http://sustatu.com/Sustatu - albiste osoak2011-12-23T10:00:05ZSustatuCreated By Zope - Squishdothttp://sustatu.com/favicon.icoCodeyear ekimenarekin, etxetik konektatuta programatzaile bihur zaitez aurtenSustatuhttp://sustatu.com/13258696552012-01-07T10:07:35Z
Codeacademy Kaliforniako ekimen berri bat da, sare bidezko programazio ikastaroak antolatzen hasi dena. Aurreko formakuntza informatikorik gabe, CodeYear ekimenaren bidez, programatzaile bihur omen gaitezke.
Zenbait teknofilo euskaldunek erabaki dute jada, teknofilo izatetik tekniko izatera igarotzea, programatzen ikasiz.

Codeyear ekimenarekin, etxetik konektatuta programatzaile bihur zaitez aurtenhttp://sustatu.com/1325869655?utm_source=rss&utm_medium=feedsBeste euskal hedabide baten heriotza: Euskonews GazteaEuskonews Gazteahttp://sustatu.com/13257693732012-01-06T11:16:13Z
Albiste triste batekin hasi dugu 2012a. Izan ere, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez 2007ko urtarrilaren 12an aurrenekoz argia ikusi zuen gazteei zuzendutako euskarazko astekari honek, Euskonews Gazteak, arrazoi ekonomikoak tarteko, argitaratzeari utzi behar dio.

Bost urtez aritu gara Euskonews Gaztea egikaritzen, eta ohorea izan da gure irakurleengana Euskal Herri osoko gazteen idazlanak helaraztea. Oso gustura ibili gara asteroko edukiak prestatzen eta euskal gazte askoren kezka eta iritziak azaldu ahal izan ditugu, aldez aurretik bat ere baldintzatu gabe.

Euskarazko beste aldizkari bat desagertzen da Euskonews Gaztearekin. Gure hizkuntzaren osasuna ez da hain ona, orain geuri dagokigunaren moduko erabaki traumatikoen aurrean isilik egoteko. Pena da, beraz, euskarak normaltasunerako bideak egiten diharduen bitartean, Euskonews Gaztearen gisako euskarriak itxi behar izatea. Euskara, euskaldunok eta gazteria dira galtzaileak.

Eskerrik asko, bost urte hauetan eskaini diguzun arretarengatik. Zu hor egon zarelako aritu izan gara ilusio eta kemenaz. Helburu batzuk genituen lehen zenbakia atera genuenean eta bete ditugulakoan gaude.

Hala, 2012ko urtarrilaren 6an ipiniko dugu sarean gure azken alea. Ziklo bat itxi nahi izan dugu modu honetan, hilaren 12an betetzen baita astekaria ostiralero zuengana iristearen bosgarren urteurrena.

Gure eskerronarekin batera, har ezazu beti arte bero bat,

Euskonews Gaztea lantaldea

http://sustatu.com/1325769373?utm_source=rss&utm_medium=feedsAzken txanpa Matxin itzultzailea eta Euskal Wikipedia hobetzekoKepa Sarasola (Ixa taldea)http://sustatu.com/13257221752012-01-05T10:39:35Z
Udan hasi ginen itzulpen automatikoaren bidez Euskal Wikipedian hainbat artikulu gehitzeko esperimentu batekin, Ixa Taldeko OpenMT-2 proiektuko esperimentua da Matxin itzultzaile automatikoa hobetzeko. Wikiproiektu bat definitu da horretarako.
Kontua da 10 egun bakarrik geratzen direla bukatzeko, interesik baduzu... erne ibili!

Apurka-apurka handitu egin da bildu dugun testu itzuliaren tamaina. 100 artikulu eta 30.000 hitzeko testu zuzendua bildu dugu orain arte.

Argazkiak.org | Wikiproiektua, itzultzaile automatikoaren laguntzaz © cc-by-sa: sustatu

Baina gure epeak bukatzen ari dira eta oraindik dezente falta zaigu (100.000 hitzeraino heldu nahi dugu). Sumatzen dugu boluntario asko beren lanari bukaera ematekotan daudela gure azken deiaren zain. Horregatik gogoratu nahi dugu urtarrilaren erdian bukatuko dela gure epea. Azken ahalegina eskatzen dizuegu, mesedez.

Argazkiak.org | IXA taldekoak, Matxin wikiproiektuan © cc-by-sa: sustatu

Orain arte animatu ez bazara ere zure kabuz programa instalatu eta artikuluren bat automatikoki itzuli eta eskuz zuzendu egin dezakezu (begiratu hemen nola egin), edo eskatu laguntza guri ;-)

Urtarrilaren 15a arte.

Aupa, eta eskerrik asko.

http://sustatu.com/1325722175?utm_source=rss&utm_medium=feedsDeskarga behar dugu, eta ez bakarrik Antzuola eta Zumarraga konektatzekoLuistxo Fernandezhttp://sustatu.com/13255942562012-01-05T08:37:36Z
Duela aste pare bat mahainguru batean izan nintzen EHUn (Leioan), eta antolatzaileek parte-hartzaileak gonbidatu gintuzten bazkaltzera. Kontu desberdinak aipatu genituen, baina nik gauzatxo bat atera nahi nuke han esandakoetatik: premia dugula euskarazko ikus-entzunezko deskargetarako. Gabonetan ikusi ahal izan ditudan dokumental interesgarri batzuek premia hori berretsi didate.

Errotulazio elebiduna, Bermeon, 1962an, Gotzon Elortzaren Elburua Gernika dokumentalean.

Batetik, aukera izan nuen Hasier Etxeberriarekin hitz egiteko Euskararen jatorria, enigma europar bat dokumentalaz. Ez nuen ikusi ETB1n eman zutenean (oso ordutegi txarra jarri zioten), eta EITB Nahieran-en egon badagoela jakin arren, streaming-a ez da neuretzat: 3G konexio batekin ibiltzen naiz etxetik eta ez da ganora. Konexio ona banu ere, ez dakit streaminga hobetsiko nuen, gainera. Niri gustatzen zait materiala disko gogorrean edukitzea, eta orain neure kasa ikustea, hurrengo batean norbaiti pasatu edo harekin ikusi, tartetxo bat ikusi eta afalostean jarraitu... Horretarako guztirako, kopia lokalarekin egin behar da, eroso egitekotan.

Kontua da Etxeberriak pasatu zidala deskargarako helbide pseudo-ezkutu bat, eta handik jaitsi nuen Mp4 fitxategi bat, egun batzuen buruan ikusi eta komentatu nuena. Baina ez dakit oso seguru zein den helbide horren estatusa: erdi gordea edo, nonbait.

Euskararen Jatorria dokumentala, Nahieran-en ikusgai

Nahieran komentatu zenez, Eitb.com-eko Lontzo Sainz ere han zegoen, eta argi utzi zigun bazkaltiarroi EITBren borondatea deskargen aldekoa bazela, baina eskubide aldetik eta, hori oraingoz ezinezkoa zela. Nik uste dut badagoela borondate ireki hori, eta ondo ari direla BBCren ereduak jarraitzen aurrera begirako urratsak planifikatzeko. Baina bitartean, neuri behintzat, streaminga motz geratzen zait. Gabonetan, adibidez, zabaldu dute kanpaina berriro hainbat film doan ikusi daitezkeela sarean EITBren eskutik: hor daude, bai, baina ez da deskarga eta...

Eta BBC aipatu dugularik, hark izango du bere zabalkunde politika ofiziala, baina hortik kanpo ere, produktuak zabaldu egiten dira. Irail eta urriaren artean, hizkuntzaren fenomenoaren inguruko dokumentala eman zuten, Fry's Planet Word, Stephen Fry aktore eta pentsalaria gidari zela, eta beraien streaming plataforman
jarri ere bai, baina atal guztiak torrentetan ere badaude, eta handik jaitsi ditut nik. Halaxe ikusi dut nik Fry euskararen inguruan jarduren Juan Mari Arzakekin (10 minutu negargarri, egia esateko).

Elena Arzak, Stephen Fry (Donostia 2016ko amantalarekin) eta Juan Mari Arzak

Bazkarian zegoen beste bat Lander Arbelaitz zen, Argia-koa. Hauek ere ikus-entzunezkoen zabalkundean polito ari dira Interneten, eta Dokumentalak.com jarri dute martxan. Baina hau ere streaming da eta, horren ondrioz izan omen dituzte eskaerak, beren dokumentalak ikusteko ea beste modurik antolatu zitekeen: eta izatez, hasi dira halakoetan, emanaldi ziklo bat ere bai Zestoan, adibidez. Uste dut DVDak bidaltzen dituztela kasu hauetan. Baina, honi ere konponbide errazagoa ikusten diot: deskargarako jarri.

Dokumentalak.com-en ikus daitekeen lanetako bat, Emakumeak Far West-aren bihotzean.

Gabonetan beste dokumental batzuk ere iritsi zitzaizkidan esku artera: duela 50 urteko lan historiko batzuk, Gotzon Elortzarenak. DVD formatuan pasa zizkidaten, eta horrela ikusi ere. Neure blogean kontatu dut, ohar larri batekin datozela (ez kopiarik, ez ikuskatze publikorik... ohiko kaka anti-pirata). Berria-rekin doan banatu ziren, operazio logistiko konplikatu eta garesti batean, diru publikoz ordaindua, suposatzen dut. Baina ez dirudi Euskadiko Filmategiak sarean jarriko dituenik. Etxe horretako zuzendariari ekitaldi publiko batean egin nion galderagatik, esango nuke okurritu ere ez zaiela egingo deskargarik antolatzerik. Honen harira tuit batean Blanca Urgell kultura sailburuak erantzun dit, baina ez dut ondo ulertzen zer esan nahi duen. Gotzon Elortza bizirik dago: ba are motibo sendoagoa bere lana egoki banatzeko. Baina ez dut uste hori denik koxka: autore bizi edo hilak izan, Euskadiko Filmategian ez dago deskargarik edo deskarga planik.

Hemen deskargak egiten dituzten bakarrak Euskal Encodings komunitateko anonimoak dira. Tarteka, izen-deiturekin aurpegia ematen duen baten bat ere bada haien artean. Metodoari dagokionez, badirudi fitxategi handien karga-deskarga webguneetara jotzen dutela gehienbat (Rapidshare edo Megaupload estilokoak). Haiek jarri dute, adibidez, Lazkao Txiki animazio telesail ederra sarean, osorik. Hori okerra dela dioenak, argudiatu beza.

Lazkao Txiki, marrazki bizidunak

(Marrazki bizidunen beste biltegi hau ere badago, batzuetan Euskal Encodings-eko gauzak zerrendatzen dituzte, beste batzuetan ez nago seguru).

Gune horiena edo fitxategi handien kokapena baino sistema efikazagoa deritzot nik P2P sareei, eta hauetan bereziki (igual hala ohitu naizelako edo Interneten erabilerari dagokionez kapritxosoa naizelako) BitTorrent iruditzen zait. Fitxategi handi baten kokapena banatu egiten da horrela, eta zenbat eta toki gehiagotan egon, orduan eta azkarrago dabil. Banaketa merke eta efikaza da, eta, kontzeptualki ere: kopien aniztasuna bera da gordailua, artxibategi distribuitu bat. Neure blogean idatzi dudana errepikatuko dut:

Ondarea gorde eta artxibatzeko orduan, tic zaharrekin jarraitzen dugu hein handi batean. Ingelesen Magna Carta original famatua, erregeren jauregiko gela batean zegoen gordea, haren testua inork ez zezan nahastu. Baina 18. mendeko iraultza amerikarretik dakigu (edo jakin beharko genuke), gaur testu baten osotasuna ziurtatzeko metodoa ez dela gordailuko kopia bakarra, baizik eta masiboki produzitu eta banatutakoa: halaxe egin zuten iraultzaile amerikarrek beren deklarazioarekin, inprentaren erabilpen zabal batekin, ziurtatuz haien hitzak beren zentzu zorrotzenean ondo zabalduko eta gordeko zirela. Masiboki banatzea, ale bat gordetzea baino efektiboagoa baita. Eta ikus-entzunezkoetan, ez dago bitTorrent baino banaketa sistema egokiagorik. Gordetzaileak horretaz jabetzen ez diten bitartean, jai dugu. Ondo egin dute kultura arduradunek Elortza eraberritzen eta digitalizatzen. Baina oraindik egiteko dago bidea banaketan, zabalkundean, kulturaren hedapenean eta kontsumoan. P2P banaketa digitalak kontserbazio prozesuen parte izan beharko luke.

Eta ez bakarrik etorkizunera begira, baizik eta gaur gaurko gauzetarako ere. Ze aukera dut nik ikastolan ikaskide izan nuen Ernesto Ezpeleta
Bihurri aizkolariaren dokumental hau ikusteko? Ba... ez dakit. Baina norbaitek jarri beharko luke torrentetan.

