Itzuli orri nagusira Bidali hau

Gabonetan ere, bertakoa eta garaikoa

© cc-by-sa  Kutxa Ekogunea ¦ 2011-12-20 ¦ 15:32 ¦ gastronomia

Sukalde ibiltari batek Gipuzkoako zenbait herri bisitatuko ditu doako sukaldaritza ikastaroak eskainiz eta Gabonetako menuetan tokiko eta garaiko produktuen erabilpena bultzatzeko.

Publizitatea

Kutxa Ekoguneak kontsumo jasangarriaren aldeko apustua eginez eta Eguberriak kontsumo masiboko garaia izanik, tokiko eta kalitatezko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina martxan jarri du Basque Culinary Centerren laguntzaz.

Tokiko produktu ekologikoen aldeko kanpaina ibiltaria abenduaren 19an abiatu zen Donostiatik doako showcooking edo sukaldaritza ikastaroak eskainiz. Ikastaro hauetan parte hartzen dutenek Gabonetako menuak prestatzeko errezeta berriak ikasteko aukera izango dute, betiere bertako eta garaiko produktuak erabiliz.

Modu honetan, partehartzaileek hainbat produktu dastagarri izateaz gain, garaiko produktuen eskaintza zabala ezagutuko dute eta hauek sukaldean izan dezaketen erabilpen anitz eta praktikoak izango dituzte ikusgai.

Gabonetan ere, bertakoa eta garaikoa lelopean, guztira, Gipuzkoako 7 udalerri bisitatuko ditu unitate mugikorrak, abenduaren 19tik 29 bitartean. Ikastaroak goiz (11:00-14:00) eta arratsaldez (17:00-20:00) izango dira, eta hurrengo egunetakoak dira:

  • Abenduak 21 Tolosa
  • Abenduak 22 Beasain
  • Abenduak 27 Azkoitia
  • Abenduak 28 OƱati
  • Abenduak 29 Oiartzun

Ikastaro batean parte hartu nahi dutenek plaza erreserbatu beharko dute honako telefonoan: 902 10 91 56

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz