi ezberdinetan gertatua horren adierazgarri bada, euskara bera gaixo dago Osakidetzan eta, hori ikusten ez badu, Bengoa bera ere hor nonbait.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Hizkuntza-kudeaketa enpresan "30+10" mintegiko balorazioa

© cc-by-sa  IMH  ¦  2011-12-24 ¦ 10:50 ¦  enpresa

Enpresen hizkuntza kudeaketari buruzko 30+10 Mintegia izena duen jardunaldia azaroaren 17an burutu zen Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuan. Jardunaldi hori IMHk berak antolatzen du, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin. Aurtengoa seigarrena izan da Hona hemen mintegiko bideoa eta balorazioa. **(bideoak ikusteko hemen...)**

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza zuzena kendu dio UEUri

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea  ¦  2011-12-23 ¦ 11:10 ¦  hezkuntza

UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) diru-laguntza nominala izan du Eusko Jaurlaritzan 1998. urteaz geroztik. Joan zen astean konfirmatu dio Jaurlaritzak UEUri diru-laguntza hori bertan behera geratuko dela, UEUren egitura eta hainbat proiektu egoera larrian utziz. Gaur goizean agerraldia egin du UEUk Bilbon egoera salatzeko. Bertan izan dira UEUko zuzendari izandako Lore Erriondo, Xabier Isasi, Mikel Aizpuru, Kepa Altonaga eta Martin Orbe.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Jostailuen iragarkietako mezua, sexista ote?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-23 ¦ 10:06 ¦  sexua

Gabonak datozela eta, haur gehienak urduri dabiltza, jostailu eta opari ederrenen zerrenda egin eta Olentzerori eskutitza idazten. Zer jostailu erosi? Zer mezu helarazten digute jostailuen iragarkiek? Jostailuen iragarkien mezua sexista ote? Izenburuan galdera bota dugun arren, ez dirudi Haizea Odria azpeitiarrak Youtuben jarritako bideoak zalantza handiegirik uzten duenik. Ala bai?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aitor Sarasuaren bertsoak Debagoieneko Toberaren aitzakian

© cc-by-sa  Iñaki Urruzola  ¦  2011-12-23 ¦ 08:50 ¦  antzerkia

Aitor Sarasua bertsolariak Debagoineko lehen Tobera mustra honetarako bertso ezin ederragoak idatzi ditu; mamitsuak, biziak, gogoetara gonbidatzen gaituztenak, ezinbestean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?

© cc-by-sa  Patxi Gaztelumendi  ¦  2011-12-22 ¦ 13:11 ¦  kultura

Eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako: EZtaBAIdarako apunteak. Ziztada eske ari zaizkigu hemendik eta handik. Hiru egoeraren berri izan dugu oso denbora gutxian.

  • Berria taldearena
  • Nabarra aldizkaria
  • UEU

...eta honek guztiak, gogoeta egitera narama. Hala beharrez. Patxi Gaztelumendiren gogoeta hau bere blogean argitaratu da, eta hona ekarri dugu bere Copyleft lizentziari esker.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zeitgeist: 2011. urtearen laburpena Googleren arabera

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-22 ¦ 09:54 ¦  internet

Urte amaieran urtero azaltzen diren zerrenden artean, Googlek ere berea egin du. Urtean zehar Google bilatzailean izan diren bilaketak aztertu ondoren, 2011ko gertaera, pertsonaia eta albiste nagusien zerrenda kaleratu du, urteroko Zeitgeist zerrendan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Modako izenak Gipuzkoan XVI. mendean

© cc-by-sa  Aleikez  ¦  2011-12-22 ¦ 08:15 ¦  historia

Asko aldatu dira Euskal Herriko ohiturak azken urteetan gure umeei izena jartzeko garaian. Orain 40 urte oso ohikoak ziren izen batzuk erabat ezkutatu zaizkigu eta beste batzuk nagusitu. Orain dela 500 urteko izenak ere nahiko tradizionalak ziren, nahiz uste baino hurbilago zeuden oraingo gustuetatik.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Gure desio zinbetetako tzoenekin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-21 ¦ 10:26 ¦  masai-ikastaroa

Hara zer opa digun Gurutze Goriak:

Gure desio zinbetetako tzoenekin, datozen egun hauek ongizatez urte oparo baten hasiera izan daitezen.

Erref.: Gure desio zinbetetako tzoenekin (twitter.com)
# ¦ Erantzun bat

Eta euroa lehertuko balitz zer?

