Urte amaierarekin batera San Silvestre lasterketak www.lasterketak.com web gunera iristen dira.
Urteko azken eguna ospatzeko primerakoa.
Kolore guztietakoak daude: popularrak, konpetitiboak, urte askotakoak, berri-berriak, ...
Aurten www.lasterketak.com web guneko egutegian 38 San Silvestre lasterketa zenbatu ditugu: 1 Araban, 9 Bizkaian, 19 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan.
Ondarroako urte amaierako mendiko bizikleta proba, Kakatzan, itzuli da. Ohi bezala, kartel eta komunikazio korporatibo landuarekin. Ni ena lantzoi, momatxe baño.
Abenduaren 2an, ostirala, hurrengo egunean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, euskararen aldeko pilota jaialdia jokatuko da Donostiako Atano III. pilotalekuan, 22:15ean. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako jaialdian, Xala eta Laskurain, Bengoetxea VI.aren eta Barriolaren aurka ariko dira partida nagusian, eta bertaratzen diren guztiek ez dute sarrerarik ordaindu beharko. Izan ere, egun horretako helburu nagusia ahalik eta euskaltzale gehien bertan egotea da euskarari arnasa eta bultzada eman diezaioten.
Datorren iganderako xake txapelketa berezia antolatu du Eibarko Klub Deportiboak. "Fischerren Ausazko Sistema" erabiliko dugu jokatzeko. Piezen ohiko kokapena ahaztuta, ausaz erabakitzen da lehenengo errenkadan izango duten hurrenkera. Horrela hasierako 960 posizio ezberdin sortzen dira. Txapelketa honekin uztailean hil zen Manuel Lopez taldekidea omenduko da. Euskal Herrian lehenengo aldiz egingo da taldekako txapelketa bat Fischerren sistema erabilita.
Kisale interneteko bizikleta-dendan larunbat honetarako Blogs&Bikes topaketa antolatu dugu. Blogs&Beers edota Pintxos&Blogs ekimenetan inspiratzen da eta lehen saio honetarako lagunarteko mendi-bizikleta irteera antolatu dugu.
Kepa Acero surflari bizkaitarrak itsasaldiko olatu batean egin du surf, zenbait minutu eta kilometroz, Alaskako bazterren batean, berak sekula hartu duen olaturik luzeena. Itsasaldiko olatuak munduko itsasadar eta ibaia zenbaitetan gertatzen dira, besteak beste Alaskako Cook Inlet badian.
Aurten X. edizioa da eta bekaren gaia MENDIZALETASUNA da. Beka 9.000 eurokoa da eta urriaren 11 izango da izena aurkezteko azken eguna. Oraindik denboraz zaude! Aurtengo edizioa hainbat nobedaderekin dator, baina garrantzitsuena da ikerketa lanaren memoria aurkezteko epea luzatu egin dela. Aurreko deialdietan bekaren irabazleak 12 hilabeteko epea zuen ikerketa lana burutzeko. Aurtengoan, berriz, epe hori 18 hilabetekoa izango da.
Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua "behingoz" onartzeko balio izan diola aitortu digu. Bermeotarrak, momentuz behintzat, palmares oparoagoa du gimnasia erritmikoan fitnessean baino. 2001ean Espainiako Txapelduna izatera heldu zen taldekakoan, eta hirugarrena banakakoan pilotarekin. Gihar artean, ordea, ekainean lehiatu zen estreinakoz, Gernikan antolatu zuten txapelketan. Aurrenekoz aurkeztu, eta irabazi.
Gernikako gimnasioan hartu gaitu; irribarretsu eta urduri, bere saltsan. "Askotan, denbora gehiago pasatzen dut mihiari eragiten pisuak altxatzen baino!" –barrez–.
Bilboko Kirol Patronatuak 2011-2012 ikasturterako ikastaroak aurkeztu ditu. Tartean, Amatxoak gurditxoekin izeneko ikastaroa dago. Hau da, amatxo direnek jarduera fisikoa egin dezaten antolatutako ikastaroa, haurrak alboan dituztela. Diskriminazio positiboa? Matxismo ulertezina?
Naroa Geresta eta Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko koordinatzaileek BERRIA egunkarian plazaraturiko iritzi artikulua.