Aizkora hotsak goi mendietan, dokumentala

Ez dut oso ondo ulertzen, material hauetan gehienetan behintzat, ze eskubide kontu edo diru-sarrera potentzialen galera jarri daitekeen aitzakiatzat, deskargaren kontra egiteko. Produktuak eginak daude, nola edo hala ordaindu dira, eta ez dakit telebistako pase posible batez aparte, ze beste diru-iturri aurreikus daitekeen ikus-entzunezko hauen etorkizunean. Aldiz, abantailak bistakoak iruditzen zaizkit: zabalkunde merkea, kultura interesgarriaren kontsumoa...

http://sustatu.com/1325594256?utm_source=rss&utm_medium=feedsAuñamendi Entziklopedia eta Kutxateka, eduki librerik gabeko ondare zabalkundeakSustatuhttp://sustatu.com/13256067192012-01-04T08:45:19Z
Auñamendi Entziklopediak iragarri du "Creative Commons lizentzia" erabiliko duela bere edukietan 2012tik aurrera. Creative Commons ez da lizentzia bat, baizik eta zenbait lizentzia diseinatu dituen erakunde bat, eta horietako bat da Auñamendik aukeratutakoa: Ez-Komertziala; zehazki, zeinak erabilpen librea eragozten duen (Wikipediarako, adibidez). Gipuzkoako Kutxak ere, duela gutxi bere argazki fondoak jarri ditu sarean, are lizentzia murriztaileagoarekin, Auñamendik bezala Creative Commons izena erabili arren.

Manolete eta beste toreatzaile batzuk Eibarren, Indalecio Ojangurenen argazki batean, Kutxatekaren baldintzak bete gabe argitaratua.

Auñamendi Entziklopediarena bere jabeak, Eusko Ikaskuntzak, zehaztu du hemen, Aitortu Ez-Komertziala Partekatu-Berdin lizentzia aukeratu dutela zehaztean:

Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du, baita lan eratorriak sortzeko ere. Ezinbestekoa da ordea, lanaren egilea eta/edo iturria aipatzea. Horretaz gain, ezin da lan horren (ezta bere eratorrien) erabilpen komertzialik egin eta lana aldatu edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako eduki horren banaketa, ezaugarri berberarekin egin beharko da.

Baldintza horiekin, Auñamendi ez da bateragarria Wikipediarekin eta, Sustatu bezalako blog batean ere ezingo da hangorik kopiatu, hemen publizitatea saltzen baitugu.

Kutxatekako argazkiak

Kutxatekaren kasuan, abenduan jarri zuten sarean argazki fondo eder eta handi hau, milioi erdi inguru irudirekin. Argazki bakoitzaren orrian ez dago lizentziaren aipamenik, ez bada Creative Commons esteka bat, lizentzia zehatzera daramana:

Kasu honetan, are murriztailegoa da lizentzia, Ez Komertzialaz gain, lan eratorriak ere debekatzen baititu. Gainera, Kutxak baldintza gehigarriak asmatu ditu Julen Iturbe-Ormaetxe irakasleak nabarmendu duenez, berez Creative Commons lizentzia horri ez dagozkionak: Kutxaren logotipoa ezarri behar da.

Tamalez, baldintza horiekin ere ezin dugu guk Kutxatekako argazkirik hemen atera. Eta lan eratorririk ere ezin du inork egin, demagun, argazki bat hartu eta koloreztatu jai batzuetako esku-papera bat apaintzeko. Aldiz, Kutxak eskuratua du eskubidea, argazki hau komertzialki horrela erabili edo koloreztatzeko. Esate baterako, Indalezio Ojanguren argazkilariaren fondoak libre eta publikoak egin ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez, Guregipuzkoa.net webgunean. Baina Kutxateka badaude hango fondoan ez zeuden Ojangurenen argazkiak, hala nola goian itsatsi duguna, toreatzaileen hau.

Argazki zehatz hau ez da librea, eta bai ordea Ojangurenen besteak. Guk, dena den, Kutxaren baldintzak hautsiz atera dugu goikoa, jakinik Ojangurenen artxiboaren parte gehiena, bederen, librea dela.