© cc-by-sa  Gaindegia  ¦  2011-12-21 ¦ 08:04 ¦  ekonomia

Galdera erraza; erantzunak baditu bere zailtasunak. Ekonomia fikzioa dakar Joseba Barandiaran ekonomialariak bere analisian. Oharra: Analisia GAINDEGIAk urtero kaleratzen duen Gaindegia Txosteneko edukien parte da aztergai diren beste gai batzurekin batera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gabonetan ere, bertakoa eta garaikoa

© cc-by-sa  Kutxa Ekogunea  ¦  2011-12-20 ¦ 15:32 ¦  gastronomia

Sukalde ibiltari batek Gipuzkoako zenbait herri bisitatuko ditu doako sukaldaritza ikastaroak eskainiz eta Gabonetako menuetan tokiko eta garaiko produktuen erabilpena bultzatzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Buber Saria & Librezale taldea

© cc-by-sa  Librezale taldea  ¦  2011-12-20 ¦ 09:34 ¦  internet

Internet&Euskadi elkarteak antolatzen dituen Buber Sarietako bat eman digutela jakin dugu. Azken deialdian Buber Sarietako bat Librezale taldeari esleitu zaio. Librezale taldeak sariari uko egiteko arrazoiak argitara eman nahi izan ditu. Internet&Euskadi elkarteak antolatzen dituen Buber Sarietako bat eman digutela jakin dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Gogoeten kabian": Gerra zibileko hobi komunen inguruko dokumentala

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-20 ¦ 08:43 ¦  historia

Joan den astean aurkeztu zen Iruñean Gogoeten kabian - Donde habita el recuerdo. Clemente Bernad argazkilari nafarraren azkenengo lana da. Gerra zibileko errepresioa eta hobi komunen azaleratzea mintzagai dituen liburua eta dokumentala.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazko azpidatzien urtea izan da 2011.a

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez, Azpitituluak.com  ¦  2011-12-20 ¦ 07:41 ¦  zinema

2008an sortu zen Azpitituluak Euskaraz ekimena, eta 2010 amaitu bitartean, apenas 40 film oso eta beste atalen batzuk gehitu ziren. 2011. urtea, berriz, 164 film osorekin eta telesail sorta polit batekin itxi behar dugu. Top 2011 inkesta egiten ere ausartu gara, euskaraturiko film onena aukeratzeko.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Ze herri kaxko da hau?

© cc-by-sa  GureGipuzkoa.net lantaldea  ¦  2011-12-19 ¦ 15:36 ¦  argazkia

GureGipuzkoa.net atariko Indalecio Ojanguren bildumako argazki baten inguruan erabiltzaile batek oharra bidali digu: Zeberio dela aipatzen da bainan ez omen da horrela ta berak ere ez omen daki zein herri den.

Iglesia.
GureGipuzkoa.net | Iglesia. © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

'Zaborrologia' hizketagai, Cosima Dannoritzerrekin

© cc-by-sa  Cristina Enea Fundazioa  ¦  2011-12-19 ¦ 12:11 ¦  natura

Cosima Dannoritzer errealizatzaile eta gidoilari alemaniarrak, zaharkitzapen programatuari buruzko Comprar, tirar, comprar dokumental ezagunaren egileak, hitzaldi interesgarria eskainiko du asteartean Donostian, zaborrologiari buruz, 19.00etan udaletxeko udalbatza aretoan.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Dei Gaztelumendi: "Animazioan, talentua egon badago Euskal Herrian, baina sustapena falta da goi mailako proiektuak gauzatzeko"

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2011-12-19 ¦ 09:42 ¦  zinema

Milaka bisitari lortu ditu Dei Gaztelumendi marrazkilariaren bideoak. Time-lapse  edo irudi bizkortuen teknika erabilita, oiartzuarrak laburbildu du 11 minutuko bideo batean, 30 ordutik gorako lana duen marrazketa prozesua. Marrazkia kaleratu da Xabiroi aldizkariaren azken zenbakiaren azalean. "Pizti eta pertsonai diseinatzaile" euskaldunak esan digu 3D animazio nazioarteko proiektuetan murgilduta dabilela egun.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kim Jong-Il hil da, eta Kim Jong-Un semea izan daiteke haren oinordekoa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-19 ¦ 08:18 ¦  politika

Ipar Koreako buruzagia, Kim Jong-Il, hil egin da 69 urte zituela. Haren osasuna beti izan da misterio bat, baina aurten, duela ez asko, Errusiara ere bidaia egin zuen eta ez zirudien hain oker zegoenik. Baieztatu gabe dago nork ordezkatuko duen, baina KCNA agentzia ofizialak haren seme Kim Jong-Un-i oinordeko handia deitu izan diola irakurri dugu. Guk, dena den, holakorik ez dugu aurkitu KCNA-ren ingelesezko zerbitzuan.


Kim Jong-Il gaztari begira.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Nazioen Munduak antolatu zuen mosaikoaren bideo editatua

© cc-by-sa  Nazioen Mundua- Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Goierriko Herri Ekimena-  ¦  2011-12-18 ¦ 08:26 ¦  aldarrikapenak

Gipuzkoako Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bideo bat egin du uztailaren 2an Larraitzen egin zuten mosaikoarekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz