Sustatu.com > zinemaEuskarazko azpidatzien urtea izan da 2011.a© cc-by-sa Luistxo Fernandez, Azpitituluak.com ¦ 2011-12-20 ¦ 07:41 ¦ zinema2008an sortu zen Azpitituluak Euskaraz ekimena, eta 2010 amaitu bitartean, apenas 40 film oso eta beste atalen batzuk gehitu ziren. 2011. urtea, berriz, 164 film osorekin eta telesail sorta polit batekin itxi behar dugu. Top 2011 inkesta egiten ere ausartu gara, euskaraturiko film onena aukeratzeko. Guztia irakurri ¦ 3 erantzunDei Gaztelumendi: "Animazioan, talentua egon badago Euskal Herrian, baina sustapena falta da goi mailako proiektuak gauzatzeko"© cc-by-sa Goio Arana ¦ 2011-12-19 ¦ 09:42 ¦ zinemaMilaka bisitari lortu ditu Dei Gaztelumendi marrazkilariaren bideoak. Time-lapse edo irudi bizkortuen teknika erabilita, oiartzuarrak laburbildu du 11 minutuko bideo batean, 30 ordutik gorako lana duen marrazketa prozesua. Marrazkia kaleratu da Xabiroi aldizkariaren azken zenbakiaren azalean. "Pizti eta pertsonai diseinatzaile" euskaldunak esan digu 3D animazio nazioarteko proiektuetan murgilduta dabilela egun. Guztia irakurri ¦ KomentatuFilmazpit, euskaraz azpidatzitako pelikulak zabaltzeko programa© cc-by-sa HPS - Munduoro ¦ 2011-11-26 ¦ 09:53 ¦ zinemaFilmazpit izeneko zinema zabaltzeko ekimen berria aurkeztu zuen herenegun Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura zinegotzia eta Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema-unitateko zuzendariarekin batera, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Agerraldi horretan, euskaraz azpidatzitako pelikulen filmategia eta webgunea sortu eta zabaltzeko programaren berri eman zuten. Guztia irakurri ¦ KomentatuKomentatzeko... filmen audiokomentarioena© cc-by-sa Exprai ¦ 2011-11-25 ¦ 10:15 ¦ zinema(Exprai marrazkigile nafarrak afizio bat du: DVDetako extra horiek irentsi, eta batzuetan, baita gozatu ere, bereziki audiokomentarioekin. Film komentatuen inguruko afizioa eta komunitatea ere bada sarean, nork bere kasa sortutako komentarioekin ere bai, kasu batzuetan. Horren inguruko hausnarketa eta aldarria egiten du Expraik, eta Sustatura bere blogetik ekartzeko baimena eman digu.) Guztia irakurri ¦ Erantzun batZinemagintzan badago alternatibarik: Begiratu "Kameraren Atzetik"© cc-by-sa Imanol Haro eta Isabel Alba ¦ 2011-11-20 ¦ 09:30 ¦ zinemaTelebistaz, zinez nahiz internetez, irudiekin bonbardatzen gaituzte, eta, bonbardaketa horren aurrean, babes eskasa daukagu. Irudien nahas-mahas horretatik harago, ba al dakigu zer esan nahi diguten? Are gehiago, ba al dakigu zer saldu nahi diguten? Zer-nolako ideologia(k) bultzatzen d(it)u(z)te egungo ikus-entzunezko gehienek (filmek, telesailek...)? Zer-nolako lotura du horrek Pentsamendu Bakarrarekin? Badago alternatibarik? Ikus-entzunezko ekoizpenak beste modu batean ikusten eta aztertzen hasteko baliabideak ematen ditu Isabel Albak, Kameraren Atzetik: Irudien bidez narrazioak egitea liburu-komiki-DVDaren bidez. Liburuaren gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak Klaketa.net) Guztia irakurri ¦ KomentatuOñatiko laburmetrai lehiaketako lanak sarean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-11-11 ¦ 11:12 ¦ zinemaJoan den asteburuan izan da Oñatiko Laburmetraien II. edizioa. 11 taldek hartu zuten parte eta aurkeztutako lanak sarean jarri dituzte. Hona hemen irabazlea: Guztia irakurri ¦ Erantzun batDonostiako beldurrezko asteko film euskaratuetarako, sarrerak eskuratzeko aukera© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-10-27 ¦ 13:50 ¦ zinemaLarunbatean hasten den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. astean, 12 film luze eta film laburren lehiaketako lan guztiak ikusi ahal izango dira euskaraz, azpititulatuta. Film luzeetarako, gainera, Donostiako Euskara Patronatuak sarrera bikoitzak ematen ditu opari: beraien Facebook-eko hormatik igaro, hartu nahi badituzu. Ikusgai dauden filmen artean, klasikoak hala nola Laranja mekanikoa edo Gizajaleen holokaustoa.
Erref.:
Donostiako beldurrezko asteko film euskaratuetarako, sarrerak eskuratzeko aukera (www.donostiakultura.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|