Lizentzia libreak

Apurtxo bat argitzeagatik, Marko Txopitearen lizentzien semaforoa ekar dezagun:

Azalpen gehiago, hemen. Baina funtsean, gorria eskubide pribatiboak; berdea eduki libreak; eta horiak tarteko zerbait, baina semaforoen kasuan bezala, berdeak igaro esan nahi badu, gorriak bezainbeste gelditu agindua dakar berekin horiak. Txopiteak dioen bezala:

Eremu berdean ez dauden lizentziak ez dira libreak. Ez dago beste bueltarik.

http://sustatu.com/1325606719?utm_source=rss&utm_medium=feedsMursego: "Kontserbatorioak trauma utzi zidan, baina listo, gaindituta daukat"GAZTEZULOhttp://sustatu.com/13255810012012-01-03T11:56:41Z
Morau, Lisabö eta Kashbadekin hasi zen grabaketen eta kontzertuen zaporea dastatzen. Anarirekin ikasi du taulatu gainean disfrutatzen. Bakarlari gisa Bat (2009) eta Bi (2010) diskoak kaleratu ditu. Bere hegaldi hipnotikoekin, hainbat instrumentu aldi berean dantzan jarriz eta proposamen ezberdin bat eginez, gero eta publiko zabalagoa konbentzitu duen banpiroa da Mursego. Bere txeloa bizkarrean duela hamaika saltsatan sartzen den artista da Maite Arroitajauregi.

Tramankuluz betetako gela bat daukazu etxean, eta bertan sortzen dituzu kantak. Nola deskribatuko zenuke laborategi txiki hau?

Etxeko gelarik onena da, argitsuena. Bi teklatu, bi txelo, mikroak, autoharpa, theremina, ukelelea, perkusiorako aparailua, lagunen haurren jostailu musikalak... trasto pila horrekin etxe guztia betetzea baino praktikoagoa da gela bat goraino betetzea. Gainera horretarako propio leku bat izatea eta sukaldean gosaldu ondoren gelara sartu eta atea itxi ahal izatea plazera da. Dena daukat eskura: akorde batzuk sartu behar izanez gero, buelta eman eta pianoan probatu; aulkitik jaiki gabe berriro txeloarekin jarraitu...

Lagunen haurren jostailu musikalak ere badituzula esan duzu lehen. Etxetik bisitan pasa eta ahazturik utzitakoak, ala?

Ez, eskatu egiten dizkiet. Eta badakizu, gurasoak ere irrikan egoten dira trastoak gainetik kentzeko, batez ere zarata egiten badute. Bai… gehien erabili izan dudana nire iloben telefono bat da… "¿¡¿Operadora, operadora, quiere que le ayude?!?, ¿¡¿Operadora, operadora, quiere que le ayude?!?"

Txeloak ere izango du istorio bereziren bat.

Pixka bat serio ikasten hasi nintzenean erosi nuen lehenengoa, eta jada bukatzen ari nintzenean, goi mailakoa egiten ari nintzela, konturatu nintzen ganorazko instrumentu bat behar nuela. Lutier frantziar bati erosi nion. Instrumentu ona da, eskuz egindakoa, oso garestia.

Kontserbatorioak, arrotza zaigunontzat behintzat, nahikoa toki serioa dirudi. Nola oroitzen duzu zuk?

Pufa! –aurpegi txarra– ez daukat oso oroitzapen ona. Nahikoa traumatuta egon nintzen garai batean. Jada beste adin bat daukat, eta, listo, pasatako kontu bat da hori dena. Baneuzkan ikaskide batzuk azterketetan edo bakarlari moduan aritzea tokatzen zitzaienean hazi egiten zirenak, zeukaten onena ematen zutenak. Niri alderantziz gertatzen zitzaidan...

Irakurri elkarrizketa osoa gaztezulo.com-en

http://sustatu.com/1325581001?utm_source=rss&utm_medium=feedsIlustratzaileek zientziaren komunikazioari egindako ekarpena, Elhuyar aldizkariko urtarrileko zenbakianElhuyar Fundazioahttp://sustatu.com/13255122542012-01-03T09:20:54Z
Gizakiak irudi-premia du, esparru guztietan gainera. Zientziaren dibulgazioa ez da salbuespena. Hain zuzen ere, zenbait artista argazki-kamera iristen ez den tokira heltzen espezializatu dira, eta ikusi ezin diren objektuak eta egoerak ikusgai bihurtzen dituzte. Ikusezinaren ilustratzaileak dira, hain zuzen ere. Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko urtarrileko zenbakian artista horietako birekin hitz egin dugu: Luis Calçada portugaldarra eta Manu Ortega bilbotarra.