Hautsak harrotu ditu Espainiako Itzulia Euskal Herrira ekartzeko erabakiak. Ez gaitzatela nahasi, ez da kasualitatea azken hamazazpi urte hauetan Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasa ez izana, ez eta aurten Euskal Herritik pasarazi nahi izatea ere.
Joxe Aranzabalek gutun irekia idatzi dio bere blogean Xabi Alonsori, Real Madrid futbol taldeko jokalari euskaldunari. Madrid-FC Barcelona partidetan errepikatzen ari diren istiluen harira, kontu hartzen dio blogariak futbolariari.
(...) Negargarria iruditzen zait iaz ezkero erakusten ari zareten portaera. Indarkeria erreibindikatzen duzue (“El futbol es para hombres” aldarrikatu zuen Mourinho misoginoak), eta biolentzia erabiltzen duzue jokoan, batez ere Barçaren kontra, gaur egun Real Madril baino hobea den taldea.
Amaitu zen Frantziako Tourra igandean. Euskal Herrian txirrindularitzak sortzen duen interesaren berri bagenuen. Hala ere harritu egin gaituzte tropela.net datuek: 200.000 porra bost denboralditan, miloi bat bisita aurtengoan. Garbi dago webgunea sortu zuten lau gazteen apustua balekoa izan dela. Egoitz Lizaso, tropela.net-eko kidea elkarrizketatu dugu Gaztezulon: "Porran parte hartu ahal izateko erdara-euskara hiztegiak ere topatu izan ditugu Sarean"
Galibier gainean elurra dago, eta elurra (arin) ari du, Twitterren ikusi dugunez. Ibilbide gogorra dute, eta 12.30ak aldera espero da hasiko dela EITB zuzeneko streaming emanaldia, Facebook bidez komentatzkeo modukoa hemen, edo Twitter bidez Txion.
Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako txapelketa izango da eta "touch" erakoa denez, ez da plakaketarik onartuko. Herrian errugbiak duen indarra eta beste txapelketa herrikoiek duten arrakasta ikusita animatu ziren ekimena antolatzera.
Gaur arratsaldeko 6tan abiatuko da Ehun Milak frogaren bigarren edizioa.
Zuzenean streaming bitartez, irteera aurretikoak eta irteera ikusteko aukera izango duzue www.lasterketak.com web gunean.
Antton Etxeberria eta bere adiskideak Internetek egin ditu ezagun. Freeridean ibiltzen dira bizikleta gainean, eurek beraiek prestatutako bideetan behera jauzika. Bideo ikusgarri bat baino gehiago grabatu eta igo dute YouTubera, eta Sareak egin du beste dena. Pista prest dago sonatuan txapela buruan eta pala lepoan ageri den tipoa dela esanda, oraindik despistatua zebilenak ere honezkero jakingo du nor den uztaileko GAZTEZULOn protagonista.
Euskal Herri osoko 16 talde eta 64 jokalaritik gora bilduko dira larunbatean Eibarren, Jose Mari Kruzetaren omenezko 27. Eibarko Hiria xake partida azkarren txapelketa jokatzeko. Txapelketa 4 jokalariko taldetan jokatuko da, eta 5 minutuko partidak jokatuko dira bertan horrela xakelariontzat partida azkar eta biziak sortuz eta ikusleentzat partida ikusgarriak izango direlarik. Larunbatean, hilaren 2an, 16:00tatik aurrera Untzaga plazan, xakearen modalitate hau ezagutzeko aukera.
Bigarren aldiz kick boxing euskal eta espainiar selekzioen artekoa izango da aurten (2008an Oiartzunen egon ziren aurrez aurre). Larunbatean 18.00ean izango da zta, Basauriko kiroldegian.
Aste honetan Bilboko hotel batean
aurkeztu dute EUSKAL HERRIA KIROLA erakundea.
Euskal Herriko kirolariek eta kirolak orohar dituez gabezi eta beharrei erantzuteko helburua duela azaldu dute.
BAI EUSKAL HERRIARI ekimenetik pozez hartzen dugu albistea.
Batetik Euskal Herriko Kirolariek behin baino gehiagotan agertu izan dituzten beharrei erantzutera datozelako eta bestetik Euskal Herria nazio gisa eraikitze aldera pauso garrantzitsua izango denaren uste osoa dugulako.
Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoanIban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.