Luis Calçadak ESO erakundearentzat egiten ditu ilustrazioak, munduko teleskopiorik handienak kudeatzen dituen erakundearentzat alegia. Urruneko munduetan du, beraz, begirada.

Manu Ortega bilbotarra da, zientziak eman dituen pertsonaia historikoak aldizkari honetarako biziberritzen dituen artista, hain zuzen ere.

Biek egiten duten lanaren beharraz eta zailtasunez hitz egin digute zenbaki honetan.

Beste erreportaje hauek ere landu ditu Elhuyar aldizkariak:

Elkarrizketa: María Vallet, biomaterialetan aditua. Farmaziako ikasleekin lanean hasi zenean sartu zen María Vallet kimikaria biomaterialen munduan. Erabilera askotarako materialak sortu ditu harrezkero, hezurrak birsortzen laguntzen duten matrizeetatik hasi, eta minbiziaren kontrako botikak bideratzeko eta dosifikatzeko materialetaraino;

3Dko avatarrak sendagileen laguntzaile. Medikuntzan erabiltzeko avatarrak egiteko teknologia sortu du Tecnaliako Media Unitateak. Teknologia horrek 3Dko avatar pertsonalizatuak egiteko aukera ematen du, erraz eta merke. Zehazki, bi arlotan dira erabilgarriak avatar horiek: kirurgia plastikoan eta alzheimerraren diagnostikoan eta tratamenduan;

Badatoz elkarrizketa-agenteak. Applek iazko urrian aurkeztutako iPhonearen 4S modeloaren berrikuntza nagusietako bat elkarrizketa-agentea izan zen. Googlek ere iragarri du Android-en hurrengo bertsioak beste elkarrizketa-agente bat izango duela. Horiei esker, ahotsaren eta lengoaia naturalaren bidez atzi daitezke mugikorren aplikazioak eta aukerak;

Galaxia espiralen errotazio misteriotsua. Unibertsoan guztia mugitzen ari dela esan genezake, gorputz oro beste zerbaiten inguruan biraka dabilela. Dantza kosmiko horretan, galaxia espiralen errotazioak ezusteko itzela eragin zuen XX. mendeko astrofisikan, eta gaur egun ere orduak ematen dituzte astrofisikari askok fenomeno hori zehazki neurtu eta azaltzen;

Antropozenoa, aro berri bat? Egun, hainbat zientzialarik diote Lurra muga estratigrafiko berri bat zeharkatzen ari dela: gizakiaren aroa. 2002. urtean proposatu zenetik (informalki), gero eta argitalpen gehiagotan hasi zen erabiltzen “Antropozeno” hitza. Eneko Iriarte geologoari eskatu diogu Antropozenoaren beharraz gogoeta egiteko.

Elhuyar aldizkaria dagoeneko salgai dago, liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.

http://sustatu.com/1325512254?utm_source=rss&utm_medium=feedsMetaposta (edo nola ahaztu papera)Mikel Larreategihttp://sustatu.com/13254893402012-01-02T09:19:00ZMetaposta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen (EJIE) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberen ekimena da. Eta zertarako den? Postontzian jasotzen duzun paper guztia ezabatzeko.

Lehengo baten, lagun baten twit bati jarraiki, artikulu hau irakurtzera heldu nintzen: Dinamarca: ese paraíso digital. Danimarkako hainbat gauza aipatzen dira han, eta horietako bat e-Boks da, postakutxa digital bat. Edonork guretzat dituen paperak gordetzeko lekua. Eta horrek badu parekidea gure artean, Metaposta du izena.

Paperen gordailua da, etxeko fakturak gordetzeko erabiltzen duzun artxibadorea bezala baina elektronikoa. Erregistratu eta noren dokumentuak jaso beste aukerarik ez duzu egin behar. Nik ez ditut jasotzen jada Kutxa, Euskadiko Kutxa edo Euskaltelen faktura eta erreziboak. Dena Metaposta-ra iristen da eta heltzen denean e-posta abisu bat jasotzen dut.

Eguneroko zerbitzuen hainbat faktura bertan jaso ditzakezu jada, urarena, argindarra eta gasarena, bankuenak... eta hori guztia erakunde bakoitzaren "fakturazio elektronikoko" zerbitzuan alta ematen ibili beharrik gabe.

Ea noiz zabaltzen den zerbitzua eta beste bidaltzaile batzuk ere hasten diren horra paperak bidaltzen; Udala, Aldundia eta Jaurlaritza esaterako, dena bertan era erraz baten atzigarri izateko.

Gainera Metapostak zure beste hainbat dokumentu kargatzen ere uzten dizu: beti aurkezten ibiltzen zaren errolda agiria, edo alokairuko kontratua, edo ikasketen ziurtagiriak. Eskaneatu fisikoki duzuna eta kargatu bertara. Metapostan ez dagoen enpresa baten fakturazio elektronikoa erabiltzen baduzu, deskargatu fakturak eta kargatu Metapostara. Agian etorkizunean etorriko da hura ere eta guztia izango duzu bertan.

Ah, eta enpresa edo elkarte bateko arduradun bazara, eta langile edo bazkideei informazia beren Metapostara bidali nahi badiezu Pyme Pack-a dago. Windows aplikazio bat (Linuxen probatu dut eta itxuraz badabil), dokumentu digitalak era erraz baten Metapostara bidaltzeko.

Mikel Larreategiren blogetik ekarria CC-by-sa lizentzia erabilita.http://sustatu.com/1325489340?utm_source=rss&utm_medium=feedsDantzan.com itxi beharrean gaudeDantzan.comhttp://sustatu.com/13253264662011-12-31T11:14:26Z
Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.

Urte beltza izan da 2011 ekonomia alorrean jarduera gehienentzat, eta dantzan.com-engan ere izan du eragina. Diru-laguntzen beherakadarekin batera dantzan.com elkarteak martxan zituen beste zenbait jardueraren diru-sarrerak nabarmen jaitsi dira, eta egoera larrian geratu gara. 2012rako aurreikuspenak oraindik okerragoak dira, eta egoera honetan ezinezkoa gertatzen zaigu dantzan.com elikatzen duen lantaldea mantentzea. Abenduaren 31an bulegoa itxiko dugu, eta dantzari buruzko informazioa bildu eta ezagutzera emateari utziko diogu. Ez dugu agur definitiboki esan nahi, ahalegin guztiak egingo baititugu finantzazioa lortu eta berriz ere, ahalik eta azkarren martxan jartzeko. Egoera ez da ona, baina saiatuko gara.

Bitartean, hamar urteotako ibilbidean bidaide eta lagun izan zaituztegun guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Ez dugu uste dantzan.com komunikabide bat bakarrik izan denik, pentsatzen dugu komunitate bat ere badela, eta informazioa, dokumentuak, iritziak, esker onak, zuzenketak, zorionak, errietak, albisteak, bideoak edo argazkiak konpartitzen eta horien berri izaten parte hartu duzuen guztiok osatzen duzue dantzaren komunitate birtual hau. MIla esker guztioi eta webgunea geldi geratuko bada ere, pentsatzen dugu komunitatea ez dela desagertu, garrantzitsuena, dantzan egiten jarraituko dugulako.

Ea laster batean berriz ere dantza kontuekin gatozen elkargune birtual honetara. Bitartean, segi dantzan!

Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu  © cc-by-sa: Damtzan.com

http://sustatu.com/1325326466?utm_source=rss&utm_medium=feedsKolore guztietako San Silvestre lasterketak, aukeratu zurea!!lasterketak.com taldeahttp://sustatu.com/13252340172011-12-30T11:33:37ZUrte amaierarekin batera San Silvestre lasterketak www.lasterketak.com web gunera iristen dira.
Urteko azken eguna ospatzeko primerakoa.
Kolore guztietakoak daude: popularrak, konpetitiboak, urte askotakoak, berri-berriak, ...
Aurten www.lasterketak.com web guneko egutegian 38 San Silvestre lasterketa zenbatu ditugu: 1 Araban, 9 Bizkaian, 19 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan.
Denak mapan kokatuta ikusi ditzakezue:

Aukeratu zurea eta animatu zaitez korrika egitera.

URTE BERRI ON GUZTIOI!!!!!!!!

lasterketak.com taldea.

http://sustatu.com/1325234017?utm_source=rss&utm_medium=feeds